Archivo de Etiquetas:: biokimika

Laura Isabel Sarasola Sagardo-denboraldi bete-betean sartuta gaudenez une bikaina da hau gure lurraldean hain ospetsua den edaria hobeto ezagutzeko. Kasu honetan kimikaren ikuspuntutik arituko gara. Nola ez, azidotasunari ekingo diogu lehenengoz, ezaugarri bereizgarrienetarikoa baita hori. Izan ere, berebiziko garrantzia ematen zaio sagar zuku hartzitu honen pH-ari. Azidotasunak zapore mikatza eta naturala ematen dio sagardoari eta gozotasuna ezabatu egiten du. Horretaz […]

Nanozientzian eta materialen kimikan murgilduta, minbiziaren aurkako ohiko tratamenduetatik urruntzen den soluzio bat proposatu du UPV/EHUko ikerketa batek.  Izan ere, osagai organikoak eta ez-organikoak konbinatuz, terapia fotodinamikorako nanopartikula egonkorrak sortu dituzte. Helburua zehatza da, argiaren bidez oxigeno erradioaktiboa sortuz, zelula kaltegarriak hiltzea. Euskarri bezala silizezko nanopartikulak erabilita, eta haiei terapia fotodinamikoa egiteko beharrezko osagaiak ainguratuta, minbizi-zeluletaraino iritsi eta haietan bakarrik […]

César Tomé López Antigorputzak immunoglobulina izeneko proteinak dira, odolean eta linfa-sisteman daudenak; beren funtzioa, immunitate-sistemaren parte diren aldetik, antigenoekin elkar eragitea da, antigenoak identifikatuz eta neutralizatuz. Antigenoa esaten zaio banakoarena ez den substantzia, proteina edo polisakarido orori; birusek, bakterioek, parasitoek eta beste banako batetik transplantatutako ehunek —eta ondorioz, organoek— antigeno bezala jokatzen dute. Antigeno-antigorputz interakzioa oso espezifikoa da. Uste da […]

César Tomé López XIX. mendearen zati handienean zehar, gorputzean sartzen diren elikagaiak eta ateratzen diren deskonposizioaren produktuak konektatzen dituzten tarteko erreakzio kimikoak definitzeko ahaleginak egin ziren; alta, inplikatutako substantzien ezaugarri kimikoen ezagutzan oinarritutako usteak baino ez ziren. Stoffwechsel-aren ikerketa esperimentaletan, sabeleratutako karbohidratoen, gantzen, proteinen eta oxigenoaren neurketa kuantitatiboa egiten zen batetik, eta bestetik urea, karbono dioxido eta ur formako iraizkinen […]

Zientzialari 29 – Maier Lorizate from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Hartutako immunoeskasiaren sindromea (hiesa) eta giza immunoeskasiaren birusa (GIB) sarritan nahastu egiten diren kontzeptuak dira. Hori argitzeko aditu batekin izan gara solasean: Maier Lorizate, Biokimikako irakaslea UPV/EHUn eta ikertzailea Biofisika Unitatean (CSIC, UPV/EHU). Gainera, gaixotasunaren aurka lortu diren aurrerapenak eta zientziak esparru honetan dituen hurrengo erronkak zeintzuk diren azaldu […]

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Ana Bernal Chicok hasieratik nahi izan nuen ikasi Biokimika. Dioenez, laborategiko lana gustatzen zitzaiolako, “nahiz eta benetan ez nekien nolakoa zen lan hori”. Hala, senak aginduta sartu zen Biokimikan, eta ikerketa zer zen ezagutu zuenean, asmatu zuela jakin zuen: “Gustatu zitzaidan gauzak ukitzea, nahastea eta zerbait berria ateratzen dela ikustea. Hau da, lan egiteko modua gustatu zitzaidan, […]

Amaia Portugal Onddo espezie batzuei argi berde moduko bat pizten zaie gauean. Brasilgo eta AEBtako ikertzaile talde batek artikulu batean azaldu berri duenez, zomorroak erakartzen dituzte dir-dir horri esker, eta horiek, aldi berean, lagundu egiten diete haien esporak zabaltzen eta ingurunea kolonizatzen. Dir-dir egiten duen animalia batengan pentsatzekotan, askori ipurtargia etorriko zaigu gogora, baina hori ez da izaki bizidun distiratsu […]

Zientzialari 25 – Itziar Alkorta Calvo from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Sarritan esaten da bakterioek antibiotikoen aurrean duten erresistentzia geroz eta handiagoa dela, baina zer dela eta gertatzen da hori? Zeintzuk dira gertaera horren ondorioak, eta zein da zientziak mehatxu horren aurrean topatu duen erantzun berria? Itziar Alkorta Calvo Biokimika eta Biologia Molekularreko irakaslea da UPV/EHUn. Galdera horiei erantzuna eman […]

Zientzialari 16 – Unai Ugalde from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Izaki bizidun ezberdinek elkarren artean komunikatzeko duten gaitasunaz hitz egiten denean, gutxitan aipatzen da landareak, mikroorganismoak eta baita zelulak ere hainbat tresnaz baliatzen direla elkarrekin eta haien inguruarekin komunikatzeko. Gai honetan aditua den ikertzaile batekin izan gara. Gaur, ‘Zientzialari‘ atalean, Unai Ugalde UPV/EHUko Biokimikako irakaslea dugu gurekin. Atal honen […]