Archivo de Etiquetas:: genetika

Amaia Portugal Fetuan garunaren eta bizkarrezur muinaren arteko konexioa osatu baino lehen ere, hasia da eskuen arteko baten aldeko hautua. Horregatik, pertsona bat ezkertia ala eskuina izatea garunak erabakitzen duela uste izan den arren, litekeena da lepotik behera egotea benetako gakoa. Zerk egiten gaitu eskuin edo ezkerti? Zer dela eta dugu gehienok esku eskuinaz idazteko joera, eta zergatik dira gutxi […]

Geneen eta inguruko faktoreen arteko erlazioa aztertzen duen biologiaren atalari epigenetika deritzo. Dietak, kirolak, farmakoek edota toxikoen kontsumoak lotura zuzena dute gure DNAren erregulazioan. Jakina da ez dutela DNAren sekuentzian mutaziorik eragiten, hala ere, bizi ohituretatik eratorritako molekula kimiko batzuk itsasten dizkio eta, ondorioz, geneen adierazpena beste modu batean egokitzen da. Kontzeptu honi buruz hitz egin digu Iraia Muñoa UPV/EHUko […]

Oihane Jaka Muskulu-distrofiak herentziazko gaixotasun multzo heterogeneoa dira, eta beraien bereizgarri nagusia gihar eskeletikoko muskulu-zuntzen degenerazio progresiboa da. Muskulu-distrofia mota asko daude, horien artean gerrietako muskulu-distrofiak (LGMD). Gerrietako muskulu-distrofiek gerri pelbikoko eta eskapularreko zein enborreko muskuluei erasaten diete, eta elkarren oso antzekoak dira fenotipikoki. 2A motako gerrietako muskulu-distrofia (LGMD2A), CAPN3 geneko mutazioen ondorio den gaixotasun autosomiko azpirakorra da. CAPN3 geneak […]

Amets Sáenz Gaixotasun askok jatorri genetikoa izanik, DNA edo RNA mailan gertatzen diren akatsen edo mutazioen ondorioz, bizidunek ez dute fisiologikoki beharrezko den proteina sortzen edo sortzen duten proteina ez da funtzionala izaten. Terapia genikoek gaixotasuna eragiten duen arazoa errotik konpontzea dute helburu, sintetizatzen ez den proteina sortzea alegia. Badira urte batzuk terapia genikoek ez dutela izan esperoko arrakasta, baina […]

Oihane Diaz de Cerio eta Eider Bilbao Arrainen taldeak 28.000 mila espezie inguru zituela estimatu zen 2006. urtean; gaur egun ordea, 32.800 espezie aurki daitezke FishBase datu-basean, ugaztuenen eta hezgatiek osatzen duten espezie kopuruaren bikoitza, alegia. Azken hamarkadan genomak eta transkriptomak sekuentziatzeko metodo berriak garatu dira, bai eta sekuentzia kontsensuen antolaketa baimentzen duten programak ere. Hau da, gene-kodea aztertzea baimentzen […]

Julen Diaz eta Adrian Odriozola Nola izango ote da etorkizuneko goi mailako kirola? Batzuen ustez, teknologiaren inbasioak alde batera utziko du ikusleen zirrara, baina beste batzuek jarraituko dute zenbait kirolaren arau zaharkituen bilakaeraren alde egiten. Dena dela, zentzuzkoa da kirolarien markak eta errekorrak denborarekin apurtuz joango direla pentsatzea. Izan ere, urteetan zehar irabazitako ezagupenak, entrenamenduen diseinua, erabilitako materialaren kalitatea eta […]

Amaia Portugal Aurrenekoz, Australiako aborigenen ikerketa genomikoa egin du nazioarteko talde batek. Duela ia 60.000 urte Afrikatik abiatu zen eta Eurasia hartu zuen lehen migrazio oldetik datoz, eta gaur egungo giza populazio antzinakoenetakoa osatzen dute, horrenbestez. Haien dibertsitate genetikoa harrigarria da: Australia hego-mendebaldeko eta ipar-ekialdeko taldeen artean dauden desberdintasun genetikoak handiagoak dira, amerikarren eta siberiarren artean daudenak baino. Australiako aborigenak […]

Josean Rodriguez Zelaitik edo argitasun gutxiko parke batetik gauez paseatzen dugunean, batzuetan guri begira daudela iruditzen zaigu. Eta susmo artegagarri hori oso zentzuzkoa da sarritan: begiak daude iluntasunean, guri begira. Guk haiek ikusten ez baditugu ere, saguek eta beste gau-animaliek ikusten gaituzte, nahiz eta argia urria izan. Uste da gutxi gorabehera duela 200 miloi urte hasi zela ugaztunen ikusmen-sistemaren gau-bizitzarako […]

Koldo Garcia Hilabeteotan Zientzia Kaierak aukera ederra eman dit genetikaren historia azaltzeko. Irakurtzen ari zaren hau artikulu sortaren azken atala izango da. Hau oso subjektiboa da baina, zure baimena eskatuta, esanguratsua baina garratza den pasarte baten bidez eman nahi nioke bukaera sortari. Aurreko atalean, genetikak medikuntzan izan duen eragina azaltzerakoan, ez nuen behar bezala aipatu Medikuntza eta Fisiologiako Nobel sari […]

Gizakiaren genetikak kirolean duen eraginari buruz aritu da Adrian Odriozola UPV/EHUko genetikako irakaslea gaurko elkarrizketan. Dopin genetikoa bezalako kontzeptu berriak azaldu ditu. Bere esanetan, susmoa dago genetikan oinarritutako dopina burutzen ari dela gaur egun eta honi lotuta, Rioko Joko Olinpikoetan hasiko dira lehen detekzio metodoak aplikatzen. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.