Archivo de Etiquetas:: historiaurrea

Diego Garate Maidagan Zientziak erronken bidez egiten du aurrera. Ikertzaileak azaltzen diren arazoei erantzun zehatza lortzen aritzen dira. Askotan gizartean bertan dauden kontuen inguruan gertatzen da hori. Printzipio bera ageri da antzinako gizarteen ikerketan eta oro har, gure izaeraz hausnarketa egiten laguntzen du zientziak. Bai gure Homo sapiens espeziearen agerpena, bai eta berezkoak onartzen ditugun portaerak prozesu konplexu baten emaitza […]

Uxue Razkin Europako Arkeobotanika arloko espezialistarik onenetarikoa izan zen Lydia Zapata Peña doktorea. Arkeologoa izateko asmoz, Deustuko Unibertsitatean hasi zen bere ibilbidea osatzen. Bertan Historia ikasi zuen. Horren ostean, Londresko University Collegera joateko beka bat eskuratu zuen eta bertan Arkeobotanikari buruzko master bat egin zuen. Ondoren, UPV/EHUko Letren Fakultatera bueltatu zen eta Historiaurrea alorrean aritu zen. Fakultatea bertan ez zeukaten […]

El Molí del Salt aztarnategian (Tarragona) egindako indusketei esker, arte higigarriko pieza berezi bat topatu dute, Goi Paleolitokoa: 13.000 eta 14.000 urte bitartekoa da.  Eskistozko plaka bat da, 18 cm-ko luzera eta 8,5 cm-ko zabalera du, eta zazpi motibo erdizirkular ditu grabatuak. Motiboak, formagatik eta proportzioengatik, etxolatzat jo daitezke; hortaz, ehiztarien kanpamentu baten irudikapena izan daiteke, dokumentatuta dagoen era horretako […]

Noiz eta non sortu zen erleen inguruko interesa? Orain arte inork ez zekien zuzenean noiz eta non sortu zen erleen eta erle produktuen inguruan dugun interesa. Nazioarteko talde batek UPV/EHUko ikertzaileek parte hartzen duen ikerketa-talde batek erantzuna eman dio galderari eta Nature aldizkarian eman dute honen berri. “Widespread Exploitation of the Honeybee by Early Neolithic Farmers” artikuluan argitaratu berri dute […]

Muxar txikia (Muscardinus avellanarius) karraskarien taldean sailkatutako ugaztuna da. Burutik uzkira 6-9 cm neur ditzake eta haren buztanak 5-7 cm-koa izan daiteke. 16 eta 20 gramo bitarteko pisua du, urte sasoiaren arabera. Izan ere, urritik apirila bitartean, hibernatzen duenean pisua irabazten du, gutxi gorabehera 30-40 gramo bitartean. Ilaje gorrixka du eta begi handiak eta ilunak. Batez ere, gabez dihardute eta zuhaitzen […]

Zientzialari 31 – Alvaro Arrizabalaga from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Neandertalei buruz dugun jakin-mina sekulakoa da. Baina zer da gaur egun haiei buruz dakiguna? Zeintzuk dira bete gabeko hutsuneak eta ulertzeke dauden faktore garrantzitsuenak giza espezie honi buruz? Alvaro Arrizabalaga UPV/EHUko Historiaurreko irakasleak zalantza hauek argitu dizkigu elkarrizketa honetan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi […]

Erdi Paleolitotik Brontze Arora bitartean Kantabriako Ramales de la Victoria herrian dagoen El Mirón kobazuloa gizakien bizilekua izan zen. 1903tik kobazuloaren berri izan badugu ere, 1996ra arte ez ziren arkeologia ikerketa sistematikoak hasi. Bertan aurkitutako aztarnek biltegi arkeologiko garrantzitsua dela adierazi dute. Horrela, 2010eko kanpainan Kantabriako Behe Madeleine aldiari dagozkion mailetan, gizaki bat lurperatuta zegoela deskubritu zuten. 35 eta 40 […]

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra Nondik gatoz eta nora goaz? Historian zehar gizakiok galdera hauei erantzutea izan dugu helburu eta, baliteke hori izatea, gure arbasoen inguruan dugu jakin-minaren oinarria. Alvaro Arrizabalaga historiaurrean aditua da, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko ikertzailea eta lehen gizakiek utzitako arrastoak ditu ikergai. Horiei esker, besteak beste, neandertalen nondik norakoak aztertu ditu eta horrez gain, haren […]

2014. urtea bukatzear zegoela, Eider Cartonek, Elhuyar aldizkariko zuzendariak urteko hamar eduki irakurrienak Elhuyar aldizkarian zeintzuk izan ziren jakitera eman zuen. Bertan, irakurleon artean edukiek izandako harrerari buruzko datuak ematen zituen. Hauen arabera, bi gaik piztu omen digute jakin-mina: hizkuntzak eta arbasoak. Gizakion arbasoei buruzko berriek interesa sortzen dute gure artean. Nondik gatozen, zer garen eta eboluzioaren gakoei erantzuna ematen […]

Donostiako Ametzagaina parkea 2010eko maiatzean inauguratu zuten. Intxaurrondo, Loiola eta Martutene auzoen artean kokatua dago eta guztira 39 hektareaz osatuta dago. Bertan, Goi Paleolitoko cromagnon gizakiek euren kanpamenduak jarri zituzten pare bat milurtekoz, aire zabaleko aztarnategiko hondarrek agerian uzten duten moduan. Ametzagainan aurkitutako 2.000 aztarna berreskuratu dira: silexezko tailuak, lauzak, orriak eta tresna ugariak. Gravettiar aldikoa da materiala,  gutxi gorabehera duela […]