Archivo de Etiquetas:: geologia

Beachrockak eremu tropikaletako kostaldeetan aurkitzen diren arroka sedimentario bereziak dira. Arroka hauek legar sedimentuz, hareaz eta karbonato mineralez osatutako nahasketak dira eta, horrez gain, koral eta maskor zatiak izaten dituzte sarritan. Beste lurralde batzuetan ohikoak badira ere, Bizkaiko kostaldean ere badira halakoak. Nerbioi-Ibaizabal estuarioaren eskuinaldean aurkitzen dira formazio hauek eta giza jardueraren eragin handia jasan dute. Izan ere, euren egitura […]

Arturo Apraiz, Arantza Aranburu, Miren Mendia eta Arantxa Bodego Iberiar plakaren eta Europar plakaren arteko konbergentziaren hasierak, guztiz aldatu zituen aurretik, estentsioaren eraginpean, Euskokantauriar arroan zeuden baldintza geologikoak. Hainbat milioi urtetan zehar estentsio-indarrak pairatu ondoren, Euskokantauriar arroa konpresioaren eragina sumatzen hasi zen, Indiako ozeanoaren irekieraren ondorioz, Afrikako plaka iparralderantz higitzen hasi zelako, Santoniar-Campaniarrean (75-85Ma). Ondorengo 60 Ma-tan zehar, batez ere, […]

Arturo Apraiz, Arantza Aranburu, Miren Mendia eta Arantxa Bodego Euskokantauriar arroaren sorrera Pangea superkontinentearen apurketarekin abiatzen da Paleozoikoaren bukaeran (270 Ma). Ondorengo 200 Ma-tan zehar arroaren garapena etengabea izan zen, baina ez konstantea. Estentsio-esfortzuen eraginaren arabera rifting prozesua azkartzen edo moteltzen zen. Aldaketa hauei esker, Euskokantauriar arroko bilakaeran, ondoren deskribatuko diren bi rifting-urrats nagusi eta beste bi urrats bereizten dira. […]

Uxue Razkin Biologia Umekiak, normala den bezala, oxigenoa behar du. Horregatik normala da batzuetan haurdun daudenak arnasaldi sakonak egitea. Gainera, umekiak jarduera metaboliko altua du. Bi arrazoi daude horren altua izateko: batetik, txikia izanik, pertsona helduena baino altuagoa da bere tasa metabolikoa, eta, bestetik, garatzen ari den biziduna izanik, ehun berriak sortzen dihardu etengabe; eta ehun berriak sortzean, handiak dira […]

Amaia Portugal Munduko bost mila mineraletatik 208 giza jardueren ondorioz sortu direla adierazi dute ikerketa batean. Sailkapen hori ezbaian jartzeko modukoa da, baina kontuak kontu, agerian utzi du gizakia inpaktu itzela izaten ari dela geologian eta mineralogian, batez ere azken hiru mendeotan. Munduan 5.200 mineral inguru identifikatu ditu orain arte Nazioarteko Mineralogia Elkarteak (IMA). Bada, horietatik 208 giza jardueren ondorioz […]

Arturo Apraiz Luma gorakorren eredua sortu bezain laster, aurkako iritziak plazaratu ziren ereduaren oinarri fisikoak zein ereduaren behaketak zalantzan jarriz. Ikertzaileak berehala ohartu ziren luma gorakorren ereduak aurreikusitako behaketak ez zirela puntu bero guztietan betetzen; ez dago era berean luma gorakor bakarra hasieran definitutako luma teoriko batek iradokitako baldintza guztiak betetzen dituenik. Hutsune horiek erabiliz, lumen ereduaren aurkakoek eredua alboratu […]

Amaia Portugal Zenbait ikertzailek defendatzen dutenez, Zeelanda Berria Australiatik bereizten den eta ur azpian murgilduta dagoen beste kontinente baten parte da. Ia bost milioi kilometro karratuko azalera du Zeelandia izena hartzen duen lurralde honek, eta agerian ez egonagatik, kontinente izateko baldintzak betetzen dituela argudiatu dute artikulu batean. Zenbat kontinente ditugu? Nola kontatu behar dira? Mundua ez da ados jartzen honen […]

Arturo Apraiz “Prozesu magmatiko anomaloak” azaltzeko estreinako saiakera J. Tuzo Wilsonek egin zuen 1963. urtean, puntu beroak (hot spot) aipatuz. Wilsonek esan zuen Hawaii uharteak bezalako kate bolkanikoak plaka tektoniko bat mantuan kokatutako puntu bero baten gainetik igarotzean sortuak direla (1. irudia). 8 urte beranduago, W. Jason Morgan (1971, 1972) geofisikaria, ahalegindu zen Wilsonen puntu beroen kontzeptuari oinarri fisikoa ematen. […]

Arrokak mendeetan gertatu diren prozesu naturalen ondorioz sortu dira, horregatik, informazio iturri garrantzitsua dira denboran zehar mundua nola aldatu den ulertzeko. 3 multzotan banatzen dira nagusiki: igneoak, metamorfikoak eta sedimentarioak. Azken hauek dira gure inguruan ugarienak eta oso sakonera handiko itsasoetan sortuak izan zirela diote adituek. Arroken ezagutzak duen garrantziaz hitz egin digu Xabier Murelaga UPV/EHUko geologoak Zientzialariren atal berri […]

Amaia Portugal Gizakiak inoiz kutsatutako lehen ibaia identifikatu dutela uste dute Kanadako ikertzaile batzuek. Jordanian gertatu zen, orain dela zazpi mila urte, kobrearen erauzketaren ondorioz. Konbustio bidez ateratzen zuten metala, eta ingurunean zein bertako herritarren osasunean kalte handiak eragin zituen. Wadi Faynan Jordaniako hego-mendebaldean dagoen lurraldea da, Itsaso Hilaren azpian. Wadi hitzak ubidea edo bailara esan nahi du arabieraz. Hain […]