Archivo de Etiquetas:: historia

Uxue Razkin Eleen artean, arnas hotsak oihartzun handia sortzen du; herioa da. Sufrimendua darie letrei, isil mandatuak nagusi direnetan. Baina heriotza ez dago bakarrik, natura ere irudikatuta dago paperean. Lanerako gordelekurik onena bere aitaren etxea da; bere logelan –idazmahaia eta ohe bat– dena da posible: leihotik ikusten duen lorategia du inspirazio-iturri eta horrela, bizia bera hitzartuta gelditzen da orri zurietan. […]

Uxue Razkin Bruzelosi gaitzaren identifikazioaren atzean emakume bat zegoen. Garai hartan, pentsatzen zen esnekiak manipulaziorik gabe kontsumituz gero, oso elikagarriak zirela. 1917. urtean Alice Catherine Evansek egiaztatu zuen esneak behien errapeetatik mikroorganismo ugari hartzen zituela, eta horren ondorioz, ganaduak pairatzen zuen Bang gaixotasunak (animaliek abortuak izaten zituzten Bacillus abortus bakterioaren kariaz) gizakiei eragin ahal ziela (Maltako sukarra deritzona; sukarra altua […]

Uxue Razkin Deus lo vult! (Jainkoak nahi du!) oihuarekin deitu zuen Lehenengo Gurutzadara Urbano II.a aita santuak Lurralde Santuan kristauen kontrola berrezartzeko asmotan. Gerra egiteko deia berehala zabaldu zen, gaixotasun epidemiko bat bailitzan. Gurutzadak gorenean zeudenean –guztira zortzi izan ziren, 1095etik 1270era bitartean banatuta– Italiako hegoaldeko kostaldeko hiri batean, argia ikusi zuten, eta irtenbidea, modu berean: Scuola Medica Salernitana sortu zuten, Europako […]

Euskal Herriko Unibertsitateko Francesca Grass ikertzaileak, Burgosko eta Arabako 15 aztarnategietako VI. mendetik X.era arteko zeramika ekoizpenen azterketa morfologikoa egiten ari da, orduko gizarteen konplexutasun sozial eta politikoa ikertzeko asmoz. Aztarnategietan aurkitutako zeramikaren analisi kimiko eta petrografikoak eginez, Goi Erdi Aroko herrixka haiek nolako bizimodua zeramaten jakitea eta lurraldeko ekonomiaren eta alderdi sozial eta politikoen historia berregitea du helburu. Goi Erdi […]

Raúl Ibáñez Hizkuntza matematikoa egunero elkarrekin komunikatzeko erabiltzen dugun hizkuntzaren parte diren letrek eta zenbakiek osatzen dute, baina, era berean, zientzia horrek berezko dituen ikur matematiko ugari ere badira. Ahalik eta sinpleen izan behar duten ikur horien helburua zera da: hizkuntza matematikoa hizkuntza jakin bati lotuta ez dagoen eta planetako edozein pertsonak uler dezakeen hizkuntza unibertsala bihurtzea, pertsona horiek hizkuntza […]

Uxue Razkin Ia hilabete zeraman kartzelan frankistek 13 arrosak hil zituztenean. Torturak, fusilatzeak, negarrak, sufrimendua. Plater nazkagarrietan, dilistak; zomorroen bazka. Egunero beldurrak gainezka egiten zuen emakumeen biltegi –modu horretan definitu zuen Tomasa Cuevasek– ilun eta hotzean. Burdinen artean, bizitza jasangaitza egiten zitzaien bertan pilatuta zeuden emakumeei. Madrilgo Las Ventas kartzelan espetxeratu zuten Maria Teresa Toral kimikaria, infernu horren lekuko bilakatuz. […]

Arturo Apraiz “Prozesu magmatiko anomaloak” azaltzeko estreinako saiakera J. Tuzo Wilsonek egin zuen 1963. urtean, puntu beroak (hot spot) aipatuz. Wilsonek esan zuen Hawaii uharteak bezalako kate bolkanikoak plaka tektoniko bat mantuan kokatutako puntu bero baten gainetik igarotzean sortuak direla (1. irudia). 8 urte beranduago, W. Jason Morgan (1971, 1972) geofisikaria, ahalegindu zen Wilsonen puntu beroen kontzeptuari oinarri fisikoa ematen. […]

Uxue Razkin “Neba bezain abenturazale eta irudimentsua zen, eta hark bezainbesteko gogoa zuen mundua ezagutzeko. Ez zioten eman eskolarik, ordea”. Gela bat norberarena. Virginia Woolf   Judith Shakespeare existitu izan balitz, bere neba William bezain ona izango zatekeen. Baina ez zioten aukerarik eman hori egiaztatzeko. Gela bat norberarena (A room of one’s own, 1929) saiakeraren atal batean aurkeztu zigun Virginia […]

Mikel Aizpuru Kanpoko ikusle bat Euskal Herrira etorriko balitz eta hemengo unibertsitate-sarea nola eratu den jakin nahiko balu, erraza litzateke erantzuna: hiru unibertsitate publikok (EHU, NUP eta Paueko eta Aturriko Herrialdeetako Unibertsitateak) eta hiru unibertsitate pribatuk (Deustukoa, Nafarroakoa eta Mondragon Unibertsitatea) osatzen dute gure unibertsitate-sistema. Gure bisitaria harrituta geratuko litzateke, aldiz, ehun eta berrogei urte atzera joz gero, bat bera […]

Uxue Razkin Txikitan ikasi beharreko asmatzaileen zerrendan gizonezkoak agertzen ziren bakarrik: Leonardo Da Vinci, Thomas Edison, Nikola Tesla, Graham Bell, Benjamin Franklin. Gogoratzen dituzue? Gizon azkarrak, zalantzarik gabe, euren asmakuntzak ezinbestekoak izan baitziren gure gizartearen garapena ahalbidetzeko. Zerrenda jakin horretan inoiz ez nuen irakurri emakume baten izenik, lurrak irentsi izan balitu bezala, ala okerrago izan zitekeen; izan ere, zerrenda horretan […]