Archivo de Etiquetas:: astronomia

Esteban Esteban Zer ordu da? Egun erraz erantzun dezakegu erlojuan edo telefonoan begiratuta, baina beste garai batzuetan ez zen hain erraza. Eguzki-erlojuen garapena Antzinako jendeak bazekien gutxi gorabehera zer ordu zen, itzalen bidez. Hemendik ikusita, Eguzkia orduak pasa ahala mugitzen da, eta itzalak aldatzen doaz Eguzkiarekin batera, eta itzalen luzerak eta norabideak adierazten dute egunaren unea. Zehaztasuna ez zen beharrezkoa, […]

Amaia Portugal Argi kutsaduraren munduko atlasa sortu dute Italiako eta AEBtako zenbait ikertzailek. Ondorioztatu dutenez, gizateriaren heren batek eta europarren %60ak ezin dugu Esne Bidea antzeman, gure hirietako argi artifizialak zeruari itzal egiten diolako. Munduan, oro har, Singapurren dute argi kutsadura handiena, eta Txaden, txikiena. Gauez, gure hiriak distiratsuegiak dira. Farolek eta eraikin handietako fatxadek hainbeste egiten dute dir-dir, ezen […]

Esteban Esteban Fisikariek modu zehatz batean definitu dute segundoa: “9 192 631 770 zesio-133 atomoaren oinarrizko egoeraren maila hiperfin bien arteko trantsizioari dagokion erradiazioaren periodoaren iraupena da”. Baina zergatik zenbaki hori eta ez 9 mila milioi? Zergatik ez borobildu? Laborategi-saioetan, zenbaki zehatza erabili behar dute, baina naturako fenomenoetan oinarritua dago edonola kontua. Hori esaten da behintzat. Denbora neurtzeko, beharrezkoak dira erreferentzia periodikoak eta zehatzak. […]

Uxue Razkin Saint Rémy de Provençako erietxeko gelatik margotu zuen “Gau izartsua” Vincent Van Goghek 1889an. Ez zuen iluntasunean egin, ordea. Gauero ikusten zuena memorian gorde eta goiz batean, hainbestetan ikusitakoa, mihisera eraman zuen, buruz. Gaua erakargarri egiten zitzaion margolari postinpresionistari, Caroline Herschel astronomoari bezala. Ortzi izartsuari so egiten zion gauero, gordetzen zuen sekretua munduari ezagutarazi nahian. Teleskopio baten laguntzaz […]

Zientzialari (49) – Jon Urrestilla from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Pasa den otsailean garai berri bat hasi zen astronomiaren esparruan, LIGO behatokiak grabitazio uhinak lehenengo aldiz detektatu zituela iragarri zuenean. Baina zertan datza fenomeno hau eta zergatik da hain garrantzitsua? Jon Urrestilla UPV/EHUko Fisikako irakasle eta ikertzailearekin egon gara bere azalpenak entzuteko. Ikus itzazu gaurko elkarrizketan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal […]

Zientzialari (46) – Jon Mattin Matxain from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Inoiz galdetu al diozu zure buruari nola jakin dezakegun zein den gure eguzki sistematik at dauden planeten atmosferaren konposizioa, bertara joateko gaitasunik ez badugu? Jon Mattin Matxain UPV/EHUko eta DIPCko ikertzaileak hori nola egiten den azaldu digu gaurko elkarrizketan. Gainera, berarekin solasean fenomeno horren eta gure ikusmenaren arteko […]

Amaia Portugal Neptunoz harago, Lurraren masa halako hamar duen eta eguzki sisteman ezohikoa den orbita daukan planeta bat dagoela uste dute Mike Brown eta Konstantin Batygin ikertzaileek. Kuiperren gerrikoan dauden zenbait gorputzetan detektatu dituzten mugimendu bitxiek eman dizkiete ondorio horretara iristeko zantzuak. 2006an, Plutonek eguzki sistemako bederatzigarren planeta izateari utzi zion, Nazioarteko Astronomia Elkarteak adostuta. Erabaki horretan zerikusi handia izan […]

Naiara Barrado eta Itziar Garate Aurreko artikulu batean Eguzkikaden jatorriaz aritu ginen. Hor ikusi genuen Eguzkiaren eremu magnetikoa zela eguzkikaden eragilea eta Eguzkiaren jarduerak 11 urteko ziklo bat betetzen duela. Gaur, azalduko dugu eremu magnetikoak zer fenomeno eragin ditzakeen eta fenomeno horiek gugan zein eragin duten. Eguzki-orbanak Ezagunenak Eguzki-orbanak dira, Eguzkiaren gainazalean, Fotosferan, azaltzen diren gune ilunak. Ingurua baino hotzago […]

Amaia Portugal 2000. urteko azaroaren 2tik, Nazioarteko Espazio Agentziak apopiloak izan ditu uneoro. 45 espedizio, 220 bisitari baino gehiago, ia 1.800 ikerketa… Abiarazi zutenetik, Lurraren orbitan dabilen plataforma erraldoi honek zifra politak eman ditu. Artikulu hau argitaratu den egunean irakurlea NASAren webgunean sartzen bada, hor jarrita dagoen kontagailuan ikusiko du Nazioarteko Espazio Estazioak (NEE) 6.200 egun daramatzala, zehazki, orbitan. Gizakiak, […]

Naiara Barrado eta Itziar Garate “Eguzkikada” hitza ez da hiztegietan azaltzen, baina guk uste dugu egoki deskribatzen dituela Eguzkian gertatzen diren fenomeno bitxi eta indartsu guztiak. Eguzki-jarduera (edo Eguzki-aktibitatea) terminoa ere erabil genezake, baina Eguzkikadak hitzarekin, askoz hobe ulertzen da bat-bateko gertaera bortitzak direla, ezta? Eguzkiaren jarduerak mota askotakoak izan daitezke. Adibidez, Eguzki-orbanak, Eguzki-haizea, Eguzki-erupzioak, Eguzki-ekaitzak, Koroako Masa Igorpenak, ekaitz […]