Archivo de Etiquetas:: historia

Uxue Razkin Badira artea eta zientzia, olioa eta ura nahastea bezalakoa dela diotenak. Literaturaz -idatzitako arteaz- ariko bagina ere, emaitza berdina izango litzateke batzuen irudiko. Miguel Delibes de Castro biologoak –bai, Miguel Delibes idazlearen semea- esan zuen behin, zenbait adierazpen matematiko jakitera emateko, poesiaren zorroztasun terminologikoa eta edertasuna behar zirela. Hala, zientzia eta artea –azken hau edozein sortze-lan moduan ulertuta- […]

Uxue Razkin Birritan ikusita ere, inork ez zukeen ezagutuko. Giliani, Ziliani, Guilani… bere abizena aldatzeko joera zeukaten ingurukoek ere. Pentsa, existitzen ez dena izendatzeko zenbat termino erabiltzen ditugun, bakoitzak mitoa edo legenda ulertzen duen modura egokituz. Mitologiako pertsonaia izan zitekeen Alessandra, eta halaxe zela pentsatzen zuten gehienek; hildakoen erreinuko Hades bezala, azpimunduko jaun eta jabe, Herioz inguraturik bizi zena. Ez […]

Uxue Razkin Umearen negar hotsak erditu berri duen amaren belarriak zeharkatu ditu eta horrek lasaitasuna eman dio. Besoetan segundo batez izan du, laztantzeko aukera ere ez du galdu. Pozik dago ama, umea negarrez dagoelako eta horregatik, bizirik. Erizainak umea hartzen du, momentu bat besterik ez da izango. Laster ekarriko dugu, esan dio orain negarrez hasi den amari besoetan hutsunea sumatu […]

Emakume Idazleen Eguna Clásicas y Modernas elkartearen, Emakume Zuzendari, Exekutibo, Profesional eta Enpresarien Espainiako Federazioaren (FEDEPE) eta Espainiako Liburutegi Nazionalaren arteko egitasmoa da, eta helburu du literaturaren arloko emakumeak agerian jartzea eta emakumeok historia osoan jasan duten bazterkeriari aurre egitea. Emakume Idazleen Eguna urtero egiten da, urriaren 15aren hurrengo astelehenean (Santa Teresa Avilakoaren jaieguna da urriaren 15a). Aurten, 2016an, urriaren […]

Ana Ribera “Gizakion historia bistan dugula, ez ote dira munduan diren gauza ergel eta barregarrienak arrazan edo erlijioan oinarritutako iritziak? Sinfonia, pintura eta zientzia kristaurik nahi ote dugu, alegia sinfonia, pintura eta zientzia judutarrik? Ala nahiago ote ditugu sinfonia eta pintura hutsak eta zientziazko egia sakonak? Giza izaera joriak emandako guztia, ezinbestez izan behar ote da musulmana, egiptoarra, japoniarra txinatarra, […]

Uxue Razkin Itsaso usaina. Olatuen mugimendu zorabiagarria. Izua galtzaileen begiradetan; beste bandoan, harrokeria. Bizkaiko Matxitxako lurmuturra paraje ederra zatekeen, ondoren jazoko zen gertakaria odoltsua eta krudela izan ez balitz. Hura Espainiako Gerra Zibil garaiko itsas-borroketako bat izan zen. Alde batetik, Baionatik abiatu zen ‘Galdames’ izeneko merkatal-ontzia zegoen, Bilbo helmuga zuena. Bizkaya, Gipuzkoa eta Nabarra izeneko bou armatuekin batera egin zuen […]

Koldo Garcia Hilabeteotan Zientzia Kaierak aukera ederra eman dit genetikaren historia azaltzeko. Irakurtzen ari zaren hau artikulu sortaren azken atala izango da. Hau oso subjektiboa da baina, zure baimena eskatuta, esanguratsua baina garratza den pasarte baten bidez eman nahi nioke bukaera sortari. Aurreko atalean, genetikak medikuntzan izan duen eragina azaltzerakoan, ez nuen behar bezala aipatu Medikuntza eta Fisiologiako Nobel sari […]

César Tomé López XX. mendeko 80ko hamarkadan zehar, oinarrizko partikulak aztertzen ziharduten fisikariak ados ziren materiaren osaeraren inguruan. Batetik, hiru leptoi pare (oso partikula arinak, are masarik gabeak ia) eta beren antipartikulak proposatzen zituzten; adibide klasikoa elektroia eta dagokion neutrino elektronikoa dira. Bestetik, hiru quark pare eta beren antipartikulak, zeinek materia barionikoa delakoa osatzen baitute; besteak beste, protoiak eta neutroiak […]

Estitxu Txurruka eta Jesus Mari Txurruka Duela bost hilabete eskas argitaratu zen Science aldizkari ezaguneko 2016ko urtarrilaren 29ko alea. Aldizkariko azalean ikus daiteke duela 2000-2400 urte inguru idatzitako buztinezko taulatxo babiloniarra. Bertan, idazkera kuneiformea erabiliz Jupiter planetak zeruan duen kokapena nola ezagut daitekeen deskribatzen da. Mathieu Ossendrijver izeneko Berlingo Humboldt Unibertsitateko paleoastronomo alemana izan da artikuluaren egilea. Azken 13 urteetan […]

Esteban Esteban Zer ordu da? Egun erraz erantzun dezakegu erlojuan edo telefonoan begiratuta, baina beste garai batzuetan ez zen hain erraza. Eguzki-erlojuen garapena Antzinako jendeak bazekien gutxi gorabehera zer ordu zen, itzalen bidez. Hemendik ikusita, Eguzkia orduak pasa ahala mugitzen da, eta itzalak aldatzen doaz Eguzkiarekin batera, eta itzalen luzerak eta norabideak adierazten dute egunaren unea. Zehaztasuna ez zen beharrezkoa, […]