Archivo de Etiquetas:: emakumeak

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Saioa Alvarez Sabatel emultsioen gantza nola gutxitu ikertzen ari da AZTI-Tecnalian. Ikertzen ez ezik, egiten duen lana zabaltzen ere ahalegintzen da, eta arrakasta handiarekin egiten du, gainera. Horren adierazle da iazko Dance your PhD (Dantzatu zure tesia) lehiaketan jasotako saria. Science aldizkariak antolatzen du lehiaketa, eta, bertan, doktoregaiek dantzaren bidez azaldu behar dute tesiaren gaia. Alvarezek dantzan […]

Uxune Martinez Gure amama Mallabikoa zen eta sarritan kontatzen zizkigun herriko pertsonai ilustratuen inguruko hainbat kontakizun. Baina ez nion sekula entzun Luz Zalduegiri buruzko ezer. Luz Zalduegi Gabilondoren berri txiripaz izan nuen, hemeroteka baten nenbilenean artikulu zahar baten bila. Horrela ezagutu nuen amamaren herri berdinekoa zen emakume hura, Euskal Herriko lehen emakume albaitaria. “Gure herriko emakumea irmoa da.” Luz Zalduegi Gabilondo […]

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Fisika-ikasketen azken urteetan sortu zitzaion Irene Sendrari ikertzaile izateko gogoa. “Garai hartan egokitu zitzaizkidan irakasleak, irakasle onak ez ezik, ikertzaile ere baziren, eta haien lanak asko erakarri ninduen”, gogoratu du. Hala, Valentziako Unibertsitateko Fisikako bosgarren mailan, Astronomia eta Astrofisika sailean ikertzen hasteko beka bat jaso zuen. Sendrarentzat, “ezagutzari ekarpenak egin ahal izatea” zen, eta da, ikertzaile izateko […]

Uxune Martinez Haren aitonaren bertso batetik abiatuta, Magdalena Mouján Otaño matematikari argentinarrak “Gu ta gutarrak” zientzia-fikziozko ipuina idatzi zuen. Hau da, egun, etxean “beltxa” ezizena jarri zioten matematikari distiratsuaren lanik ezagunena. Matematikan doktorea zen emakume honek letrak, zenbakiak eta euskal kultura zituen gogokoak. Magdalena Mouján Otaño Buenos Aireseko Pehuajó herrialdean jaio zen 1926. urtean. Pedro Mari Otaño bertsolariaren biloba zen. […]

Uxune Martinez 2011. urteko lehen sei hilabeteetan Mercedes-Benz autoen markak haren historiako salmenta daturik hoberena izan zuen: 2.854 milioi irabazi zituen. Aurten, zenbakiak ez badira hain onak izan ere, aintzat hartzeko moduko kopurua eskuratu du, 2014ko lehen hiru hilabetetan: 1.183 milioi euro garbi irabazi ditu. Amazon enpresa ere ez da atzera gelditzen salmenta kontuetan. Amazon etxeko Kindle irakurgailu elektronikoa da […]

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Enara Herran Martinez, Farmazian doktorea da. Madrilgo 12 de Octubre ospitaleko Neurozientzia Laborategian harrapatu dugu lanean. Berez, EHUko Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa Saileko ikertzailea da, eta Gasteizen aritzen da normalean, baina bolada luzeak egiten ditu Madrilgo laborategian, han egiten baitu lan esperimentalaren zati handi bat. Herranen esanean, “oso aberasgarria” da bi laborategietan aritzea: “Ikuspuntu eta lan egiteko […]

Uxune Martinez Naiara Rodriguez Ezpeleta Durangon jaio zen 1978. urtean. Gaztetik argi zuen biologia, albaitaritza edota zientziako arlo horietako zerbait ikasiko zuela. Animaliak gustuko ditu eta etxean txakur eder bi ditu. Baina jakin-mina gauza txiki-txikiek pizten diote, mikroorganismoek. Ikasten hasi zenean bere burua laborategian ikusten zuen lanean. UPV/EHUn biologia ikasi zuen. Behin amaituta, Montrealeko Unibertsitatean bost urte eman zituen ikertzen […]

Uxune Martinez “Literatura eta artea ditut gogoko eta ez dakit nola pasatu dudan bizitza oso bat zientzian murgilduta, hain zoriontsu.” María Josefa Molera Mayo Neguan jaio zen, neguak latzak diren herri txiki batean, Izaban. 1921eko urtarrilaren 23an etorri zen mundura kimikari aitzindari bat Erronkariko bailaran, Maria Josefa Molera Mayo. Irudimenez jositako emakumea izan zen. Hiru seme-alaben ama. Kimikako bi Nobel […]

Uxune Martinez Hainbat bizipen biltzen ditugu urteekin. Bizipen horiek, agian, altxorra dira guretzako edota harri pisutsu bat bailitzan bizkarrean daramatzagu bizitzan zehar. Bizipenok gure izaera moldatzen dute eta norbera, bakoitza den hori, finkatzen dute. Garena, gu geu, besteak beste, bizipenek, emozioek, pertzepzioek eta pentsamenduek osatzen dute. Hori da Mary Whiton Calkinsek ikertu zuena: “self”-aren edo norberaren psikologia. Sigmund Freudek hainbatetan […]

Uxune Martinez Itziar Aretxagak unibertsoaren sekretuak ezagutzeko asmoz ikasi zuen astrofisika. Bilbon jaio zen eta umetan argi izan zuen zientzialaria izan nahi zuela. Fisika ikasten hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta lehen hiru urteak bertan egin eta gero, Madrilera joan zen ikasketak amaitu eta astronomian espezializatzeko. Irakasle lanetan ere ibili izana da baina bere ibilbidea ikerketara lotua dago. Cambridgeko Unibertsitatean […]