Archivo de Etiquetas:: emakumeak

Uxue Razkin Eleen artean, arnas hotsak oihartzun handia sortzen du; herioa da. Sufrimendua darie letrei, isil mandatuak nagusi direnetan. Baina heriotza ez dago bakarrik, natura ere irudikatuta dago paperean. Lanerako gordelekurik onena bere aitaren etxea da; bere logelan –idazmahaia eta ohe bat– dena da posible: leihotik ikusten duen lorategia du inspirazio-iturri eta horrela, bizia bera hitzartuta gelditzen da orri zurietan. […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Herbeheretara deitu behar izan dugu Irati Markuerkiaga Olaberekin hitz egiteko. Izan ere, hango unibertsitate batean, Radboud Unibertsitatean, dabil tesia egiten. Ikerketan buru-belarri murgilduta badago ere, gaztetan ez omen zuen uste ikertzaile izango zenik: “Nire inguruko eredua ingeniariek eta kooperatibistek osatzen zuten, eta horretan ikusten nuen nire burua”, aitortu du Markuerkiagak. Edonola ere, pozik dago egindako […]

Uxue Razkin Bruzelosi gaitzaren identifikazioaren atzean emakume bat zegoen. Garai hartan, pentsatzen zen esnekiak manipulaziorik gabe kontsumituz gero, oso elikagarriak zirela. 1917. urtean Alice Catherine Evansek egiaztatu zuen esneak behien errapeetatik mikroorganismo ugari hartzen zituela, eta horren ondorioz, ganaduak pairatzen zuen Bang gaixotasunak (animaliek abortuak izaten zituzten Bacillus abortus bakterioaren kariaz) gizakiei eragin ahal ziela (Maltako sukarra deritzona; sukarra altua […]

Sergio Laínez ikertzaileak berri on bat dakar gaixotasun arraro bat pairatzen duten gaixoentzat. Zehazki, giharren distrofia oinarrian duen Duchenneren distrofia muskularra dutenentzat. Izan ere, berri honek iraultza bioteknologiko bat eragin dezake: Melodrama with happy ending for Duchenne Muscular Dystrophy patients. Zergatik onartzen dute emakumeek euren karrera profesionalean onurarik izango ez duen zeregina aurrera eramatea? Honako gauza bat ote da eurengandik […]

Uxue Razkin Deus lo vult! (Jainkoak nahi du!) oihuarekin deitu zuen Lehenengo Gurutzadara Urbano II.a aita santuak Lurralde Santuan kristauen kontrola berrezartzeko asmotan. Gerra egiteko deia berehala zabaldu zen, gaixotasun epidemiko bat bailitzan. Gurutzadak gorenean zeudenean –guztira zortzi izan ziren, 1095etik 1270era bitartean banatuta– Italiako hegoaldeko kostaldeko hiri batean, argia ikusi zuten, eta irtenbidea, modu berean: Scuola Medica Salernitana sortu zuten, Europako […]

Marta Macho «Emakumeak ez dio batere ekarpenik egin zientziaren garapenari, eta alferrik da etorkizunean harengandik ezer espero izatea.» Paul Julius Moebius La inferioridad mental de la mujer du izena Paul Julius Moebius (1853-1907) neurologo eta psikiatra alemaniarrak 1900. urtean argitaratutako Über den physiologischen Schwachsinn des Weibes panfletoaren gaztelaniazko bertsioak -Emakumearen adimen-elbarritasun fisiologikoari buruz litzateke jatorrizkoaren euskarazko itzulpen leiala-. Gaztelaniaz eskuratu […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Nahia Idoiaga Mondragonek Fisika ikasteko asmoz hasi zen unibertsitatean. Laster konturatu zen, ordea, hura ez zuela gustuko. “Ez zen espero nuena. Besteak beste, talde txikia ginen; exijentzia, berriz, oso handia”, azaldu du. Hala, Fisika utzi eta Psikologia ikasten hasi zen. Eta hura bai, oso gustuko izan zuen. Arlo horretan egin du, beraz, bere ibilbide akademikoa. […]

Uxue Razkin Ingurunea eta planetako izaki bizidunak txikitatik interesatu zaizkio. Beti izan du ondoan, jaio zenetik, pasio hori garatzeko material anitz eskura; natura apaletan eta aire zabalean. Felix Rodriguez de la Fuenteren El Hombre y la Tierra telesail mitikoak ere bultzada eman zion zientzia biologikoarekiko pasio hori garatzeko. Bere jaioterritik 6037.2 km-tara dago orain Myriam Gorospe; grinak eraman zuen Atlantikoa […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Emakume oso gutxik erabaki ohi dute zientziarekin eta teknologiarekin lotutako karrerak ikastea. Eta, oro har, zientziaren munduan emakumeak ez dira ailegatzen gizonek bereganatzen dituzten hierarkia eta ardura mailetara. Fenomeno horrek askotariko ondorioak dakartza: emakumeek proportzio apalagoa dute karrera jakin batzuetan; emakume katedradun gutxiago, ikertzaile nagusiak diren emakume gutxiago eta ikerketa zentroetako emakume zuzendari gutxiago dago; emakume […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Urearen irazteari buruzko ikerlanekin batera, beste gai batez aritu zen urte haietan zehar Schmidt-Nielsen doktorea. Bodil interesatuta zegoen ur gutxiko parajeetan bizi diren ugaztunek gernuaren bidez galtzen duten ur bolumena murrizteko mekanismoetan. Zehatzago adierazteko, berak jakin nahi zuen nola lor zitzaketen gernuan hain solutu-kontzentrazio garaiak. Azken batean, ur gutxi galdu ahal izateko, gernuko solutuen kontzentrazioa oso […]