Archivo de Etiquetas:: internet

Arantxa Arzamendi Lucía Taboada (@TaboadaLucia), kazetaria eta sare sozialetan aditua da. Mugikorren belaunaldikoa bete betean, liburu honetan hiperkonektatuen mundua aztertzen du modu erraz batean, gaian adituak ez direnentzat adibide praktiko ugarirekin eta ironia handiarekin. Hiperkonektatuak bizi direnekin hasi eta hamaika ataletan pantailen mundu zabalari errepasoa ematen dio: sare sozialak, sare sozialetako hizkera, Interneten eta Interneti esker egiten ditugun gauzak, wifia, […]

Arantxa Arzamendi Ingelesez Big Data, euskaraz Datu Handiak, behin eta berriro entzuten dugun terminoa da, baina zer dira zehazki Datu Handiak? Mario Tascón eta Arantza Coullaut kazetariak eta Interneten adituak idatzi duten liburuak argibide interesgarriak ematen dizkigu. Liburuak bost atal ditu: Zer dira Datu Handiak? Datuen ikusgarritasuna. Eremu eta industri eraldatuak. Gure eguneroko bizitzan duten eragina. Gauzen Internetaren ordua. Datu […]

Net Children Go Mobile proiektuaren emaitzak plazaratu berri dituzte “Interneteko arriskuak eta aukerak eta gailu mugikorren erabilera Espainiako adingabeen artean (2010-2015)” txostenaren bidez. Txosten honek, Espainiako 9 eta 16 urte bitarteko 500 Internet erabiltzaile adingaberi eta haien gurasoei egindako inkestako datuak erakusten ditu. Egitasmoan, besteak beste, gailu mugikorrak konbergentzia mediatikoaren testuinguruan nola erabiltzen diren aztertzen da, egiaztatzeko ea gailu horiek […]

Arantxa Arzamendi Alfredo Abad Domingo (Madrid, 1961) @AlphesTic, fisikaria, zientzia dibulgatzailea eta irakaslea, CuriositaTICS blogaren sortzailea da, non informazio eta komunikazio teknologien inguruko aplikazioaz eta hezkuntza ikuspuntuko hausnarketaz dihardu. 2015ean Familias digitales liburua argitaratu zuen Madrilgo Palabra argitaletxearen eskutik paper formatuan eta ebookean. Bertan, teknologia berrien inguruko gida bat eskaintzen du, bai gai honetan adituak direnentzat eta baita ere Internet […]

Arantxa Arzamendi Udazkenean, egunerokotasunean murgiltzen garenean, denbora gehiago izaten dugu etxeko epeletan liburu bat eskuetan hartu eta goxo-goxo irakurtzen egoteko. Oraingo honetan teknologian murgilduta bizi diren haurren gurasoei zuzendutako liburu gomendagarri bat aukeratu dut. Lucy Jo Palladinoren Educar en la era de la dispersión digital. Lucy Jo Palladino, psikologo klinikoa, ikertzailea eta idazlea da. Arretaren ikerketan aditua, hainbat liburu idatzi […]

Arantxa Arzamendi Aipamen honetan Jaron Lanierren ¿Quién controla el futuro? saiakera aztertuko dugu, aurretik 2011n Contra el rebaño digital idatzi zuen, eta bi liburuetan oso kritiko agertzen da mundu digitalaren hainbat alderdirekin. Liburuak arrakasta izan du eta aldi berean Lanierrek esanak oso polemiko bihurtu dira. Teknologia digitalak etorkizunean arlo ekonomiko eta sozialean izango dituen ondorio kaltegarriekin kritiko agertzen zaigu egilea. […]

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko COMSA (Komunikazioa eta Osasuna) ikerketa-taldeak “Osasunari buruzko komunikazio zientifikoaren azterketa eta baliabide digitalen kalitatearen balorazioa” ikerketa lana burutu dute. Ikerketan antzeman dute 12-24 urte bitarteko gazteek, oro har, osasunari buruzko informazioa Interneten bilatzen dutela. Horrez gain, ikerketak ondorioztatu du gurasoak, irakasleak edo medikuak bigarren mailan gelditzen direla hezitzaile gisa, sexualitatea edo elikadura osasuntsua bezalako […]

Onlineko irakaskuntza eta konbentzionala elkarrekin konbinatzen ditu irakaskuntza konbinatuak edo erdipresentzialak. Gero eta gehiago ikusten ditugu erdipresentzialak diren ikastaro, master edota ikasketak iragarrita. Izan ere, aurreikuspenen arabera, ikaskuntza-mota hau hezkuntza-alor guztietara zabalduko da. Hau kontuan izanik, emaitzak plazaratu berri dituen UPV/EHUko ikerketa batek ikaskuntza konbinatua errazagoa eta eraginkorragoa bihurtzea izan du helburu. Teknologian oinarritutako hezkuntzarako tresnen inguruko ikerketak garatzen dituzte […]

Arantxa Arzamendi Hilero zientzia eta teknologia alorreko argitalpen bat gomendatuko dizuegu. Dibulgaziozko liburuen aipamenak egingo ditugu, publiko mota guztietara zuzenduak, haurrak barne. Hona hemen harrapatu gaituen lehenak: Atrapados: cómo las máquinas se apoderan de nuestras vidas. Nicholas Carr (1959), izen handiko idazle estatubatuarra da eta bereziki aipagarriak dira teknologia alorrean idazten dituen saiakera lanak. Besteak beste, Pulitzer sariaren finalista izan […]

Julián Estévez Idazten duenaren antzekoak izanez gero, ziur uda honetako oporretan hotelera heldu, eta WiFia bilatu duzula besterik baino lehen. Oraindik leku askotan ordaindu beharra dago zerbitzu hau lortzeko, eta ez ohi da merkea izaten, uhinak urrea balira bezala! Hala ere, bai dohainekoa edo ordaindu beharrekoa baldin bada, komenigarria da gure nabigazio sesioekin kontuz ibiltzea. Artikulu honetan, hotel bateko WiFi […]