ingeniaritza
Etiketen artxiboa 201 artikulu
Gero eta konpetentzia handiagoko merkatuan, makina-erremintaren fabrikatzaileak zehaztasun handiagoko produktuak eskaini beharrean aurkitzen dira, betiere salneurriak ahalik eta baxuen mantenduz. Honen adibide dira hegazkinen motorretako eta energia sektoreko turbinetan erabili beharreko gainazal konplexuko eta gero eta tamaina handiagoko piezen fabrikazioa […]
Mirari Antxustegi: “Hondakinei balio erantsia emateak ingurumenari eta ekonomiari lagun diezaioke” #Zientzialari (166)
Lignozelulosa biomasaren osagai nagusiena izateaz gain, munduko iturri organikorik merkeena, ugariena eta berriztagarriena da. Biomasa lignozelulosikoa zelulosaz, hemizelulosaz eta ligninaz osatuta dago. Biomasa honen barruan daude nekazaritza-, basogintza- edo industria-prozesuetako hondakinak. Hondar hauek kantitate handitan sortzen dira eta, normalean, aire […]
Droneak etorkizunean
Gaur egun, mota horretako aireko robotak –adibidez, paketeak entregatzeko Amazonen banaketa drone ezaguna– eskala handian garatzera bideratuta dago industria. Baina ez da erraza sistema horren bidezko garraioaren erabilera zabaltzea. Kostu handia du, salgaiak banatzeko beste aukera batzuekin alderatuz. Gainera, autonomia […]
Aseguru konpainien eta ospitaleen arteko gatazka, datu kontua
Pazienteei buruzko informazioa biltzean hainbat datu sortzen dira, eta osasun langileek egunero kudeatu behar dituzte datu horiek. Datuok zuzen prozesatzeak eta aztertzeak osasun langileei lagun diezaieke kasu larrienak zehazten eta horiei aurrea hartzen eta, hala, larrialdi zerbitzuetan ospitaleratzeen kudeaketa hobetuko […]
Mutrikuko olatu-energiaren ekoizpena aurresateko eredua
Energia ekoizteko olatuen indarraz baliatzen diren teknologiak ez daude oso garatuak eta EOLO ikerketa-taldeak, besteak beste, hutsune hori hartu du ikerlerro. Azken urteotako lanari esker egiaztatu du 1900etik aurrera Bizkaiko Golkoko olatuen energia-fluxua handituz joan dela eta Mutrikuko olatuen plantaren […]
Hozketa-hodien fabrikazioa berotako trokeletan laser bidezko ekarpen bidez
Laser bidezko ekarpena da industrian gero eta gehiago erabiltzen ari den fabrikazio-prozesua. Hainbat aldaera dituen arren, ikerlan honetan ingelesezko “Laser Metal Deposition” deituriko prozesuaz hitz egiten da, hemendik aurrera LMD izena hartuko duena. Prozesu horrek oinarri-materialaren gainazalean material bera edo […]
Ezjakintasunaren kartografia #371
Ingeniaritza elementuak garatzeko material bizidunetan inspiratzen dira ingeniariak aspaldi. Hilik dagoen baina naturala den egituraren txanda da orain: litosfera. Lithomimetics: lithosphere as inspiration for the design of novel materials Silvia Románek. Kosta tropikalean bizi dira mangladiak. Ur gazian, beraz. Zelan […]
Asteon zientzia begi-bistan #365
Genetika DNA sekuentzia bitxi bat aurkitu dute Jill Banfield eta Basem Al-Shayeb mikrobiologoek lursail bateko lokatzetan. DNA zati hori sekuentziatu ostean, ikusi ahal izan dute inoiz ikusi ez den DNA-egitura bat dela: 1 milioi baseko luzera duela, geneen erdia ezezaguna […]
Hidrogel injektagarriak eta haien aplikazioak ehun ingeniaritzan
Ehun ingeniaritza kaltetuta dauden ehunen ordezko funtzionalak sintetizatzeko helburua duen medikuntzaren arloa da. Horretarako, zelulaz, molekula bioaktiboz (proteinak, hazkuntza faktoreak…) eta euskarri porotsuz osatutako matrizeak beharrezkoak dira, proliferazio eta diferentziazio prozesu zelularrak gerta daitezen. Matrize porotsu hauek izan beharreko berezitasun […]
Tokian tokiko jarduera: titaniozko pieza aeronautikoen 3D inprimaketa
Ernatzen ari diren ekonomien garapenarekin batera, gizartean eta ekonomian aldaketak gertatzen dira. Orain arte ez zeuden kontsumo beharrak dituen tarteko klase berri bat sortu da, eta horixe da Asian eta halako lekuetan inbertsio berriak egiteko motorretako bat. Hala ere, ehunka […]