Archivo de Etiquetas:: bideoak

Margolari edo eskultore batek artelan bat egin behar duenean erabiliko dituen materialen ezaugarriak ezagutu behar ditu. Tenpera bat zer den, olio pinturaren konposaketa edota pigmentuen degradazio prozesua jakitea lagungarria da materialen artean sortuko diren elkarrekintzak aurreikusteko. Honetarako kimika ezagutzak izatea oso lagungarria da. Kimikan oinarritutako teknika analitikoen bidez, gainera, aspaldiko artelanen konposizioari buruzko edo artistak jarraitu duen estiloaren inguruko informazioa […]

Nola sortu ziren eguzki-sistemako planeta ezberdinen atmosferak? Zergatik dira hain ezberdinak beraien artean? Zer dira planeta gaseosoak eta harrizko planetak? Zeintzuk dira Artizarra, Marte, Urano, Jupiter, Saturno edo Neptunoko atmosferen ezaugarriak? Galdera guzti hauek argitu dizkigu Jon Legarreta UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeko ikertzaileak Zientzialariren atal berri honetan. Bere esanetan, momentuz ez da ezagutzen Lurretik kanpo bizia erraztu dezakeen atmosferarik. ‘Zientzialari‘ […]

Gaur egun, energia eolikoa sortzeko erroten ahalmena duela 10 urte baino 5 aldiz handiagoa da. Horren agergarri da Eskozia eta Alemania bezalako herrialdeak azken urteotan haize erroten alde egiten ari diren apustua. Izan ere, egungo 100 haize errota zentral nuklear batek sor dezakeen energia kopurua berdintzeko gai direla uste da. Baina, zein da egoera gurean? Egokia al da Euskal Herria […]

Bilduma zientifikoak ordena, sailkapen eta helburu jakin batekin bildu eta gordetzen diren objektuen bildumak dira. Arrokak, landareak, fosilak, animaliak…bilduma hauek era askotakoak izan daitezke eta bakoitzaren izaerak bilketa eta kontserbazio prozesu ezberdinak eskatzen ditu. Guzti honi buruz aritu da Iñaki Irizar Bergarako Laboratorium Museoko ikertzailea Zientzialariren azken atal honetan. Bere esanetan, bildumen helburu nagusia ondorio zientifikoen bilaketa da, hala ere, […]

Munduko Osasun Erakundeak kaleratutako informazioari men eginez, urte batzuen buruan depresioa ezgaitasunaren lehenengo kausa izango dela ohartarazi digu Koldo Callado UPV/EHUko Farmakologiako irakasle eta ikertzaileak Zientzialariren atal honetan. Zer dago, ordea, hain hedatua dagoen gaitz honen atzean? Zer da depresioa eta nola eragiten du gure garunean? Bere esanetan, populazioaren %15 inguruk bere bizitzan zehar depresioaren sintomaren bat pairatuko duela kontuan […]

Pertsona baten jaiotze datak eragin zuzena dauka etorkizunean izango duen kirol errendimenduan. Hala azaldu du Jon Torres UPV/EHUko fisioterapiako irakasleak Zientzialariren atal berri honetan. Adin kronologikoa eta adin biologikoa kontzeptuetan sakondu du eta hauen arteko aldeak sortzen duen “adin erlatiboaren ondorioa” aurkeztu. Bere ustez, ondorio honek berebiziko garrantzia dauka kirola egiterakoan, batez ere, garapen prozesuan dauden gazteetan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal […]

Endokannabinoide sistemaren eta kannabisaren artean dagoen loturaz hitz egin du Izaskun Elezgarai Natur Zientzietako ikertzaileak Zientzialariren atal berri honetan. Endokannabinoide sistema zer den eta gure gorputzean dituen funtzio fisiologikoak zeintzuk diren azaldu ditu. Bere esanetan, endokannabinoideetan oinarritutako tratamenduak oso erabilgarriak izan daitezke hainbat gaitz osatzeko eta ikerketek aurrera egin ahala, gai honen inguruan dagoen estigmatizazioa aldatzen joango da. ‘Zientzialari‘ izeneko […]

Gizakiaren genetikak kirolean duen eraginari buruz aritu da Adrian Odriozola UPV/EHUko genetikako irakaslea gaurko elkarrizketan. Dopin genetikoa bezalako kontzeptu berriak azaldu ditu. Bere esanetan, susmoa dago genetikan oinarritutako dopina burutzen ari dela gaur egun eta honi lotuta, Rioko Joko Olinpikoetan hasiko dira lehen detekzio metodoak aplikatzen. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Zer da robotika kolaboratiboa? Non aurki ditzakegu robot kolaboratiboak? Txelo Ruiz RSAIT taldeko ikertzaileak (UPV/EHU) robotek gure gizartean izan duten, duten eta izango duten eginkizunen berri eman digu. Bere esanetan, geroz eta arruntagoa izango da hauekin topo egitea eta gizarteko hainbat sektoreetan gainera. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Non eta noiz sortu zen bizia? Zeintzuk dira horri buruzko teoria nagusiak? Kepa Ruiz Mirazo UPV/EHUko ikertzaileak zientziak gai hauei buruz dakiena eta ez dakiena azaldu digu. Bere esanetan, biziaren jatorriari buruzko ikuspegia aldatu beharko genuke. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.