Archivo de Etiquetas:: bideoak

Ba al dakizu kimika teorikoa zer den? Ba al dakizu zertan bereizten den ohiko kimikatik eta zertarako balio duen molekulen erreakzioak ordenagailu bidez simulatzea? Jesus Ugalde UPV/EHUko Kimika fisikoko katedradunarekin hitz egin dugu haren jakintza esparruari buruz. Ikus itzazu eman dizkigun erantzunak honako bideoan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez, euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu gure irakurleen artean. Zientzialari 06 […]

Hizkuntza egunero erabiltzen dugun arren, asko dira berari buruz ez dakizkigun gauzak. Itziar Laka UPV/EHUko Hizkuntzalaritzako katedradunarekin izan gara hizkuntzarako gaitasuna noiz garatzen den eta elebakarren eta elebidunen burmuinetan dauden ezberdintasunei buruz galdetzeko, besteak beste. Elkarrizketa hau ‘Zientzialari‘ saioaren bostgarren emanaldia da. Ekimen honen bitartez euskal zientzialarien ahotsa zabaldu nahi dugu orrialde honetako irakurleen artean. Zientzialari 05 – Itziar Laka […]

Euskal Herriko akuiferoen ura kalitate onekoa al da? Zelako eragina daukate lurrean burutzen ditugun jarduerek lurrazpiko uretan? Nolako ondorioak izango ditu klima-aldaketak ur zikloan? Iñaki Antiguedad UPV/EHUko Hidrogeologiako katedradunarekin hitz egin dugu gai hauetaz ‘Zientzialari‘ ataleko laugarren emanaldi honetan. Ekimen honekin, euskal zientzialarien ahotsa zabaldu nahi dugu gizartean, euren ezagupenak gurekin partekatu ditzaten. Zientzialari 04 – Iñaki Antigüedad from Kultura […]

Komunikabideetan etengabe entzuten ditugu giza genetikarekin zerikusia duten berriak. Baina, zer topatu da genetikaren ikerketan azkenaldian? Nolako tratamenduak garatuko dira ezagupen berri horiekin? Minbiziaren kontra borrokatzeko erabilgarriak izango dira, adibidez? Ana Zubiaga UPV/EHUko Genetikako katedradunarekin egon gara gai hauetaz solasean. Ikus honako bideoan zer erantzun digun: Zientzialari 03 – Ana Zubiaga from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.

Gaur, ‘Zientzialari‘ saioaren bigarren atala aurkezten dizugu. Oraingoan, psikologiaz hitz egin dugu Nekane Balluerkarekin, UPV/EHUko Portaera Zientzien Metodologiako katedradunarekin. Gizartean gai honen inguruan dauden hainbat zalantza argitu nahi izan ditugu berarekin. Adibidez: zientzia bat al da psikologia? Ba al dago pertsona baten jokabidea aurreikusterik? Ba al du eraginik gure gaitasunean elebiduna izateak? Bere erantzunak entzun nahi badituzu, ikus ezazu bideoa: […]

Zientzia Kaierak ekimen berria jarri du abian. ‘Zientzialari’ sail honen bitartez zientziari euskal begirada eman nahi diogu, euskal zientzialarien jardun, bizipen eta ezagutzetara gerturatu asmoz. Ekimen berri honek kamera aurrera ekarriko ditu euskal zientzialariak. Zientziaren ikuspegitik gaurkotasuna izan dezaketen gaien inguruan jarduteko, beraien ibilbide profesionalaz edota ezagutza zientifikoaren inguruan duten pasioaz berba egiteko. Bideo-elkarrizketetan hamaika lekukotasun izango ditugu. Ekimen honen […]