Archivo de Etiquetas:: ikerketa

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Nahia Idoiaga Mondragonek Fisika ikasteko asmoz hasi zen unibertsitatean. Laster konturatu zen, ordea, hura ez zuela gustuko. “Ez zen espero nuena. Besteak beste, talde txikia ginen; exijentzia, berriz, oso handia”, azaldu du. Hala, Fisika utzi eta Psikologia ikasten hasi zen. Eta hura bai, oso gustuko izan zuen. Arlo horretan egin du, beraz, bere ibilbide akademikoa. […]

Amaia Portugal Fetuan garunaren eta bizkarrezur muinaren arteko konexioa osatu baino lehen ere, hasia da eskuen arteko baten aldeko hautua. Horregatik, pertsona bat ezkertia ala eskuina izatea garunak erabakitzen duela uste izan den arren, litekeena da lepotik behera egotea benetako gakoa. Zerk egiten gaitu eskuin edo ezkerti? Zer dela eta dugu gehienok esku eskuinaz idazteko joera, eta zergatik dira gutxi […]

Normalean, ez dugu egoera optimoetan entzuten –hondo zaratak egon ohi dira: trafikoa, makinak, beste elkarrizketa batzuk–, baina, jatorrizko hiztunak garenez eta testuinguruak laguntzen digunez, gai gara heldu ez zaigun seinalearen zati hori osatzeko. Hala eta guztiz ere, hutsak egiten ditugu. María Luisa García Lecumberrik, Martin Cooket UPV/EHU Ikerbasque irakasleak eta Jon Barker eta Ricard Marxer Sheffieldeko Unibertsitateko ikertzaileek osatzen duten […]

Uxue Razkin Ingurunea eta planetako izaki bizidunak txikitatik interesatu zaizkio. Beti izan du ondoan, jaio zenetik, pasio hori garatzeko material anitz eskura; natura apaletan eta aire zabalean. Felix Rodriguez de la Fuenteren El Hombre y la Tierra telesail mitikoak ere bultzada eman zion zientzia biologikoarekiko pasio hori garatzeko. Bere jaioterritik 6037.2 km-tara dago orain Myriam Gorospe; grinak eraman zuen Atlantikoa […]

Amaia Portugal Garunaren berezko opioideek zerikusi handia dute musikak eragiten duen gozamenean, Quebeceko ikerketa batean egiaztatu dutenez. Horixe bera gertatzen da sexuarekin, drogekin eta janariarekin ere. Opioide horiek blokeatzen dituen botika bat baliatuta, gustuko musika entzun eta hala ere ezer ez sentitzea lortu dute. Sexua, drogak eta rock-and-rolla: maiz elkarri lotuta agertzen den hitz hirukotea. 1977an Ian Duryk argitaratutako kantu […]

Acinetobacter baumannii bakterioa da mundu osoko ospitaleetako epidemia-agerraldi askoren eragilea. Gai da kondizio gogorretan denbora luzean bizirik irauteko, lehortzearekiko erresistentzia eta antibiotiko eta desinfektatzaileekiko erresistentzia harrigarriak baititu. Bakterioa bizi den ingurunean zer portaera duen jakiteko asmoz, bakterioak ospitaleko ingurunearekin lotutako askotariko kondizioetan bizirik irauteko zer estrategia dituen aztertu du Zaloa Bravo mikrobiologoak. Ospitalean hartzen diren infekzioek osasun-arazo handiak eragiten dituzte, […]

Amaia Portugal Hirugarren eskuko kea esaten zaio tabakoak altzari edo alfonbratan uzten duen poluzio arrastoari, eta haren albo kalteak ez dituzte gehiegi ikertu orain arte. Berkeley Laborategian egin duten lan batean ondorioztatu dutenez, kutsadura mota hori jasaten duten sagu jaioberriek ohi baino pisu txikiagoa dute, eta zelulen garapenean gorabehera handiak izaten dituzte, kasu honetan txikienek zein helduagoek. Fabriketako tximinien eta […]

UPV/EHUko ikerketa batek berretsi egin du zein onuragarria den jarduera fisikoa gaixo kronikoentzat. Irantzu Ibañez Lasurtegi, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikertzaileak egiaztatu du jarduera fisikoak berehalako hobekuntzak eragin dizkiela ariketa fisikoko programa bati atxikitako gaixo kronikoei. Horretarako, 2000 eta 2012 bitartean Mendizorrotzako Kirol Medikuntzako Zentroan Zunzunegui doktoreak egindako ariketa-programa terapeutikoaren atzera begirako azterketa bat egin du ikertzaileak. Zunzunegui doktoreak […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Elisabete Alberdi Zelaia ikertzailea da, baina, haren esanean, ez zen ohiko bidetik iritsi ikerketa-mundura. Matematika ikasi nahi zuela, berriz, txikitatik zuen argi. Betidanik moldatu da ondo zenbakiekin, eta, gaztetan, karrera aukeratzean, ez zuen zalantzarik egin, eta Matematika aukeratu zuen, zer ikasten zen garbi ez bazekien ere. Baina asmatu zuen, geroztik hor baitabil buru-belarri. Madrilgo Unibertsitate […]

Itsasargiak, Antzinarotik, segurtasuna eman dio nabigatzaileari, lehorrera iristeko bidea erakutsi dio. Egun, teknologia berriak egonagatik, beren eginkizuna betetzen jarraitzen dute eta horietako asko ondare balio handiko osagaiak dira. UPV/EHUko Arkitektura Goi Eskola Teknikoko Santiago Sanchez Beitia irakaslearen ustez, “jarduneko itsasargi batek soilik du balioa Industria Ondarearen osagai gisa. Printzipioz, berdin dio jarduneko itsasargiak azken belaunaldiko teknologia ala XIX. edo XX. […]