Archivo de Etiquetas:: grafenoa

1999. urtean sortu zen Materialen Fisika Zentroaren ikerketa lerroen artean, nanoegituren propietate elektronikoak aztertzea aurki dezakegu. Horren baitan, azken hilabeteotan Materialen Fisika Zentroko (IZGK-UPV/EHU)  eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) ikertzaileek elkarlanean egindako bi lanen emaitzen berri eman dizkigute. Batak zein besteak, etorkizuneko material bezala izendatua dagoen, grafenoa dute hizpide. Egindako lanari esker, material honen aplikazio berriei ateak irekitzen dizkien […]

Zientzialari 17 – Amaia Zurutuza from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Azkenaldian askotxo hitz egin da grafenoaz. Material miresgarria dela esaten dute malgua, sendoa, gardena eta eroale bikaina delako, besteak beste. Amaia Zurutuza Graphenea enpresako zuzendari zientifikoarekin izan gara eta material honi buruzko kontu interesgarri azaldu dizkigu: bere aurkikuntzaren istorio bitxia, bere ekoizpen prozesua… ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal […]

Karbonoan oinarritutako nanoegitura guztiek, hala nola nanohodiek, grafeno-xaflek eta nanozintek, propietate nanomekaniko eta nanoelektriko paregabeak dituzte. Nanoeskalan, hau da milimetro bat baino milioi bat aldiz txikiagoa den dimentsioan,  antolatutako material hauek, hautagai sendoak dira nanogailu askoren oinarria osatzeko, eta, energia-konbertsioan eta transistore nanoelektrikoetan erabiliak izateko aukera asko dute. Nanogailu horiek behar bezala funtziona dezaten, garrantzitsua da kable elektrikoekin ongi konektatzea, […]