Archivo de Etiquetas:: haurrak

Net Children Go Mobile proiektuaren emaitzak plazaratu berri dituzte “Interneteko arriskuak eta aukerak eta gailu mugikorren erabilera Espainiako adingabeen artean (2010-2015)” txostenaren bidez. Txosten honek, Espainiako 9 eta 16 urte bitarteko 500 Internet erabiltzaile adingaberi eta haien gurasoei egindako inkestako datuak erakusten ditu. Egitasmoan, besteak beste, gailu mugikorrak konbergentzia mediatikoaren testuinguruan nola erabiltzen diren aztertzen da, egiaztatzeko ea gailu horiek […]

Pentsa daiteke haurrek zenbakiak aurrena bat, gero bi, hurrena hiru ikasten dituztela, kopuru txikiena adierazten duenarekin hasi, eta gero eta handiagokoak, eta bat-bi-hiru-lau… segidak errepikatzeak eta kantatzeak ere laguntzen duela haurrek euskarazko zenbakiak ikasten. Zenbakiak ez ezik, ordea, euskaran, gainerako hizkuntzetan bezalaxe, badaude zenbatekotasuna adierazteko bestelako hitz asko izaten dira, haien artean  “batzuk”, “gehienak”, “guztiak”… ditugu kuantifikatzaile ere deitzen zaien […]

Uxue Razkin Umearen negar hotsak erditu berri duen amaren belarriak zeharkatu ditu eta horrek lasaitasuna eman dio. Besoetan segundo batez izan du, laztantzeko aukera ere ez du galdu. Pozik dago ama, umea negarrez dagoelako eta horregatik, bizirik. Erizainak umea hartzen du, momentu bat besterik ez da izango. Laster ekarriko dugu, esan dio orain negarrez hasi den amari besoetan hutsunea sumatu […]

Josu Lopez-Gazpio Irailaren 19an Facua kontsumitzaileen elkarteak jakinarazi zuen Dalsy sendagaiaren erabilera-orrian «ez direla aipatzen» botikak eragin ditzakeen albo ondorio batzuk. Era berean, Facuak AEMPS Botika eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziari jakinarazi zion “Dalsy 20 mg/L” sendagaiaren E 110 izeneko koloratzaileak ondorio kaltegarriak ekar ditzakeela botika hartzen duten haurren arretan eta jardueran. Hedabide askok Facuaren oharraren berri eman zutela, Dalsy […]

Farmakologia klinikoak duen arazo handienetako bat da informazio gutxi duela haurrei medikamentuak emateko dosifikazioari, eraginkortasunari eta segurtasunari buruz. Haurrekin saiakuntza kliniko gutxi egiten denez —bereziki arrazoi etiko eta ekonomikoak medio—, farmako-indikazio ofizial gutxi aurkitzen da haurrentzat. Adin desberdinetako haurrei botikak ematean haien gorputzeko fluido eta ehunetan farmakoek izaten dituzten prozesuak aztertu ditu María Encarnación Blanco Arana UPV/EHUko Kimika Analitikoko Saileko […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza ———————————————————————————————————– Metabolismoa da animalia homeotermo guztien bero-iturri nagusia. Iturri hori gabe gorputz-tenperatura ezin izango lukete konstante mantendu. Metabolismo-jarduera osoari dagokio bero-ekoizpena, baina animalia homeotermo batzuek beroa ekoizteko berariazko zeregina duen ehun mota bat dute; gantz nabarra deitzen zaio ehun horri. Gantz nabarra eta gantz zuria dira ugaztunen gantz-ehun mota biak, eta oso […]

Amagandiko edoskitzea jaioberriak eta haur txikiak elikatzeko modu natural eta fisiologikoa da. Horrez gain, amagandiko edoskitzea osasunean gehien eragiten duten prebentzio jardueretako bat da: ekitatea sortzen du osasunean, ingurumena babesten du ez baitu eragiten bularreko esnearen ordezkoak ekoitzi, garraiatu eta erabiltzeagatik sortzen den kutsadurarik. Hala ere, oso informazio urria dago amagandiko edoskitzearen prebalentzia tasen inguruan. UPV/EHUko Gloria Gutiérrez de Terán […]

Arantxa Arzamendi Donostiako Tabakaleran zabaldu berria da Ubik izeneko sorkuntza liburutegia, ekipamendu moderno eta erakargarria, publiko mota guztiei zuzendua. Ikasi, sortu eta gozatu lelopean, bilduma mota ezberdinak eskaintzen dizkigu, alde batetik, bilduma fisikoa, eta bestetik, eduki digitalak. Merezi du bertara joan eta gertutik ezagutzea liburutegia. Bilduma fisikoan bada haurrentzako sail bat eta besteak beste, zientzia-dibulgazioko liburuak dituzte. Horietako bat aukeratu […]

Amaia Portugal Haurrei zuzendutako zuku edariek, fruta zuku naturalek eta smoothiek behar baino askoz ere azukre libre gehiago dituztela ondorioztatu dute, Erresuma Batuan egindako ikerketa batean. Egunean bost fruta jan behar direla dioten gomendioei jarraiki, azpimarratu dute edari horietako batek ezin duela, inolaz ere, fruta ale bat ordezkatu. Haur obesitatea kezka iturri da osasun erakundeentzat. Azken urteotan, instituzioek freskagarriak eta […]

Amaia Portugal Jaiotzetik katarata zuten hamabi umek ikusmena berreskuratu dute, azkar eta arazo handiegirik gabe. Ohiko ebakuntza konplexuaren ordez, prozedura berritzailea aplikatu diete: kristalino berria eta garbia birsortu dute, begiaren barruan eta beren kabuz, organo horretan dauzkagun zelula ama zehatz batzuei lan egiten utzita. Kristalinoari gardentasuna falta zaionean, bertan agertzen den orban modukoa da katarata edo begi-lausoa. Munduan, itsuak diren […]