Archivo de Etiquetas:: kimika

Gizartean oso hedatua dagoen sendabidea da homeopatia. Hala ere, ugariak dira Kimika, Fisika, Biologia eta Medikuntzatik egiten zaizkion kritikak. Izan ere, zientziaren arloan egin diren ikerketa zorrotz eta kontrolatuek ez dute inoiz frogatu homeopatia plazebo efektua baino eraginkorragoa denik. Zergatik du orduan arrakasta sendabide honek? Zeintzuk dira bere printzipioak? Nola prestatzen dira sendagai homeopatikoak? Josu Lopez-Gazpio Kimikan doktorea da eta […]

Bergarako Laboratorium Museoa 2016ko urrian wolframezko bi pieza jaso genituen dohaintzan Laboratorium museoan. Museoko sarrera berrien politikan, elementu kimiko horren aplikazioek arreta berezia daukate, erraz ulertzen diren arrazoiengatik. Izan ere, jakina da wolframa Bergarako Errege Seminarioko laborategian aurkitu zutela Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek, 1783 urtean. Wolframa isolatzea Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 7 urte lehenago sortutako “Real Seminario Patriotico Bascongado”aren […]

Beachrockak eremu tropikaletako kostaldeetan aurkitzen diren arroka sedimentario bereziak dira. Arroka hauek legar sedimentuz, hareaz eta karbonato mineralez osatutako nahasketak dira eta, horrez gain, koral eta maskor zatiak izaten dituzte sarritan. Beste lurralde batzuetan ohikoak badira ere, Bizkaiko kostaldean ere badira halakoak. Nerbioi-Ibaizabal estuarioaren eskuinaldean aurkitzen dira formazio hauek eta giza jardueraren eragin handia jasan dute. Izan ere, euren egitura […]

Oier Aizpurua-Olaizola, Asier Vallejo, Maitane Olivares, Patricia Navarro, Nestor Etxebarria eta Aresatz Usobiaga Bukatu zen bi gauza batera emakumeek soilik egin zitzaketen garaia. Gaur egun tximistaren abiaduran bizi gara gehientsuonok, ia geure itzalak aurreratuko gaituen beldurrez, eta noski, gorputzari aireaz gain zerbait eman behar diogula zeharo ahaztuta. Ondorioz, janari lasterrak eta industrian prozesatutako elikagaiak gure eguneroko ogi bilakatu dira, baita […]

Josu Lopez-Gazpio Usainek oharkabean alda edo bideratu dezakete gure portaera. Dastamena eta usaimena dira bizidunon informazio iturri zaharrena, inguratzen gaituenari buruzko datu kimikoak eskuratzeko bidea. Perfumeen historiaren hasierak bat egiten du gizateriaren historiarekin. Historiaurrean usainek garrantzi jainkotiarra zuten erlijioan. Geroago, Grezian eta Erroman ere oso preziatuak izan ziren espezia, olio eta perfumeak. 1708an, Charles Lilly lurringileak lehen aldiz animalia jatorriko […]

Euskal Herriko Unibertsitateko Francesca Grass ikertzaileak, Burgosko eta Arabako 15 aztarnategietako VI. mendetik X.era arteko zeramika ekoizpenen azterketa morfologikoa egiten ari da, orduko gizarteen konplexutasun sozial eta politikoa ikertzeko asmoz. Aztarnategietan aurkitutako zeramikaren analisi kimiko eta petrografikoak eginez, Goi Erdi Aroko herrixka haiek nolako bizimodua zeramaten jakitea eta lurraldeko ekonomiaren eta alderdi sozial eta politikoen historia berregitea du helburu. Goi Erdi […]

Laura Isabel Sarasola Sagardo-denboraldi bete-betean sartuta gaudenez une bikaina da hau gure lurraldean hain ospetsua den edaria hobeto ezagutzeko. Kasu honetan kimikaren ikuspuntutik arituko gara. Nola ez, azidotasunari ekingo diogu lehenengoz, ezaugarri bereizgarrienetarikoa baita hori. Izan ere, berebiziko garrantzia ematen zaio sagar zuku hartzitu honen pH-ari. Azidotasunak zapore mikatza eta naturala ematen dio sagardoari eta gozotasuna ezabatu egiten du. Horretaz […]

Molekula sinple bat etengabe errepikatuz eratzen den makromolekulari polimeroa deritzo. Eguneroko bizitzan edonon aurki ditzakegu, hala nola, janzten ditugun arropetan, automobilgintzan, medikuntzako tresnerian…Gure gizartean, polimeroez ari garenean laborategietan sintetizatutakoak diren sustantziez hitz egiten da gehienbat, hala ere, ugariak dira baita era naturalean sortutakoak, karbohidratoak edota proteinak esaterako. Guzti honi buruz aritu da Marian Iriarte, Polymat taldeko ikertzailea, Zientzialariren atal berri […]

Gotzone Barandika 2016. urteak alde egin du, eta egokia liteke gogora ekartzea zeintzuk izan diren kimikan egindako aurkikuntza zientifiko aipagarrienak. Zer esanik ere ez, hautaketak egitean beti baztertzen dira gauzak. Horregatik, barkamena eskatzen dut aldez aurretik, hemen aipatutakoak dozena erdi lorpen baino ez dira eta. Gainera, horietatik batzuk, kimikari ez ezik, zientzia eta teknologiako arlo askori daude atxikita. Jarduera ofizialen […]

Uxue Razkin Ia hilabete zeraman kartzelan frankistek 13 arrosak hil zituztenean. Torturak, fusilatzeak, negarrak, sufrimendua. Plater nazkagarrietan, dilistak; zomorroen bazka. Egunero beldurrak gainezka egiten zuen emakumeen biltegi –modu horretan definitu zuen Tomasa Cuevasek– ilun eta hotzean. Burdinen artean, bizitza jasangaitza egiten zitzaien bertan pilatuta zeuden emakumeei. Madrilgo Las Ventas kartzelan espetxeratu zuten Maria Teresa Toral kimikaria, infernu horren lekuko bilakatuz. […]