Archivo de Etiquetas:: hezkuntza

Rocío Pérez Demagun taberna batean zaudela lagunekin, eta urrundik ikusten duzula lagun bat. Neska ala mutila, hori zure kontu. Elkarri begiratu eta une bat igaro ondoren, zuregana dator, tu pixka bat botatzen du bere eskura eta dastatzeko eskaintzen dizu. Nazkagarria ezta? “Horixe baietz” esango lukete gehienek. Ba ez harrotu zeren horrelako zerbait egiten baitugu elkarri musua ematen diogunean. American Journal […]

Mikel Aizpuru Kanpoko ikusle bat Euskal Herrira etorriko balitz eta hemengo unibertsitate-sarea nola eratu den jakin nahiko balu, erraza litzateke erantzuna: hiru unibertsitate publikok (EHU, NUP eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateak) eta hiru unibertsitate pribatuk (Deustukoa, Nafarroakoa eta Mondragon Unibertsitatea) osatzen dute gure unibertsitate-sistema. Gure bisitaria harrituta geratuko litzateke, aldiz, ehun eta berrogei urte atzera joz gero, bat bera […]

Pentsa daiteke haurrek zenbakiak aurrena bat, gero bi, hurrena hiru ikasten dituztela, kopuru txikiena adierazten duenarekin hasi, eta gero eta handiagokoak, eta bat-bi-hiru-lau… segidak errepikatzeak eta kantatzeak ere laguntzen duela haurrek euskarazko zenbakiak ikasten. Zenbakiak ez ezik, ordea, euskaran, gainerako hizkuntzetan bezalaxe, badaude zenbatekotasuna adierazteko bestelako hitz asko izaten dira, haien artean  “batzuk”, “gehienak”, “guztiak”… ditugu kuantifikatzaile ere deitzen zaien […]

Ana Ribera “Museoak ahaztu egiten ditugu beti, zientzia-dibulgazioaz ari garenean. Akats berbera egiten dugu erakusketa iraunkorrekin zein aldi baterako erakusketekin. Erakusketa bat, ondo zuzendua eta dokumentatua badago, bide zoragarria izan daiteke zientziarantz hurbiltzeko”. (Cosmonautas, es espacio a escala humana, ‘Kosmonautak, espazioa giza eskalan’). Internetek lortu zuen hedapenak ustekabean harrapatu gintuen guztiok. Museoak ere zer egin ez zekitela egon ziren, ez […]

Xabier Díaz Silvestre 7alde-ren 3. Bileran Pablo Garaizarrek dinamika interesgarri bat proposatu zigun. Garai hartan komunikabideetan Finlandiaren eskuzko idazketaren erakusteari uztearen asmoa zabaldu zen (Zientzia Kaieran ere), eta eztabaida sutsua piztu zen kontuaren inguruan. Pablok proposatutako dinamikan ohiko informazio-bilketa eta eztabaida azaltzen ziren… Ondo ba, ezer berririk ez… Erronka ondoren zetorren, erabakia datu egiaztagarrietan hartzeko metodologia bat ere eskatzen baitzitzaigun. […]

Euskadin, urtero, ospitaletik kanpoko 850 bihotz-biriketako geldialdi gertatzen dira, batez beste, eta pazienteen % 80 hil egiten da ospitalera iritsi baino lehen. Ehuneko hori murriztu egingo litzateke, bihotz-biriketako berpizte-teknikak hedatu eta desfibriladoreak erabiliko balira. Baina, Euskal Herrian edonork, legez, kanpoko desfibriladore automatizatua (DEA) erabili badezake ere, jendeak gutxi daki teknika horiei buruz. UPV/EHUren ikerketa baten arabera, komenigarria litzateke eskola curriculumean […]

Tradizioz, Lehen Hezkuntza izan da irakurtzeko zailtasunei erantzun bat emateko etaparik aproposena, baina, gaiari buruzko azken ikerketek diotenez, Haur Hezkuntzan dago benetako gakoa. Ainara Romero UPV/EHUko ikertzaileak Haur Hezkuntzan irakurtzeko zailtasunei aurrea hartzeko software didaktiko bat diseinatu eta garatu du euskaraz, Berni. Dislexiaren lehen zeinuak Haur Hezkuntzan azaltzen dira. Haur Hezkuntza, ordea, ez da derrigorrezko etapa bat, eta hortaz, hezkuntza-premia […]

Uxua Huizi, Estibalitz Otegi eta Josu Lopez-Gazpio Ikerkuntza eta irakaskuntza dira unibertsitateen bi oinarrizko funtzioak; lehenari esker ezagutza berriak lortzen dira, eta bigarrena ezinbestekoa da ezagutzak zabaltzeko. Zentzu horretan, erronka handia da unibertsitateko irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arteko loturak bilatzea eta sendotzea. Helburu horrekin, Kimikako Graduko ikasleei proposatu zitzaien Kimika Analitikoko ikerkuntza laborategian garatutako metodoetako bat aplikatzea, ikertzaileak balira bezala lan […]

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrarekin elkarlanean, Jakin-mina programa jarri du abian 2015/2016 ikasturtean ere. Unibertsitate aurreko ikasleei zuzenduta dagoen hitzaldien programa da Jakin-mina eta 5. edizioa da hau. Jakin-minak akademikoki motibatutako gazteen garapen intelektuala eta pertsonala du helburu, goi mailako profesionalen hitzaldiz osaturiko diziplina anitzeko programaren bitartez. Gazteen jakintza-eremua zabaldu nahi dugu, eta haien jakin-mina […]

UPV/EHUko Mineralogia eta Petrologia Saileko Kristalografia taldeak (IMACRIS/MAKRISI) Euskal Herriko Eskola Mailako 1. Kristalizazio Lehiaketa antolatu du, DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean kristalen ezagutza, edertasuna eta erakargarritasuna zabaltzeko. Zer dira kristalak? Non topa ditzakegu kristalak? Zein da kristalaren eta beiraren arteko ezberdintasuna? Zertarako erabiltzen da kristalografia zientzian? Galdera hauek eta beste asko erantzuteko asmoz, antolatu du Euskal Herriko Unibertsitateak, bigarren […]