Archivo de Etiquetas:: ikerketa

Uretako organismoen hazkuntzari akuikultura deritzo. Duela hamarkada batzuk arrantza produkzioak goia jo zuenetik, gizakiaren kontsumo eskaria asebetetzeko jarduera alternatiboetara jotzea beharrezkoa izan da. Egoera honetan, akuikulturak berebiziko garrantzia hartu du eta itsasotik zuzenean lortutako produkzioaren parean jarri da. Jarduera honen inguruan gehiago jakiteko, Leire Arantzamendi Azti ikerketa zentroko ikertzailearekin izan gara. Bere esanetan, hazkuntza baldintzak guztiz kontrolatzeko aukera ematen du […]

Oier Aizpurua-Olaizola, Asier Vallejo, Maitane Olivares, Patricia Navarro, Nestor Etxebarria eta Aresatz Usobiaga Bukatu zen bi gauza batera emakumeek soilik egin zitzaketen garaia. Gaur egun tximistaren abiaduran bizi gara gehientsuonok, ia geure itzalak aurreratuko gaituen beldurrez, eta noski, gorputzari aireaz gain zerbait eman behar diogula zeharo ahaztuta. Ondorioz, janari lasterrak eta industrian prozesatutako elikagaiak gure eguneroko ogi bilakatu dira, baita […]

Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaileak, Sant Joan de Deu Ospitalearekin eta Pompeu Fabra Unibertsitatearekin batera, sendagai “bizi” bat garatzeko proiektua abiarazi dute. Odoleko azukre-mailari intsulina askatzen erantzungo dioten sintetikoki diseinaturiko zeluletan oinarritua egongo da aipatua eta, honela, gluzemia asteak edo hilabeteak ere iraungo lituzkeen aplikazio bakar batez erregulatuko luke, eguneroko intsulina-injekzioen beharra saihestuz bide batez. Diabetesa herrialde garatuenetan eragiten duen epidemia […]

Josu Lopez-Gazpio Usainek oharkabean alda edo bideratu dezakete gure portaera. Dastamena eta usaimena dira bizidunon informazio iturri zaharrena, inguratzen gaituenari buruzko datu kimikoak eskuratzeko bidea. Perfumeen historiaren hasierak bat egiten du gizateriaren historiarekin. Historiaurrean usainek garrantzi jainkotiarra zuten erlijioan. Geroago, Grezian eta Erroman ere oso preziatuak izan ziren espezia, olio eta perfumeak. 1708an, Charles Lilly lurringileak lehen aldiz animalia jatorriko […]

Euskal Herriko Unibertsitateko Francesca Grass ikertzaileak, Burgosko eta Arabako 15 aztarnategietako VI. mendetik X.era arteko zeramika ekoizpenen azterketa morfologikoa egiten ari da, orduko gizarteen konplexutasun sozial eta politikoa ikertzeko asmoz. Aztarnategietan aurkitutako zeramikaren analisi kimiko eta petrografikoak eginez, Goi Erdi Aroko herrixka haiek nolako bizimodua zeramaten jakitea eta lurraldeko ekonomiaren eta alderdi sozial eta politikoen historia berregitea du helburu. Goi Erdi […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Nahia Idoiaga Mondragonek Fisika ikasteko asmoz hasi zen unibertsitatean. Laster konturatu zen, ordea, hura ez zuela gustuko. “Ez zen espero nuena. Besteak beste, talde txikia ginen; exijentzia, berriz, oso handia”, azaldu du. Hala, Fisika utzi eta Psikologia ikasten hasi zen. Eta hura bai, oso gustuko izan zuen. Arlo horretan egin du, beraz, bere ibilbide akademikoa. […]

Amaia Portugal Fetuan garunaren eta bizkarrezur muinaren arteko konexioa osatu baino lehen ere, hasia da eskuen arteko baten aldeko hautua. Horregatik, pertsona bat ezkertia ala eskuina izatea garunak erabakitzen duela uste izan den arren, litekeena da lepotik behera egotea benetako gakoa. Zerk egiten gaitu eskuin edo ezkerti? Zer dela eta dugu gehienok esku eskuinaz idazteko joera, eta zergatik dira gutxi […]

Normalean, ez dugu egoera optimoetan entzuten –hondo zaratak egon ohi dira: trafikoa, makinak, beste elkarrizketa batzuk–, baina, jatorrizko hiztunak garenez eta testuinguruak laguntzen digunez, gai gara heldu ez zaigun seinalearen zati hori osatzeko. Hala eta guztiz ere, hutsak egiten ditugu. María Luisa García Lecumberrik, Martin Cooket UPV/EHU Ikerbasque irakasleak eta Jon Barker eta Ricard Marxer Sheffieldeko Unibertsitateko ikertzaileek osatzen duten […]

Uxue Razkin Ingurunea eta planetako izaki bizidunak txikitatik interesatu zaizkio. Beti izan du ondoan, jaio zenetik, pasio hori garatzeko material anitz eskura; natura apaletan eta aire zabalean. Felix Rodriguez de la Fuenteren El Hombre y la Tierra telesail mitikoak ere bultzada eman zion zientzia biologikoarekiko pasio hori garatzeko. Bere jaioterritik 6037.2 km-tara dago orain Myriam Gorospe; grinak eraman zuen Atlantikoa […]

Amaia Portugal Garunaren berezko opioideek zerikusi handia dute musikak eragiten duen gozamenean, Quebeceko ikerketa batean egiaztatu dutenez. Horixe bera gertatzen da sexuarekin, drogekin eta janariarekin ere. Opioide horiek blokeatzen dituen botika bat baliatuta, gustuko musika entzun eta hala ere ezer ez sentitzea lortu dute. Sexua, drogak eta rock-and-rolla: maiz elkarri lotuta agertzen den hitz hirukotea. 1977an Ian Duryk argitaratutako kantu […]