Archivo de Etiquetas:: eraikuntza

Itsasargiak, Antzinarotik, segurtasuna eman dio nabigatzaileari, lehorrera iristeko bidea erakutsi dio. Egun, teknologia berriak egonagatik, beren eginkizuna betetzen jarraitzen dute eta horietako asko ondare balio handiko osagaiak dira. UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Santiago Sanchez Beitia irakaslearen ustez, “jarduneko itsasargi batek soilik du balioa Industria Ondarearen osagai gisa. Printzipioz, berdin dio jarduneko itsasargiak azken belaunaldiko teknologia ala XIX. edo XX. […]

Aimar Orbe Eraikuntzaren alorrean, aurreiritzi ugari azaleratzen dira sarri gizarte, ekonomia eta ingurumenean duen eraginaren ondorioz. Hala ere ezin uka liteke, gizarteak jardun ezberdinak aurrera eramateko beharrezko dituen espazio kontrolatu eta babestuak, ezinezkoak liratekeela hura barik. Hormigoia bezalako eraikuntza materialen inguruko ikerketari dagokionez, hainbat dira iraunkortasun eta kostu eraginkortasunari loturiko ildoak. Alabaina, hari atxikitako ikuspegi mediatiko negatiboa gailendu egiten zaie. […]

Enara Zarrabeitia eta Izaskun Alvarez Orain dela gutxira arte, gure inguruko etxebizitzak ingurunea errespetatuz eraikitzen ziren. Euskal baserriak, oro har, eraikitzen ziren eguzkiaren orientazioa, aire-korronteak, eta beroa sortu edo mantentzeko distribuzioa kontuan izanda; eta, zer esanik ez, lekuan lekuko materialez baliatuz. Baina hori guztia alde batera utzi, eta eraikuntzak beste norabide bat hartu zuen. Azken urteotan, etxebizitzak eraikitzeko orduan kontuan […]

Eraikin jasangarriak lortzea da egungo gizartearen helburuetariko bat. Energia-kontsumo murritzagoak dituzten eraikuntzak lortzen bidera, hainbat dira adituek aztertu dituzten arloak. Ahalegin horretan, Fernando Mora Martínek, UPV/EHUko irakaslea eta arkitektoa, eraikinetako leihoen diseinuak eta forma geometrikoek energia aurrezteko zer nolako eragina duten aztertu du. Egindako ikerketan leihoak eta baoak osatzen duten sistemaren hainbat aukera eta konbinazio aztertu eta baloratu ditu, energia-trukea […]

Amaia Portugal Kontsumituko lukeen elektrizitate guztia bere kabuz sortzeko gai den eraikin futurista egin nahi dute Rotterdamen. Haizea baliatuko luke horretarako, baina ez energia eolikoak egin ohi duen moduan. Kasu honetan, lehengaia zuzenean elektrizitate bihurtuko lukeen teknologia berritzaile bat aplikatuko lukete. Rotterdamgo enpresa talde batek aparteko eraikin futurista egin nahi du, Herbehereetako hiri garrantzitsu honetan. The Dutch Windwheel (haize-gurpil herbeheretarra) […]

Europako iparraldean asko erabiltzen da zura etxeak egiteko. Alemanian, Norvegian, Suedian edota Danimarkan ohikoak dira egurrezko etxebizitzak hango klima hemengoa baino askoz gogorragoa izan arren. Euskal Herrian hazi egin bada ere zuraren erabilera etxeak eraikitzeko orduan, hormigoia eta altzairua nagusi dira oraindik.  Baina zuraren erabilerak hainbat abantaila ekartzen ditu eraikuntzaren alorrera. Hori ondorioztatu du eraikuntzarako egiturak eta materialak (hormigoia, altzairua […]

UPV/EHUko ingeniari batek frogatu du klipen neurriko altzairuzko zuntzekin hormigoia gutxiago pitzatzen dela Gaur egun oso ohikoa da altzairuzko armadurekin indartzea hormigoia eraikuntza-lanetan. UPV/EHUko Aimar Orbe Mateo industria-ingeniariak aztertu du beste zeregin batzuetarako erabili ohi den material batek, altzairu-zuntzez indarturiko hormigoiak, zeregin horietan izan dezakeen egokitasuna. Ikerketan ondorioztatu duenez, material horrek abantaila batzuk ditu ohiko hormigoi armatuaren aurrean, adibidez, gutxiago […]