Archivo de Etiquetas:: genetika

Amaia Portugal Zenbait faktore genetikok areagotu egiten dute azaleko minbizia izateko arriskua. Esaterako, gizonengan inpaktu handiagoa du emakumeengan baino, oro har, pigmentazio argiagoa eta eguzkiarekiko sentikortasun handiagoa dutelako. MC1R ilegorrien geneak gaitzarekin duen lotura ere zehaztu dute berriki ikerketa batean. Maite dugu eguzkia, baina errespetu gehixeago izan beharko genioke, batez ere uda partean. Gurekin bereziki eskuzabal dagoen urtaro honetan, orduak […]

Minbiziarekin lotutako mutazioen efektua aurreikusteko software bioinformatikoa sortu du UPV/EHUko diziplinarteko talde batek. Softwarea minutu bakarrean 40.000 proteina aztertzeko gai da eta, besteak beste, minbizia bezalako gaixotasunak eragin ditzaketen proteina mutazioak aztertzeko aukera ematen du. Biologiak eta informatikak bat egin dute minbizian eragin ditzaketen proteina mutazioak aztertzen dituen software bat sortzeko. Asier Fullaondo eta José Antonio Rodríguez genetistek eta Gorka […]

Amaia Portugal Antzinako zortzi himalaiarren genomak sekuentziatu ditu AEBtako eta Suediako ikerketa talde batek. Haien DNAk lotura estua du gaur egungo sherpa eta tibetarrenarekin. Horrek erakusten duenez, kulturari dagokionez bilakaera izan bada ere, genetikoki, gaur egungo himalaiarrak garai batekoen ondorengo zuzenak dira. Himalaian bizitzeko kasta onekoa izan beharra dago: edonor ez da altuera, klima eta bizi kondizio horiei egunerokoan eusteko […]

Azkenaldian modan jarri da glutenik gabeko dieta eta zeliakoak ez direnek ere jarraitzen dute, baina ba al du zentzurik horrek? Zer da gaixotasun zeliakoa, nola sortzen da eta zenbat jendek pairatzen du? Gaurko elkarrizketan UPV/EHUko Ainara Castellanos ikertzailearekin aritu gara gai honetaz gehiago jakiteko.  ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Asier Fullaondo Duela hainbat urte galdu du klonazioaren ikerketak bereziki hedabideetan zuen xarma. Aspaldian desagertu dira klonazio esperimentuak egunkarien orrietatik. Uztailean hogei urte beteko dira Dolly ardia klonatu zenetik. Garai hartan ikertzaile talde askok eta askok klonazio lasterketari ekin zioten, animalia mota guztiak klona zitezkeela frogatzeko. Eta telebista eta egunkarietan nahiko arrunta zen klonazioen inguruko berriren bat aurkitzea. Lasterketa horretan […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Ainara Castellanos Rubiok oso ikertzaile gutxik lortu duten zerbait erdietsi du: bere ikerketa bat argitaratzea, non eta Science aldizkarian. Gaixotasun zeliakoarekin lotutako gene zehatz bati buruzko ikerketa da, eta emaitzak lagungarriak izango dira gaitza hobeto ezagutzeko eta pazienteei laguntzeko. Horretara iristeko, eta gaztea den arren, bide luzea egin du Castellanosek. Unibertsitateko ikasketak hasterako, argi zuen […]

Amaia Portugal Lehenbizikoz, pertsona baten adinaz dugun pertzepzioa baldintzatu dezakeen gene bat identifikatu dute. Horrek duen formaren arabera, gure adin bera duen beste pertsona batek baino bi urte zaharragoak garela irudi lezake. MC1R genea da: kolore gorriko ilea eta azal zurbila izateko gakoak ere baditu gene honek berak. Pertsona batzuek deabruarekin ituna egin dutela esan ohi dugu: haien argazkiak ikusi, […]

Koldo Garcia Genetikaren historia jorratu dugun ataletan esanda daukagu hainbat ikertzailek jaso dutela Nobel Saria, batez ere Medikuntza eta Fisiologia Saria. Izan ere, genetika da arlorik sarituena Medikuntza eta Fisiologia Nobel Sarietan, 2015 urtera arte 48 saritu baitira. Artikuluaren bukaerako taulan ikus zein diren saridunak. Hortaz, ukaezina da genetikak gure osasunaren ulermenean egin duen ekarpen handia. Mendelen legeak berraurkitu zirenean, ikertzaileak […]

Euskal Herriko Unibertsitateko NanoBioCel ikertaldeak zelula amei egokitutako sendagaiak diseinatzeko eta garatzeko sistema biomimetiko bat garatu du. Sistema honi esker, sendagaion funtzionalitatea eta gaitasun terapeutikoa hobetu ahal izango da.  Gaur egun tratamendu eraginkorrik ez duten gaixotasun kronikoetarako aukera berriak zabaltzen dio ekarpen honek. Zelulen terapia gero eta maizago erabiltzen da gaixotasunei aurre egiteko. Zelula amak erabiltzeak izugarrizko aurrerapausoa ekarri du, […]

Zientzialari 47 – Koldo Garcia from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. CRISPR izenekoa genoma editatzea ahalbidetzen duen teknika berria da. Orain arte genoma irakurtzeko gai baginen, teknika honi esker posible da genoma eraldatzea. Aurkikuntza honek, jakina, ate ugari ireki ditu etorkizunera begira, baina era berean eztabaida etiko garrantzitsuak piztu ditu. Gai honetaz gehiago jakiteko Koldo Garcia UPV/EHUko eta Biocruceseko ikertzailearekin […]