Archivo de Etiquetas:: euskara

Kafetapintxo Topaketaren dinamizatzaileak Azaroaren 10ean Gasteizen hainbat ikertzaile elkartu ginen UEUk eta UPV/EHUko Arabako campuseko Euskara Zuzendaritzak elkarlanean antolatutako Kafetapintxo Topaketan. Topaketa EHUskARABANda programaren barnean antolatu zen, eta campuseko ikerlari euskaldunen bilgune izatea zuen jomuga. Helburuak ez ziren txikiak: ikertzaile euskaldunak saretzea, haien arteko elkarlanerako oinarria jartzea, eta bai haien beharrak eta kezkak azaleratzea ere. Topaketaren izena ez zen ausazkoa. […]

Ziortza Guezuraga Zelan ordena ditzake argazkiak gaiaren arabera Google Photos-ek? Nola programatzen da makina irudia errekonozitu dezan? Zelan uler dezake irudiaren edukia? Irudi batean pertsona ala bazkari platera dagoen nola daki? Pertsonentzat oso sinpleak diruditen atazak badira ere, oso konplexuak dira makinentzat, hainbeste, ezen horrelakoak eskuz programatzea oso zaila den, ezinezkoa ez bada. Klabea ikasketa da, ikasketa sakona. “Yo, Robot” […]

Ziortza Guezuraga Komunikatzeko darabilgun tresna da hizkuntza, hitz egitean seinale gisa transmititu eta hartzen dena. Hizkuntza entzun eta ulertu egiten da. Informazio akustikoa litzateke hizkuntzaren garraiatzaile ahoz ahoko komunikazioan. Seinaleak ez du zertan oso konplexua izan, informazio asko kenduta ere uler baitaiteke. Esterako, informazio tonalarekin bakarrik (tonuarekin bakarrik) asma daiteke zer den transmititu nahi dena. Hizkuntza ulertzeko, seinale akustikoaz gain, […]

Gorka Salces ikertzaileak “Euskaldunak komunikabideen aurrean: iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa” tesia defenditu du berriki UPV/EHUn. Euskaldunen hizkuntza-gaitasunak zein -erabilerak, hizkuntzarekiko motibazioak, aldagai soziodemografikoek, hizkuntzaren tokian tokiko egoerak, erabiltzaileen identitateak eta hedabideen eskaintzak euskarazko komunikabideen kontsumoan eragiten dutela ondorioztatu du ikertzaileak. Euskarazko komunikabideek “erronka bikoitzari” aurre egin behar diotela azaltzen du ikerlanean Gorka Salcesek: “Alde batetik, mundu […]

‘Borne Before the Moone’ esamoldea euskara irudikatzeko erabili zuen XVII. mendean Edward Brerewood idazleak hizkuntzen jatorriari buruzko liburu batean. Aipu horrek Aritz Farwell Castillo ikertzailearen arreta bereganatu zuen. Erakargarria iruditu zitzaion euskarari buruz egiten zuen narrazioa. Bereziki haren antzinatasuna eta izaeraren berezitasuna deskribatzeko erabili zuen esamolde hori: “ilargia sortu baino lehenago jaioa”. Hortik abiatuta, UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean […]

Luis Pastor Internetetik zehar askok ikusiko zenuten hurrengo irudia, bertan zenbat kolore ikusten diren galdetzen delarik. Zuk zenbat ikusten dituzu? Batzuek esango duzue 20 kolore daudela, banaka batzuek berriz, 39 ikusiko dituzue; gainerakoek 32 kolore bereiziko dituzue. Egia esan, 39 kolore desberdin agertzen dira irudian. Kolore-froga hau neuromarketinean adituan den Diana Derval irakasleak garatu du. Haren arabera norberak begian dituen […]

Egunero zientzia eta teknologia dugu hizpide Zientzia Kaiera blogean. Ikerketak, pil-pilean dauden gaiak, argitalpenak, zientziaren historiaren pasarteak, zientzialariak eta beste hainbat dira protagonistak. Horrez gain, egon badaude inguruan tentuz erreparatzea merezi duten zientziaren historiako bestelako protagonistak. Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Fakultateko blogak ibilbide luzea du lan honetan. Urteak daramatza zientziarekin lotuta dauden hamaika datu, kontu eta istorio zabaltzen. […]

Uxune Martinez Karmele Artetxe 1976. urtean jaio zen Zamudion. Historia ikasi zuen arkeologian aritu nahi zuelako. Behin ikasketak bukatuta arkeologiarantz bideratu zuen ikusmira eta lana. Arkeologo lez aritu zen baina esperientzia ez zen suertatu uste zuen bezala eta, Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle ordezkapen bat egin ondoren, sorrerako asmoa birbideratu zuen. Arkeologiatik at zeregina bazegoela ikusi zuen eta, haren esanetan, “bizitza […]

Euskara batuak laster 50 urte beteko dituen arren, oraindik ez da azentuari buruzko arau ofizialik. Gutxiago intonazioari buruz. Honek euskarara inguru erdaren ereduak sartzea dakar. Areago, euskaldun berrien kasuan. Euskara irakasten ari den jendea ahozko euskara irakasteko tresnarik gabe aurkitzen da, bai euskaltegietan, bai ikastola-eskoletan. Hutsune honen jabe izanik, UPV/EHUko EUDIA, Euskararen Bariazioa Aztertzeko ikerketa-taldeko ikertzaileek  euskara estandarra ahoskatzeko lehenengo […]

Medikuntzan eta osasun zientzietan erreferentziazko testuliburua da “Máster” Atlas de Anatomía. Lana argitaratzen duen Marbán argitaletxeak 4. edizioa argitaratu zuen 2013an eta aurten UPV/EHUk, nazioartean ere onespena jaso duen lan honen, itzulpena landu eta plazaratu du: Giza anatomiako atlasa. Giza anatomiako atlasa anatomia deskriptiboa eta anatomia topografikoa eta sekzionala konbinatzen duen argitalpena da. 725 orrialde eta 14 atal dituen testu […]