Archivo de Etiquetas:: matematika

Gorka Azkune Gaur egun Internet bidez erostea oso gauza arrunta bilakatu da. Ziur irakurtzen ari zaretenon artean gehienok duzuela kontu bat Amazonen, Fnac-en ala bestelako dendaren batean. Ohartu bazarete, denda horiek ez dira erosketak kudeatzera mugatzen. Diru gehiago ateratzeko asmotan, denda horiek produktu berriak aholkatzeko gai dira, modu pertsonalizatu eta automatiko batean. Adibidez, liburuak erosteko ohitura izanez gero, askotan aholkatzen […]

Lizarraldea Institutuko 2. DBHko ikasleak Lizarraldeko DBHko Matematika sakontzen ikasgaia ematen dugun bigarren mailako ikasleek, aurten beste gauzen artean, segidak landu ditugu. Segida batzuk ulertzea ez zitzaigun batere zaila egin, beste kasu batzuetan ordea, irakaslearen laguntza beharrezkoa izan genuen. Hala ere, guztiak landu eta ulertu genituen. Ikusitako segiden artean, batzuk oso bereziak suertatu zitzaizkigun. Irakasleak segidaren lehendabiziko terminoak eman eta guk […]

Javier Duoandikoetxea “Hasieran zenbakia zen eta zenbakia matematika egin zen”. Matematikaren historia baterako aurreneko hitzak izan daitezke hauek. Mende asko joan diren arren eta matematikak garapen eta aldaketa izugarria jaso duen arren, zenbakia da oraindik ere matematikaren oinarrizko tresna. Tresna ez ezik, ofizioz edo afizioz matematikaren inguruan ari direnen artean “jostailu” ere badira zenbakiak, lilura sortzen duten galderak egiteko balio […]

Aitzol Lasa Oyarbide Matematikak giza jardueraren parte dira, eta, giza jarduera ororen modura, esanahia hartzen dute ereduak eraikitzerakoan eta problemen ebazpenerako testuinguruetan. Horrez gainera, problema matematiko horiek ebazterako orduan, tartean dauden ezagutza matematikoak dimentsio anitzekoak dira eta pertsonaren jarduera konplexua da. Honenbestez, ikasgela barruko jarduera matematikoak kontuan hartu behar du giza errealitate hori, eta, horregatik, eskolako testuinguruan diseinatzen diren ikaskuntza […]

Peru S. Gamarra Zientzialariek dirua ezinbestekoa dute euren lanetan aurrera egiteko. Egia da ere, lan gehienetan berdina gertatzen dela eta, gaur egun, gainera, inoiz baino gutxiago dagoela. Hala ere, zientzia munduan diru falta hori inon baino gehiago nabaritzen da. Zergatik? Bada, badira arrazoi bat baino gehiago. Zientzialarien lanaren helburua ez da jarduera horri diru etekina ateratzea baizik eta lantzen duten […]

Asier Estevan Mugertza 1777. urtean, matematikari hoberenetariko bat jaio zen: Johann Carl Friedrich Gauss. Jatorri apaleko gizona zen, nekazari familia batean jaioa, bere gurasoak ez ziren inoiz eskolara joan. Hala eta guztiz ere, txiki-txikitatik erakutsi zituen Gaussek bere gaitasunak… Lehen hezkuntzan zegoela, ondoko batura bidali zien irakasleak Gaussen gelakideei, honek 8 urte inguru zituenean, haurrak denboralditxo batez entreteniturik izango zituelakoan: […]

Antonio Martínez Ron Bizidun gehienok mugitzen gara eredu matematiko berberari jarraiki. Mugimendu fraktal hau, Benoît Manderbrotek deskribatu zuen eta “Lévyren hegaldia” esan ohi zaio. Eredua, bizidun askotan ikus daiteke, marrazoetatik erleetaraino. Izatez, txandakatu egiten ditugu bi mugimendu mota: mugimendu browndar labur batzuk azarean eginak, eta ibilbide luzeko beste batzuk. Ikertzaile talde batek berriki egiaztatu du eredu horri berorri jarraitzen zaizkio […]

Javier Duoandikoetxea Amaitzen ari da urtearekin batera Lur Planetarako Matematika 2013 izeneko ospakizuna (Mathematics of Planet Earth 2013, MPE2013). Montréaleko Unibertsitateko Christiane Rousseau irakaslearen asmo batetik sortua, hasiera batean Ipar Amerikarako ekimena zena, nazioarteko erakunde zientifiko handien bultzadak mundu osora hedatu zuen UNESCOren babesarekin eta 140 elkarte zientifiko eta ikerketa-zentrotik gora batu ziren egitasmora. Joan den martxoan Bilbon izan zen […]