Archivo de Etiquetas:: bakterioak

Juanma Gallego Norberaren gustuak askotarikoak izanda ere, jende gehienak onartuko du antibioerresistentzia hitza ez dela batere polita. Ez dirudi, bada, poesia bat abiatzeko modukoa. Baina terminoaren atzean dagoen paisaia are itsusiagoa da. Antibiotikoen aurrean lasai asko mantentzen diren bakterioei esaten zaie antibioerresistente, eta mundu mailako arazoa bihurtu da egun. Zifrek arazoaren tamainaren berri ematen dute. Antibioerresistentzia dela eta, mundu osoan […]

Pelagibacter ubique gure planetako izaki bizidunik ugariena da. Hala ere, itsasoan bizi den bakterio hau ezezaguna zen guretzat duela 25 urte arte. Itsasoa planetako ekosistemarik handiena da, eta birus, bakterio zein protozoo ugari bizi dira bertan, baina oraindik ez daukagu informazio gehiegirik haiei buruz. Aste honetako elkarrizketan itsasontzi batera igo gara Iñigo Azua UPV/EHUko ikertzailea eta irakaslearekin, itsasoan bizi diren […]

Amaia Portugal Papua Ginea Berriko eta AEBtako zenbait lagunen hesteetan zer eta zenbat mikroorganismo bizi diren alderatu dute ikerketa batean. Ondorioztatu dutenez, bakterioak anitzagoak dira industrializatu gabeko inguruneetan, eta horrek lotura du osasunari eta garatzen diren gaitz motei dagokienez. Industrializatu gabeko lurraldeetan ohikoak diren zenbait infekziok ez dute ia arriskurik eragiten mendebaldeko gizarte deiturikoetan, eta alderantziz, azken hauetan arruntak diren […]

Pablo Ortiz Ebola-agerraldiak berriz ekarri du birus-pandemien beldurra albisteetako izenburuetara, duela urte batzuk hegazti edo txerri-gripearekin gertatu zen bezala. Birusek eragindako infekzioak dira komunikabideen arreta gehiena erakartzen dutena, baina gizakion osasunerako arriskurik handiena bestelako mikroorganismoengandik dator, antibiotiko askorekiko erresistentzia garatu duten bakteriongandik hain zuzen ere. Birus-agerraldien kasuan ez bezala, erresistentzia anitzeko bakterioen arriskua erloju-bonba motakoa da, poliki baina etengabe aurrera […]

Antonio Cantó “Noraino” da galdera handienetako bat Unibertsoko bizitzaz ari garenean. Noraino den posible, noraino eutsiko dion. Erantzunaren arabera jakingo dugu bizitza fenomeno zaila edo agian bakarra ote den. Edo nahiko kontu arrunta ote den. Beste inoiz esan dizudanez, honen ezagumenduan aurrera goazen neurrian, badirudi unibertsoa gai dela gero urrunago iristeko. Eta artean, Lurreko bizitza baizik ez dugu aztergai izan. […]