Archivo de Etiquetas:: energia_berriztagarria

Gizakiak betidanik izan du itsasoaren bitartez sortutako energia baliatzeko joera. Horren lekuko dira esaterako Erdi Aroko errotak, zeinak itsasaldien gora beherek sortutako ur maila aldaketatik energia sortzen zuten. Hala ere, bada beste sistema bat, oraindik garapen fasean egonagatik ere interes handia piztu duena; olatu-energia. Energia mota hau egonkortzeko beharrezkoa den teknologia garatzen ari dira egun ikertzaileak. Gainera, itsasoaren portaerak aurreikusiko […]

Agurtzane Etxegarai, Pablo Eguia, Esther Torres, Igor Albizu eta José Ignacio San Martín Sistema elektriko garrantzitsuenak elkarkonektaturiko sare sendoak izan arren, azken urteotan interesa handiagotu egin da uharte-sareetan eta interkonexio ahuldun sistemetan, hots, sare ahuletan. Sare nagusiei lotura ahulen bitartez konektaturiko azpisistemak dira sare ahulak; hau da, urrutian kokatutako kargak eta ‘offshore’ parke eolikoak, baita sare isolatuak ere, uharteak eta […]

Gaur egun, energia eolikoa sortzeko erroten ahalmena duela 10 urte baino 5 aldiz handiagoa da. Horren agergarri da Eskozia eta Alemania bezalako herrialdeak azken urteotan haize erroten alde egiten ari diren apustua. Izan ere, egungo 100 haize errota zentral nuklear batek sor dezakeen energia kopurua berdintzeko gai direla uste da. Baina, zein da egoera gurean? Egokia al da Euskal Herria […]

Energia berriztagarriak Espainiako merkatu elektrikoan 2008-2013 bitartean izan zuen eragina aztertu du Cristina Pizarro-Irizar UPV/EHUko telekomunikazio-ingeniariak. Garai hartan % 69 handitu zen ekoizpen berriztagarria. Ikerketan ondorioztatu dute elektrizitate berriztagarriak aurrezpen handiak eragin zituela Espainiako handizkako merkatuan, kostu baino onura gehiago eragin baitzituen sistema elektrikoan. Horrez gain, ikerketak ondorioztatu du energia-erregulazioa funtsezkoa dela sistema elektrikoa jasangarria bermatzeko. Cristina Pizarro-Irizar UPV/EHUko telekomunikazio-ingeniariak […]

Amaia Portugal Kontsumituko lukeen elektrizitate guztia bere kabuz sortzeko gai den eraikin futurista egin nahi dute Rotterdamen. Haizea baliatuko luke horretarako, baina ez energia eolikoak egin ohi duen moduan. Kasu honetan, lehengaia zuzenean elektrizitate bihurtuko lukeen teknologia berritzaile bat aplikatuko lukete. Rotterdamgo enpresa talde batek aparteko eraikin futurista egin nahi du, Herbehereetako hiri garrantzitsu honetan. The Dutch Windwheel (haize-gurpil herbeheretarra) […]

Olatuek zenbateko energia ekarriko duten aurreikusteko teknika bat garatu du UPV/EHUko EOLO ikerketa-taldeak. Honen bidez, uhinen indarra ordu batzuk lehenago iragartzeko bidea lortu dute random forests (ausazko basoak) deritzon teknikaz baliatuta. Itsas energiaren potentziala handia da, adituen iritziz, baina bide luzea egin behar da, oraindik, masiboki ekoizteko. Hala ere, haize-energiarekin alderatuta, adibidez, badu abantaila bat olatuena: errazago iragar daitezke olatu […]

Alain Ulazia Manterola Gradu baten barruan Euskal Herriko Unibertsitatean Energia Eolikoa ikasgaia irakasten den lehen aldia da. Gradu berri baten barruan irakatsi da gainera, orain dela hiru urte Eibarko eskolan sortu zen Energia Berriztagarrien Ingeniaritza graduan hain zuzen ere. Irakasgai hau aurretik diseinatu, prestatu eta 2013-14 ikasturtean, graduko 3. mailan, irakatsi dugun irakasleek idatzitako lan bat da hau, energia eolikoaren […]

Amaia Portugal Bacillus generoko bakterioen esporak uzkurtu egiten dira ingurunea lehorra denean, eta zabaldu hezetasuna dagoenean. Mugimendu hori baliatuta, lurrunketa ere potentzial handiko energia iturri berriztagarria izan daitekeela egiaztatu dute Columbia Unibertsitatean. Hari esker, bonbilla bat piztea eta jostailuzko ibilgailu bat martxan jartzea lortu dute, adibidez. Eguzki izpiak, haizea, olatua… Energia berriztagarriei ahalik eta etekin handiena ateratzeko, askotariko lehengaiak baliatzen […]

Martin Olazar ingeniari kimikoa UPV/EHUko Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa-taldeko kidea da. Azkenaldian petrolioaren ordezko erregaiak eta lehengaiak egiteko findegi jasangarriak nola garatu ari da ikertzen bere taldearekin. Findegi hauek biomasa eta plastikoak edo pneumatikoak bezalako hondakinak erabiliko lituzkete. Hondakinak petrolioaren ordezkoen iturri bihurtzeko, biomasarekin edo pneumatikoekin lehengaiak eta erregaiak egiteko funtsezko prozesuak garatzen ari dira UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa […]

Nahiko ezaguna da industria nuklearrak azken hamarkadetan eta munduko toki askotan jasan duen gainbehera. Ibili badabil, baina nekez. Izan ere, bere egoera urrun dago joan den mendeko 40.eko hamarkadan sortu zen Aro Atomiko hartako itxaropen eta beldurretatik. Energi ekoizpen zibilari dagokionez, Txernobilgo istripua 1986.ean gertatu zenetik, martxan dauden eta egiten ari diren erreaktoreen kopurua ez atzera ez aurrera dago. 2007-20010 […]