Archivo de Etiquetas:: komunikazioa

Arantxa Arzamendi Ingelesez Big Data, euskaraz Datu Handiak, behin eta berriro entzuten dugun terminoa da, baina zer dira zehazki Datu Handiak? Mario Tascón eta Arantza Coullaut kazetariak eta Interneten adituak idatzi duten liburuak argibide interesgarriak ematen dizkigu. Liburuak bost atal ditu: Zer dira Datu Handiak? Datuen ikusgarritasuna. Eremu eta industri eraldatuak. Gure eguneroko bizitzan duten eragina. Gauzen Internetaren ordua. Datu […]

Sare mugikor bidezko zerbitzuen kudeaketa aurreratua ikertzen ari da UPV/EHUko Networking, Quality and Security (NQaS) ikerketa-taldea, sare mugikorren eta zerbitzu mugikorren kudeaketaren arteko koordinazio hobea lortzeko. Horretarako, EAEko hainbat udalerritan operadoreek hedatu dituzten 4G sareek erabiltzen dituzten kanalen kalitatea neurtu eta haren ezaugarriak definitu dituzte, hainbat testuingurutan eta zerbitzuetarako hainbat sarbide erabiliz (tableta, smartphonea, ordenagailu eramangarria…). Lan honen bidez, 4G […]

Arantxa Arzamendi Mundu digitalak erabat harrapatuak bizi gara. Gaur egun oso lanbide gutxi dira eremu digitaletik kanpo daudenak eta eremu horretan aurrera egiteko lidergo mota berriak sortzen ari dira. Liburu honetan Silvia Leal (1971) adituak dio profesionalki aurrera egiteko lidergo digitala ezinbestekoa dela. e-Renovarse o morir liburuak helburu bikoitza du. Lehenik eta behin, argi azaltzen digu lidergo digitalaren bidea denon […]

Amaia Portugal Zientziaren eta komunikabideen arteko gorabeherak izan dituzte eztabaidagai, Natur Zientzien Topaketan egindako mahai-inguru batean. Kazetariek zein zientzialariek nagikeriak eta beldurrak uxatu behar dituzte, eta elkarlanean jardun, dibulgazioaren eta gizartearen mesedetan. Mezu hori eta beste zenbait igorri dituzte hizlariek. “Eztabaida hau gainditu behar dugu. Elkarren beharra daukagu”. Bego Zubiaren hitzek ondo laburbiltzen dute Komunikabideak zientzian. Zientzia komunikabideetan izeneko mahai-inguruaren […]

Ana Ribera XVIII. mendearen bukaera aldean eta XIX. mendearen hasieran, zientzia iristen hasi zen herri xehera, zientzialari, aditu, filosofo, noble eta erregeengandik harantzago. Garai haietan, zientzia zabaltzeko, idatzi eta argitaratu besterik ez zen egiten, beti ere zientzia-ohorea erdiesteko lasterkan lehena izateko asmoz. Pixkanaka, gizon-emakume haietako batzuk hitzaldiak ematen hasi ziren eta horrela, jende askori aurkeztu zizkioten bere aurkikuntzak. Erromantizismoaren Zientziak […]

Josean Rodriguez Ohartarazi behar dizuet: hau ez da dibulgazio-artikulu tipikoa. Dibulgazio-saioetan, ikerketa-aurkikuntzak publiko orokorrarengana hurbiltzen saiatzen gara. Horretarako, zientzia ulergarriagoa egiteko, lagunarteko hizkeraz deskribatzen dira esperimentu korapilatsuen emaitzak. Artikulu honetan, berriz, begirada bat botako diogu emaitza horiek lortzeko prozesuari, eta ikusiko duzuen bezala, zientzia aurreratzeko prozesua ez da erraza, ezta garbia ere. “Haratago ikusi badut, erraldoien sorbaldetara igota izan da” […]

Amaia Portugal Galapagoen bueltan bizi diren bi kaxalote multzo aztertuta, ikertzaile batzuek antzeman dute talde bakoitzak bere dialektoa darabilela elkarren artean komunikatzeko. Transmisio kulturalaren moduko prozesu bati esker garatu dituzte soinu aldaera horiek; gizakien antzera, beraz. Zer da kultura? Gizakiak gizartean ikasten dituen jokamoldeen multzoa, herentzia biologikoaren bidez hartutakoari kontrajarria. Horixe da Harluxet hiztegiak ematen duen definizioetako bat. Beste edozein […]

Ana Ribera Zientziak ahal bezain sendo baieztatu du Cervantesen hezurrak aurkitu direla. Post honetan ez dut ebaluatu nahi ez aurkikuntza hori, ez indusketa benetan egin behar ote zen, ez eta aurkikuntzak izan dezakeen erabilgarritasuna. Hemen helburu modura hartuko dut zientzialariek beren lana, emaitzak eta ondorioak plazaratzeko modua aztertzea. Aurtengo martxoaren 17an, prentsaurreko batean eman ziren jakitera indusketaren behin-behineko emaitzak. Hauek […]

UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko COMSA (Komunikazioa eta Osasuna) ikerketa-taldeak “Osasunari buruzko komunikazio zientifikoaren azterketa eta baliabide digitalen kalitatearen balorazioa” ikerketa lana burutu dute. Ikerketan antzeman dute 12-24 urte bitarteko gazteek, oro har, osasunari buruzko informazioa Interneten bilatzen dutela. Horrez gain, ikerketak ondorioztatu du gurasoak, irakasleak edo medikuak bigarren mailan gelditzen direla hezitzaile gisa, sexualitatea edo elikadura osasuntsua bezalako […]

Haririk gabeko komunikazio estandar hedatuena Bluetooth teknologia da. Eta sentsore elektronikoen sareak osatzea da Bluetootharen aplikazioetako bat. UPV/EHUko Diseinu Elektronikoko Ikerketa Taldeko ikertzaileek Bluetooth bidezko sareen errendimendua aztertu dute, eta, zehazki, informazioa transmititzeko denboran gertatzen diren atzerapenak neurtu dituzte. Izan ere, jasotako informazioa azkar eta eraginkor transmititzea funtsezkoa da sentsore-sare batek dagokion funtzioa bete dezan. Datuen transmisioan atzerapenik ez gertatzeko Bluetooth […]