Archivo de Etiquetas:: fisika

Mendeetan zehar, zientzialariek uste izan dute argia ezin zela enfokatu bere uhin luzera (metroaren milioirenaren ordenakoa) baino neurri txikiagoetan. Baina, Donostiako Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerreko (DIPCko) zenbait ikertzailek, Cambridgeko Unibertsitatearekin elkarlanean, munduko lenterik txikiena eraiki dute, argia metroa baina mila milioi aldiz txikiagoak diren neurrietan harrapatzeko gai den lentea, atomo bakarraren neurrian hain zuzen ere. […]

Uxue Razkin Itsaso usaina. Olatuen mugimendu zorabiagarria. Izua galtzaileen begiradetan; beste bandoan, harrokeria. Bizkaiko Matxitxako lurmuturra paraje ederra zatekeen, ondoren jazoko zen gertakaria odoltsua eta krudela izan ez balitz. Hura Espainiako Gerra Zibil garaiko itsas-borroketako bat izan zen. Alde batetik, Baionatik abiatu zen ‘Galdames’ izeneko merkatal-ontzia zegoen, Bilbo helmuga zuena. Bizkaya, Gipuzkoa eta Nabarra izeneko bou armatuekin batera egin zuen […]

César Tomé López XX. mendeko 80ko hamarkadan zehar, oinarrizko partikulak aztertzen ziharduten fisikariak ados ziren materiaren osaeraren inguruan. Batetik, hiru leptoi pare (oso partikula arinak, are masarik gabeak ia) eta beren antipartikulak proposatzen zituzten; adibide klasikoa elektroia eta dagokion neutrino elektronikoa dira. Bestetik, hiru quark pare eta beren antipartikulak, zeinek materia barionikoa delakoa osatzen baitute; besteak beste, protoiak eta neutroiak […]

David Brizuela Antzinako zibilizazio gehienen aburuz, denbora ziklikoa da. Mito asko aurki daitezke historian zehar munduaren amaiera iragartzen dutenak, eta amaieraren ondoren birsortuko dela aurresaten dutenak, ziklo berri bati hasiera emateko. Ziklo haiek infinituraino errepikatuko lirateke behin eta berriro. Greziar filosofo askok ideia hau muturreraino eraman zuten betiereko itzultzea proposatuz. Ikuspegi honen arabera, gizaki guztiaz behin eta berriro jaio eta […]

UPV/EHUko eta DIPCko ikerketa batek ondorioztatu du efektu kuantikoak direla hidrogeno sulfuroa errekor-tenperaturetan supereroalea izatearen arrazoia. Ikerketaren emaitzak Nature aldizkarian argitaratu ziren apirilean eta ikerketa honi esker, asko aurreratu da giro-tenperaturako supereroaleak (oso preziatuak baina oraindik lortu ez direnak) bilatzeko prozesuan. UPV/EHUko eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ion Errea ikertzailea buru duen nazioarteko ikerketa baten emaitza teorikoek iradokitzen dute […]

Uxue Razkin Naziak bere atzetik izan zituen, eta emakumea izateagatik, zientzialari gisa lan egiteko ezintasunari ere aurre egin behar izan zion behin baino gehiagotan. Ez zuen bide erraza izan Lise Meitner fisikariak. Halere, ziur zegoen maite zuen alorra jorratzeko ahalegina egingo zuela. Hitza soberan bete zuen: fisio nuklear fenomenoa aurkitu eta hori azaldu zuen lehena izan zen. Ildo horretatik, atomoen […]

Natura konplexua da. Natura ulertzen saiatzen diren zientzialariek, sarri asko, sinplifikatu eta biribildu egin behar izaten dute, fenomenoen arteko erregulartasunak aurkitu eta natura bera matematikoki deskribatu ahal izateko. XX. mende bukaeran, alor berri bat agertu zen fisikaren barruan, konplexutasun hori eta ekuazio ez-linealak aztertzeko xedearekin: kaosaren teoria. Hainbat zientzialarik eta matematikarik ordurako heldu izan zieten bi gai horiei, batez ere […]

César Tomé López Historian zehar, ia edozein zibilizazio kontuan hartuta ere, gizakiak, bere esperientziatik abiatuta, beti sinetsi du zenbakiek, nola edo hala, unibertsoaren esentzia osatzen dutela. Zeruan edota urtaroen segidan ikus zitezkeen ereduek eskaini zioten lehen aukera naturak gordetzen dituen zenbakiak aurkitzen hasteko, eta nekazaritza-, merkataritza- eta erlijio-beharrek bultzatu zituzten lehen zibilizazioak zenbaki horiek egutegietan idaztera. Greziarrek, hain zuzen, bereziki […]

Zientzialari (49) – Jon Urrestilla from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Pasa den otsailean garai berri bat hasi zen astronomiaren esparruan, LIGO behatokiak grabitazio uhinak lehenengo aldiz detektatu zituela iragarri zuenean. Baina zertan datza fenomeno hau eta zergatik da hain garrantzitsua? Jon Urrestilla UPV/EHUko Fisikako irakasle eta ikertzailearekin egon gara bere azalpenak entzuteko. Ikus itzazu gaurko elkarrizketan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal […]

César Tomé López Litekeena da funtsezko ideia zientifiko gutxik izatea termodinamikaren bigarren legeak baino formulazio gehiago. Ludwig Boltzmann-ena ez da gehiegi erabili, baina esaldi bakarrean gordetzen du muina; Josiah Willard Gibbs-en hitzak parafraseatuz, esan zuen: “Entropia ez-konpentsatuki txikitzeko ezinezkotasuna inprobabilitate hutsa baino ez dela dirudi”. Izan ere, entropiaren kontzeptua termodinamikaren eta are unibertsoaren eboluzioaren erdigunean dago. Entropiaren kontzeptuaren jatorria William […]