Archivo de Etiquetas:: informatika

Eneko Agirre, Itziar Aldabe, Oier Lopez de Lacalle, Iñigo Lopez-Gazpio eta Montse Maritxalar Hein handi batean, Hizkuntzaren Prozesamenduko adituon erronka nagusia hizkuntza sortzeko, ulertzeko zein interpretatzeko gai diren aplikazioak garatzea da. Oso arlo zabala da, hainbat hizkuntza-teknologiaz arduratzen dena, izan ere: informatika, adimen artifiziala eta hizkuntzalaritza biltzen ditu. Hauen guztien artean, erantzunen kalifikazio automatikoaren inguruan emandako lehen urratsak azaltzen ditugu […]

Antton Gurrutxaga, Iñaki Alegria eta Xabier Artola Hizkuntza bat ikasteko esperientziatik igarotzen den orok arreta berezia jarri behar izaten du hitzak nola konbinatzen diren jakiteko, maiz gramatikaren arauak ez baitira aski hiztunek hitzak nola erabiltzen dituzten aurresateko eta esplikatzeko. Euskarazko urrats ingelesez step dela ikasita, eta eginerako do edo make erabil ditzakegula jakinda, modu naturalean sortuko ditugu to do steps […]

Normalean, ez dugu egoera optimoetan entzuten –hondo zaratak egon ohi dira: trafikoa, makinak, beste elkarrizketa batzuk–, baina, jatorrizko hiztunak garenez eta testuinguruak laguntzen digunez, gai gara heldu ez zaigun seinalearen zati hori osatzeko. Hala eta guztiz ere, hutsak egiten ditugu. María Luisa García Lecumberrik, Martin Cooket UPV/EHU Ikerbasque irakasleak eta Jon Barker eta Ricard Marxer Sheffieldeko Unibertsitateko ikertzaileek osatzen duten […]

Itzultzaile automatikoak, zuzentzaileak, bilatzaileak… Gure eguneroko bizitzan hizkuntzalaritza konputazionalean oinarritutako hainbat tresna erabiltzen ditugu. Haietaz gehiago jakiteko gai honetan aditua den ikertzaile batekin izan gara: Kepa Sarasola UPV/EHUko IXA taldeko ikertzailea. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Kepa Bengoetxea eta Koldo Gojenola Egun, informazio gehiena ordenagailuetan gorde eta prozesatzen da. Ordenagailuan dagoen informazioa era egokian prozesatzeko, beharrezkoa da gizakiaren hizkuntza ulertzea. Hizkuntza ulertzearen ataza ondo gauzatzeko, hizkuntzaren maila ezberdinak (morfologia, sintaxia, semantika, eta abar) landu eta hizkuntzaren prozesamenduko (HP) teknikak eta baliabideak garatu behar dira, adibidez: datu-base lexikala, zuhaitz-bankua (ingelesez, treebank), analizatzaile morfologikoak, analizatzaile sintaktikoak, eta abar. […]

Arantxa Arzamendi Ingelesez Big Data, euskaraz Datu Handiak, behin eta berriro entzuten dugun terminoa da, baina zer dira zehazki Datu Handiak? Mario Tascón eta Arantza Coullaut kazetariak eta Interneten adituak idatzi duten liburuak argibide interesgarriak ematen dizkigu. Liburuak bost atal ditu: Zer dira Datu Handiak? Datuen ikusgarritasuna. Eremu eta industri eraldatuak. Gure eguneroko bizitzan duten eragina. Gauzen Internetaren ordua. Datu […]

Alain Ulazia eta Gabriel Ibarra Itsas Energia gradu baten baitan lehenbizikoz irakasten ari gara EHUn. Beronen irakasleek, Gabriel Ibarrak eta Alain Ulaziak, hezkuntza aitzindaritza honek dakarren erronkari nola erantzun zaion azaldu nahi dugu. Halaz, ikas denboraren hiru laurden suposatu duen R analisi estatistikorako eta grafikorako programazio hizkuntza itsas baliabidearen analisi espazio-tenporalerako nola aplikatu den dibulgatzea interesgarria izan daiteke bai ikuspegi […]

Gizakion portaera imitatzen duen sistema informatikoa “bot” izenarekin ezagutzen da egun. Hainbat bot mota daude eta, besteak beste, webgune baten erabiltzailearekin elkarrizketa bat mantentzeko gai direnak, bot kalakariak edo hiztunak. Azken hauek, “txatbot” izena daramate. Txabotak eta erabiltzailearen arteko elkarrizketa testu bidezkoa izaten da normalean, eta egon badaude interfaze multimediak dituztenak ere. UPV/EHUko Informatika Fakultateko irakasleak, txatbot adimentsuetara pasatzeko ikerketa […]

Osakidetzaren Donostia Unibertsitate Ospitaleko (BioDonostia) Ugalketa Lagunduko Unitateko ikertzaileek eta UPV/EHUko Informatika Fakultateko Sistema Adimendunak taldekoek, enbrioiei kalitate enbrionarioan oinarrituta probabilitatea ematen dien metodo berri bat proposatu dute azterlan baten. Ikertzaileek datuak aztertzeko hainbat teknika proposatu dituzte, transferitzeko enbrioiak hautatzerakoan enbrioiek inplantatzeko zenbateko gaitasuna daukaten iragarriko duten modeloak egiteko. Orain artean, modelo horiek ikasteko, transferitutako enbrioi guztiak ondo inplantatu diren […]

Arantxa Arzamendi Gamifikazioa behin eta berriro entzuten ari garen hitza da, baina zer da zehazki? Zertarako balio du? Non eta nola aplika dezakegu? Gamifikazioa ez da gauza berria eta betidanik egin izan da, funtsean jokoak sortzea da normalean jokoetatik kanpo dauden eremuetan, ohiko jardueretan, etxean edo bezeroekin ditugun harremanetan. Gamifikazioari esker ohikoak edo aspergarriak diren hainbat eginkizun dibertigarri bihurtzeko aukera […]