Archivo de Etiquetas:: ekonomia

Amaia Portugal Edari gozoei zerga ezarriko die Erresuma Batuko gobernuak 2018tik aurrera. Erabaki horrek herritarren osasunean eraginik izango ote duen aztertu dute Oxfordeko Unibertsitateko ikertzaile batzuek, eta baikor daude. Industriak edarion azukre kantitatea murriztu, prezioa garestitu edo publizitatearen bidez jendea haien edari osasungarriagoak kontsumitzera bideratzen badu, murriztu egingo dira obesitate eta diabetes kasuak. “Industria etekinak ateratzen ari da, gure haurren […]

Amaia Portugal Inoiz egin den zuhaitzen inbentario handiena bildu dute nazioarteko ikerketa batean. Ondorioztatu dutenez, basoak espezieen aldetik zenbat eta anitzagoak izan, orduan eta azkarrago eta gehiago hazten dira zuhaitzak, eta beraz, egurrari merkatuan ateratzen zaion etekina ere handiagoa da. Ekonomiaren terminologia aplikatuta, biodibertsitateari eusteak superabita dakar. Ekologiaren ikuspegitik, basoen biodibertsitateak duen garrantziaz ez dago zalantzarik. Baina baten batek horrekin […]

Energia berriztagarriak Espainiako merkatu elektrikoan 2008-2013 bitartean izan zuen eragina aztertu du Cristina Pizarro-Irizar UPV/EHUko telekomunikazio-ingeniariak. Garai hartan % 69 handitu zen ekoizpen berriztagarria. Ikerketan ondorioztatu dute elektrizitate berriztagarriak aurrezpen handiak eragin zituela Espainiako handizkako merkatuan, kostu baino onura gehiago eragin baitzituen sistema elektrikoan. Horrez gain, ikerketak ondorioztatu du energia-erregulazioa funtsezkoa dela sistema elektrikoa jasangarria bermatzeko. Cristina Pizarro-Irizar UPV/EHUko telekomunikazio-ingeniariak […]

Amaia Portugal Langabezia, ospitaletan egindako gastu publikoa eta minbiziak eragindako heriotzak elkarlotu dituzte ikerketa batean. Hiruon artean kausa-ondorio zuzena ote dagoen ezin izan dute egiaztatu, baina lotura kronologikoa agerikoa da. Izan ere, enpleguan izandako gorabeherek bat egiten dute, denboran, minbiziagatiko hilkortasunean gertatutako aldaketekin. Zorionez, lotura hori eten egiten da, osasun zerbitzu publiko eta unibertsala dagoen herrialdeetan. Bai, krisiak hil egiten […]

Josu Lopez-Gazpio José Manuel López Nicolas Murtziako irakasleak idatzi du “Vamos a comprar mentiras. Alimentos y cosméticos desmontados por la ciencia” liburua. Egilea Scientia zientzia-blogaren arduraduna ere bada, eta bide batez esan beharrekoa da hainbat sari jaso dituela blogak. Blogean idazten dituen artikuluen antzera, nabari da ikerketa-lantzat har litekeen liburu honetan ere dokumentazio eta bibliografia lan izugarria egin duela. Horri […]

Maria José Moreno Orain egun batzuk, hainbat lankiderekin aritu nintzen jendeari “zaharkitze programatua” delako kontzeptua azaltzeko aukerez. Irrati-saio espezializatugabeaz ari ginen, eta mundu guztiak ulertzea genuen helburu. Ni egoskor nengoen “esateko beste erarik ez dago, ez dago eta ez dago, eta gainera, mundu guztiak ulertuko du termino hau erabilita”. Eztabaida hura zela eta, hainbat galdera egin nituen Facebookeko eta Twiterreko […]

Adrian Alvarez Euskal Baleazaleen istorioa Fikziozko nahiz dokumentalezko hamaika film labur eta film luzetan parte hartu du Eñaut Tolosak (Beasain 1977) eta hamaika betebehar izan ditu zinemagintzan. Attrezzoan hasi eta gero, ekoizpenean ibili zen, errealizadore, gidoigile, ekintzaile… proiektu batzuetan guztiak batera egin ditu, orkestra gizonen erara. Hamabost ofizio eta hamasei miseria ikus-entzunezkoaren bidez istorioak kontatze aldera. 2015ean Euskal Baleazaleen Triskantza […]

Laura Marcaidak, UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Graduko ikasleak egindako gradu amaierako lanak emaitza esanguratsuak eman ditu. Laura Marcaidak produktu ekologikoen marketina eta hauen prezioa aztertzen dituen ikerlana burutu du eta bertan ondorioztatu du produktu ekologikoak erosteko oztopo nagusia ez dela prezioa, produktuok dendetan aurkitzeko zailtasuna baizik. Zenbait ondorio nabarmentzen dira Laura Marcaidaren lanean: hasteko, jakiak […]

Immigrazioaren Euskal Behatokiak, Ikuspegi, eta UPV/EHUko ikertzaileek «Euskadiko immigrazioaren eragin ekonomikoa eta demografikoa» azterlanaren datuak plazaratu dituzte egunotan. Lan honen helburua izan da,  krisiaren aurretik eta ondoren atzerritik iritsitako etorkinek euskal ekonomian eta demografian izan duten eragina aztertzea, kontu publikoen ikuspegitik. Eta, emaitzek, beste behin ere, gutxi gorabehera zabalduta dagoen iritzia ezeztatu dute, hau da, etorkinek Euskadin dauden baliabide sozialen […]

Zoriontasuna intereseko gaia da hainbat arloetan, baita ere ekonomian. Maite Ansa Ezeiza UPV/EHUko ekonomia-irakasleak eta ikertzaileak ekonomiaren hazkundeak gure zoriontasun-mailan eragina ote duen aztertu du, “Zoriontasuna, ekonomia zientziarako alderdi interesgarria” ikerketa-lanean. Emaitzen arabera, ekonomiaren hazkundeak badu eragina zoriontasun-mailan baina, ez dago argi eragin hori automatikoa ote den. Hala ere, ikertzailearen ustetan, ez dago zoriontasunik gutxieneko ongizate-maila bat bermatzen ez bada. […]