Archivo de Etiquetas:: fisiologia

Juan Ignacio Pérez Iglesias Urearen irazteari buruzko ikerlanekin batera, beste gai batez aritu zen urte haietan zehar Schmidt-Nielsen doktorea. Bodil interesatuta zegoen ur gutxiko parajeetan bizi diren ugaztunek gernuaren bidez galtzen duten ur bolumena murrizteko mekanismoetan. Zehatzago adierazteko, berak jakin nahi zuen nola lor zitzaketen gernuan hain solutu-kontzentrazio garaiak. Azken batean, ur gutxi galdu ahal izateko, gernuko solutuen kontzentrazioa oso […]

Eduardo Angulo Behin norbaitek galdetu zidan zer den puzkerra, eta hona nik erantzun nuena: halaxe da puzkerra aireaz gorpuztua, haizea bihotzean penatan dabilen arima batzuetan putzetan, batzuetan trumoietan ura, isurian dabilena beti indarrez eta korrika doakiguna Francisco de Quevedo , ‘Olerki bat puzkerrarentzat’ Euskaltzaindiaren Hiztegia: Uzkitik behingoan kanporatzen den haizea, bereziki zarata egiten duena. Elhuyar Hiztegi Entziklopedikoa: Puzkerra: Uzkitik kanporatzen […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura ———————————————————————————————————– Edaten ote dute izurdeek urik? Baten batek pentsa dezake galdera erretorikoa dela hau, baina ez da. Erantzuna, gainera, ez da erraza. Ikus dezagun zergatik. Itsas arrainen edo itsas hegaztien egoera osmotikoaren antzekoa da itsas ugaztunena. Baleak, itsas lehoiak, izurdeak, itsas txakurrak eta abar, talde horretako kideak dira, eta itsasoko arrain gehienei […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza ———————————————————————————————————– Mamutez (Mammuthus generoa) aritu izan gara hemen dagoeneko. Toki hotzetan bizitzeko moldaera nabarmenak zeuzkaten. Ilaje lodia eta koipetsua, eta belarri eta buztan txikiak ziren beroa gordetzeko (ez galtzeko) moldaera horiek. Horiexek dira oraingo elefanteekin erkatuz gero ikus daitezkeen desberdintasun morfologiko argienak. Mamuten moldaera berri bati buruz jakin dugu 2010eko maiatzean Nature […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza ———————————————————————————————————– Lehenago adierazi dugun bezala, animalia endotermoen beroa beraiek sortzen dute, duten metabolismo-jarduera altuari esker; ektotermoei, berriz, kanpotik datorkie beroa. Homeotermoak, gehienetan, endotermoak dira, eta alderantziz, poikilotermoak ektotermoak; baina badago salbuespenen bat edo beste. Gainera, ektotermia eta endotermiaren arteko muga ez da oso argia. Ikus ditzagun mugan dauden animalia batzuk. Dermochelys coriacea […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza ———————————————————————————————————– Endotermia hitza, beroaren jatorriari dagokio. Animalia endotermoen beroa barrutik dator, zelulen mitokondrioetan gertatzen diren erreakzioetatik. Animalia ektotermoena, berriz, kanpotik. Animalia homeotermoak, tenperatura konstante mantentzen dutenak, endotermoak dira. Izan ere, oso zaila izango litzateke tenperatura konstante mantentzea barneko bero-iturririk gabe. Beste era batera esanda: oso zaila litzateke homeotermo izatea endotermo izan gabe. […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza ———————————————————————————————————– Bigarren Mundu Gerraren ostean latitude guztietatik hedatu zen Ameriketako Estatu Batuetako armada eta munduko azken mugaldetan kokatu zituen bere goarnizio, kuartel, kantonamendu edo base militarrak. Horri esker, era askotako datuak bildu ahal izan dituzte iparramerikarrek. Goarnizioetako soldaduek jaten dutena dago, esaterako, biltzen duten informazioaren artean. Ulertzekoa da hori, noski, erosi eta […]

César Tomé López Landareek elikagai-iturritzat baliatzen dituzten prozesu metabolikoez jardutean, esan ohi da Eguzki-energia (argia) karbohidrato itxuran finkatzen dela. Erreakzio multzo horri fotosintesi esaten zaio; izen hori 1893an erabili zen lehenengoz, prozesuaren urrats nagusiak identifikatu zirenean. Prozesua nola gertatzen den argitu aurretik, filosofoek esan ohi zuten landareak, animaliekiko analogia eginda, arnasten zuten organismoak zirela eta beren mantenugaiak soilik uretik eta […]

César Tomé López XIX. mendearen zati handienean zehar, gorputzean sartzen diren elikagaiak eta ateratzen diren deskonposizioaren produktuak konektatzen dituzten tarteko erreakzio kimikoak definitzeko ahaleginak egin ziren; alta, inplikatutako substantzien ezaugarri kimikoen ezagutzan oinarritutako usteak baino ez ziren. Stoffwechsel-aren ikerketa esperimentaletan, sabeleratutako karbohidratoen, gantzen, proteinen eta oxigenoaren neurketa kuantitatiboa egiten zen batetik, eta bestetik urea, karbono dioxido eta ur formako iraizkinen […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa ———————————————————————————————————– Lurruntzen direnean, likidoek beroa hartzen dute ingurutik. Horregatik, gainazal batean dagoen ura lurruntzen bada, hoztu egiten da gainazal hori. Beraz, ez da batere harritzekoa lurrunketa izatea ugaztunek duten beroa galtzeko biderik eraginkorrenetako bat, eta bide bakarra ingurumen-tenperatura gorputzarena baino altuagoa denean. Lehorrean bizi diren ugaztunez ari gara, noski. Animalia batzuetan arnas […]