Archivo de Etiquetas:: dibulgazioa

Ana Ribera “Museoak ahaztu egiten ditugu beti, zientzia-dibulgazioaz ari garenean. Akats berbera egiten dugu erakusketa iraunkorrekin zein aldi baterako erakusketekin. Erakusketa bat, ondo zuzendua eta dokumentatua badago, bide zoragarria izan daiteke zientziarantz hurbiltzeko”. (Cosmonautas, es espacio a escala humana, ‘Kosmonautak, espazioa giza eskalan’). Internetek lortu zuen hedapenak ustekabean harrapatu gintuen guztiok. Museoak ere zer egin ez zekitela egon ziren, ez […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Nekez egon daiteke inor ezagutzen ez denaren alde; hortaz, gizarte batean garapen zientifiko eta teknologiko indartsua izateko, lagungarria da jendeak diziplina horien gutxieneko ezagutza izatea, zientziarekiko gizarte-atxikimendua gakoa izan baitaiteke zientziari dagozkion erabaki politikoak hartzerako orduan. Hori horrela, zientzia-eragileek gero eta interes handiagoa erakusten dute zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko. Testuinguru horretan kokatu behar da […]

Otsailaren 1ean Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dagoen Ciencia Clip lehiaketa jarri du abian UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak. Ekimena Naukas eta The Big Van-en laguntzarekin gauzatuko da eta gazteek sortutako, diseinatutako eta ekoiztutako zientzia-dibulgazioko bideoak saritzea du helburu. Zientzia eta teknologiarekiko interesa sustatzea xede duen ekimen honek, parte-hartzaileei sormena eta komunikazio gaitasuna garatzeko aukera eman nahi die zientzia-gaiak oinarrian dituzten bideoklipak […]

Egunero zientzia eta teknologia dugu hizpide Zientzia Kaiera blogean. Ikerketak, pil-pilean dauden gaiak, argitalpenak, zientziaren historiaren pasarteak, zientzialariak eta beste hainbat dira protagonistak. Horrez gain, egon badaude inguruan tentuz erreparatzea merezi duten zientziaren historiako bestelako protagonistak. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko blogak ibilbide luzea du lan honetan. Urteak daramatza zientziarekin lotuta dauden hamaika datu, kontu eta istorio zabaltzen. […]

Ana Ribera Badira aste batzuk Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología izeneko erakundeak, Zientziaren Gizarte Pertzepziorako VII Galdetegia aurkeztu zuela. Kontuan aztergai ugari daude, batzuk onak, beste batzuk ez hain onak, eta beste batzuk azkenean, oso txarrak. Gaur, honako hau aztertuko dugu: hiritarren %24ak aitortzen du ez duela zientziarekiko jakin-min handirik, edo ez duela inolako jakin-minik. “Zergatik ez […]

Amaia Portugal Egunotan Pint of Science ekimena dago martxan Donostia eta Iruñeko zenbait tabernatan. Astelehenean, esaterako, irakurketa prozesuaz eta garunaren plastikotasunaz jardun zuten Clara Martin eta Marie Lallier BCBLko ikertzaileek, entzuleek garagardoak edan bitartean. Astelehenak egun lasaiak izan ohi dira Donostiako tabernetan; askok huraxe izaten dute asteko atseden eguna, ziurrenik irekita ere bezero gutxi izango dutelakoan. Horregatik, pasa den astelehenean […]

Josu Lopez-Gazpio Joan zen abenduaren 30ean, euskarak 2014. urtean zientziaren dibulgazioan izandako gorabehera batzuk azaldu nituen hedabide honetan bertan. Adibide gisara, zientzia-kulturaren jaialdiak sarean izan duen ikusgarritasuna ekarri nuen plazara: lehenengo jaialdian 120 ekarpen argitaratu ziren, bigarrenean 54 eta hirugarrenean 144 atera dira, guztira. Oro har, adierazi nuen dibulgazioaren esparruan egoera nahiko ona dela edo hobetzen ari dela. Gaurkoan, berriz, […]

Arantxa Arzamendi Hilero zientzia eta teknologia alorreko argitalpen bat gomendatuko dizuegu. Dibulgaziozko liburuen aipamenak egingo ditugu, publiko mota guztietara zuzenduak, haurrak barne. Hona hemen harrapatu gaituen lehenak: Atrapados: cómo las máquinas se apoderan de nuestras vidas. Nicholas Carr (1959), izen handiko idazle estatubatuarra da eta bereziki aipagarriak dira teknologia alorrean idazten dituen saiakera lanak. Besteak beste, Pulitzer sariaren finalista izan […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Nekez egon daiteke inor ezagutzen ez denaren alde; hortaz, gizarte batean garapen zientifiko eta teknologiko indartsua izateko, lagungarria da jendeak diziplina horien gutxieneko ezagutza izatea, zientziarekiko gizarte-atxikimendua gakoa izan baitaiteke zientziari dagozkion erabaki politikoak hartzerako orduan. Hori horrela, zientzia-eragileek gero eta interes handiagoa erakusten dute zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko. Testuinguru horretan kokatu behar da […]

Josu Lopez-Gazpio Azaroaren 26an #txiotesia2 lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia egin zen Donostian. Epaimahaikideek zuzen erabakita, ez nuen saririk irabazi, baina, aukera izan nuen ordea beste 45 ikertzaile euskaldunen tesiei buruzko txioak irakurtzeko. Iaz txioka aritu ziren 86 ikertzaileen aldean, aurten lortutako parte hartzea txikiagoa izan da. Hala ere, Iñaki Alegriak, UEUko zuzendariak ekitaldian esan zuen bezala, kalitateak ez du behera egin. […]