Archivo de Etiquetas:: kzjaia

Asier Estevan Mugertza 1777. urtean, matematikari hoberenetariko bat jaio zen: Johann Carl Friedrich Gauss. Jatorri apaleko gizona zen, nekazari familia batean jaioa, bere gurasoak ez ziren inoiz eskolara joan. Hala eta guztiz ere, txiki-txikitatik erakutsi zituen Gaussek bere gaitasunak… Lehen hezkuntzan zegoela, ondoko batura bidali zien irakasleak Gaussen gelakideei, honek 8 urte inguru zituenean, haurrak denboralditxo batez entreteniturik izango zituelakoan: […]

Aurreko Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia, laburtuta #KZJaia moduan ezagutzen duguna. Jaialdia abiatu zenetik, egunetik egunera partaideen ekarpenak bata bertzearen atzetik partekatzen hasi ziren sarean. Erritmo bikaina hartu zuen jaialdiak (hori zen helburuetako bat), baina erritmo handi honek ekarpen guztiak lasaitasunez dastatzeko aukera murrizten du. Hau ekiditeko, pentsatu dugu 2-3 astero ekarpen guztiak bilduko dituen laburpena egitea. Horrela, […]

Euskalmet, Onintze Salazar Azken urteetan gure panorama meteorologikoa nahastera fenomeno “berri” bat etorri da. Ezagutu genuen lehenari Klaus izena jarri zitzaion, bigarrenari Xynthia eta azken egunetan urrutitik pasa, baina gurean eragina izan duenari Dirk deitu diogu. Lehenago ere sortu dira hainbat. Gugandik urruti, asko, urtero bat baino gehiago. Eta gugandik gertu, baten bat ere bai: 1999an, Martin izenekoa eta susmoa […]