Archivo de Etiquetas:: farmakologia

Munduko Osasun Erakundeak kaleratutako informazioari men eginez, urte batzuen buruan depresioa ezgaitasunaren lehenengo kausa izango dela ohartarazi digu Koldo Callado UPV/EHUko Farmakologiako irakasle eta ikertzaileak Zientzialariren atal honetan. Zer dago, ordea, hain hedatua dagoen gaitz honen atzean? Zer da depresioa eta nola eragiten du gure garunean? Bere esanetan, populazioaren %15 inguruk bere bizitzan zehar depresioaren sintomaren bat pairatuko duela kontuan […]

Farmakologia klinikoak duen arazo handienetako bat da informazio gutxi duela haurrei medikamentuak emateko dosifikazioari, eraginkortasunari eta segurtasunari buruz. Haurrekin saiakuntza kliniko gutxi egiten denez —bereziki arrazoi etiko eta ekonomikoak medio—, farmako-indikazio ofizial gutxi aurkitzen da haurrentzat. Adin desberdinetako haurrei botikak ematean haien gorputzeko fluido eta ehunetan farmakoek izaten dituzten prozesuak aztertu ditu María Encarnación Blanco Arana UPV/EHUko Kimika Analitikoko Saileko […]

UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko ikertzaileek krustazeoetatik eratorritako oligokitosanoak hautatu dituzte gene-terapian erabiltzeko. Mireia Agirre ikertzaileak egiaztatu du oligokitosano partikulak erabiliz DNA-molekula handiak zein txikiak garraia daitezkeela zelula barnera, eta, hala, tumore-zeluletan eragiteko osagai biologikoa sintetiza eta nerbio-sistema zentraleko gaixotasunak tratatzeko erabili daitekeela ere. Gene akastunek eragiten dituzten gaitzak konpontzeko material genetikoa zelulan sartzea oinarri duen estrategia terapeutikoa da […]

Euskal Herriko Unibertsitateko NanoBioCel ikertaldeak zelula amei egokitutako sendagaiak diseinatzeko eta garatzeko sistema biomimetiko bat garatu du. Sistema honi esker, sendagaion funtzionalitatea eta gaitasun terapeutikoa hobetu ahal izango da.  Gaur egun tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasun kronikoetarako aukera berriak zabaltzen dio ekarpen honek. Zelulen terapia gero eta maizago erabiltzen da gaixotasunei aurre egiteko. Zelula amak erabiltzeak izugarrizko aurrerapausoa ekarri du, […]

Cristina Miguelez, Teresa Morera-Herreras, Ainhoa Sagarduy, Cristina Bruzos-Cidon, Asier Aristieta, José Ángel Ruiz-Ortega, María Torrecilla eta Irrintzi Fernandez-Aedo Parkinsonen gaixotasuna (PG) nerbio sistema zentrala erasotzen duen endekapenezko gaitz kronikoa da non neurona dopaminergikoak galtzen diren. Neurona galera honen ondorioz dopamina gabezia ematen da eta sistema motorra kaltetuta suertatzen da, mugimenduaren kontrola eta koordinazioaren galera bultzatuz. Adineko pertsonei bakarrik erasotzen dion […]

Haritz Gurrutxaga, Laura Saenz del Burgo, Jesús Ciriza, Rosa María Hernández, Gorka Orive eta Jose Luis Pedraz Oraindik minbizia morbilitate eta hilkortasunaren kausa garrantzitsuenetako bat jarraitzen izaten du munduan zehar. Nerbio sistema zentraleko (NSZ) minbizien barruan, %85 eta %90 artean garun minbiziak dira. Azkeneko urteetan, garun minbizien tratamenduan aurrerapen eta esfortzu handia bideratu da, tratamenduen efikazia handitu eta tumoreen erabateko […]

Gotzone Barandika Botikak, medikamentuak, konposatu kimikoak baino ez dira. Horregatik, haien eraginkortasun terapeutikoa harreman estuetan dago dosiarekin. Bestalde, gizakiok ale indibidualak garenez, medikamentu beraren dosi jakin batek ez du eragin bera guztiongan. Medikuntza gero eta gehiago saiatzen ari da hori kontuan hartzen. Izan ere, dagoeneko guztiok daukagu barneratuta medikamentuen dosia hartzen duenaren pisuari egokitu behar zaiola. Zer esanik ez, pisua […]

Amaia Portugal AEBtako ikertzaile talde batek antibiotiko bat topatu du aspaldiko partez, eta teixobaktina izena jarri diote. Baina ez hori bakarrik. Patogenoak erresistentziarik gabe hiltzen ditu, eta ongi ateraz gero luze iraun dezakeen botika bihurtu daitekeela iradokitzen du horrek. Joan den astean Zientzia Kaieran argitaratutako artikulu batean, 1987tik ez dela antibiotiko mota berririk aurkitu zioen Pablo Ortiz Farmazia doktoregaiak, eta […]

Pablo Ortiz Ebola-agerraldiak berriz ekarri du birus-pandemien beldurra albisteetako izenburuetara, duela urte batzuk hegazti edo txerri-gripearekin gertatu zen bezala. Birusek eragindako infekzioak dira komunikabideen arreta gehiena erakartzen dutena, baina gizakion osasunerako arriskurik handiena bestelako mikroorganismoengandik dator, antibiotiko askorekiko erresistentzia garatu duten bakteriongandik hain zuzen ere. Birus-agerraldien kasuan ez bezala, erresistentzia anitzeko bakterioen arriskua erloju-bonba motakoa da, poliki baina etengabe aurrera […]

Alzheimerraren eta Parkinsonaren gaixotasunek neuronei eragiten diete: neuronek berezko egitura eta funtzioa galtzen dute, eta, horren ondorioz, pazientearen funtzio motor, kognitibo, sentsorial eta emozionalek kalteak jasaten dituzte. UPV/EHUko Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa Sailean lanean dabilen Enara Herran ikertzaileak, alzheimerraren eta parkinsonaren aurkako tratamenduak emateko modua hobetzen dihardu. Alzheimerra eta parkinsona tratatzeko erabiltzen diren ohiko botikek, kasu askotan, sintomak arintzea besterik […]