Archivo de Etiquetas:: meteorologia

Saturnoko atmosfera gas multzo erraldoi bat da, Lurrarena baino hamar aldiz handiagoa, eta batez ere hidrogenoz osatuta dago. Eguzki-sistemako planeta guztiek baino zorrotada korronte zabalagoa eta biziagoa du. Ekuatore atmosferan 1.650 km/h-ko abiadura ere hartzen duten haizeak ibiltzen dira mendebaldetik ekialdera, Lurraren ekuatorean sortzen diren urakan-haize suntsitzaileek halako hiruko indarra dutenak. Saturnoren atmosferako zorrotada korronte handi horrek 70.000 km inguru […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza ———————————————————————————————————– Bigarren Mundu Gerraren ostean latitude guztietatik hedatu zen Ameriketako Estatu Batuetako armada eta munduko azken mugaldetan kokatu zituen bere goarnizio, kuartel, kantonamendu edo base militarrak. Horri esker, era askotako datuak bildu ahal izan dituzte iparramerikarrek. Goarnizioetako soldaduek jaten dutena dago, esaterako, biltzen duten informazioaren artean. Ulertzekoa da hori, noski, erosi eta […]

Uxue Razkin Itsaso usaina. Olatuen mugimendu zorabiagarria. Izua galtzaileen begiradetan; beste bandoan, harrokeria. Bizkaiko Matxitxako lurmuturra paraje ederra zatekeen, ondoren jazoko zen gertakaria odoltsua eta krudela izan ez balitz. Hura Espainiako Gerra Zibil garaiko itsas-borroketako bat izan zen. Alde batetik, Baionatik abiatu zen ‘Galdames’ izeneko merkatal-ontzia zegoen, Bilbo helmuga zuena. Bizkaya, Gipuzkoa eta Nabarra izeneko bou armatuekin batera egin zuen […]

Maialen Martija Duela hilabete batzuk, urtarrilean, urakan berezi batek tokia hartu zuen hedabide guztietan. Alex urakana. “Azken 78 urteetan ez da horrelakorik gertatu” azaltzen zen egunkarietako tituluetan. Klima-aldaketa, El Niño fenomenoa, eta abarrak ere irakurri/entzun genituen. Baina, zergatik izan zen Alex urakana hain berezia? Urakana, tifoia, zikloia, zer desberdintasun dituzte haien artean? 3 kategoria, 5 kategoria… nola definitu eta sailkatzen […]

Amaia Portugal Aspaldiko partez, El Niño azaltzen hasia da aurten, eta goia joko du datozen hilabeteetan. Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, fenomeno honen agerraldi indartsuena izango da 1997tik. Klima-aldaketaren inpaktu gero eta agerikoagoekin bat eginda, ikusteke dago ea zer arrasto utziko duen oraingoan. Gure sistema klimatikoan ondorio latzak eragin ohi ditu El Niño fenomenoak, eta aspaldiko partez, udazken honetan utziko duen […]

Uxune Martinez Egun, zientziei eta jakintza-alorrei buruz dugun pertzepzioen artean, fisika “arlo gogorra” dela dirau. Fisikaz gain, kimikak eta matematikak ere irudi berdina ohi dute. Pertzepzio hauek, aldiz, ez zuten eragin handirik izan Euskal Herriko historiaren lehen emakume zientzialarien artean. Izan ere, gehienak fisika eta kimika gaietan jantziak ziren eta ibilbide profesionala garatu zuten arlo hauetan. Emakume horien artean dugu, […]

XXI. mendeko klima simulatzen duten Zirkulazio Orokorraren Eredu Klimatikoak eta, beraz, gerta litezkeen klima-aldaketak aztertu ditu Iñigo Errastik bere doktorego tesian. Azterketarekin batera, eredu horien balidazio estatistikoa egin du, kontuan izanik berotegi efektuko zenbat gas igorriko litzatekeen atmosferara egoera desberdinetan, gizarteak izan ditzakeen garapen teknologiko eta industrial desberdinen arabera. Gasteizko Ingeniaritzako Unibertsitate Eskolako Ingeniaritza Nuklearra eta Jariakinen Mekanika Saileko kidea […]

Euskalmet, Maialen Martija eta Onintze Salazar Eguraldia egunerokotasunean elkarrizketa askoren gaia izaten da. Beroa, hotza, euria, haizea, elurra, itsasoaren egoera eta abar bor-bor egoten dira gure ahotan. Meteorologiak fenomeno hauek eta beste batzuk zer diren eta noiz gertatuko diren aurresateko balio digun zientzia da. Imajinatuko duzuen moduan, fenomeno hauek guztiak konplexuak dira eta kontzeptu eta tresneria propioak garatu dira hauek […]

Zientzia Kaierak ekimen berria jarri du abian. ‘Zientzialari’ sail honen bitartez zientziari euskal begirada eman nahi diogu, euskal zientzialarien jardun, bizipen eta ezagutzetara gerturatu asmoz. Ekimen berri honek kamera aurrera ekarriko ditu euskal zientzialariak. Zientziaren ikuspegitik gaurkotasuna izan dezaketen gaien inguruan jarduteko, beraien ibilbide profesionalaz edota ezagutza zientifikoaren inguruan duten pasioaz berba egiteko. Bideo-elkarrizketetan hamaika lekukotasun izango ditugu. Ekimen honen […]

Euskalmet, Onintze Salazar Azken urteetan gure panorama meteorologikoa nahastera fenomeno “berri” bat etorri da. Ezagutu genuen lehenari Klaus izena jarri zitzaion, bigarrenari Xynthia eta azken egunetan urrutitik pasa, baina gurean eragina izan duenari Dirk deitu diogu. Lehenago ere sortu dira hainbat. Gugandik urruti, asko, urtero bat baino gehiago. Eta gugandik gertu, baten bat ere bai: 1999an, Martin izenekoa eta susmoa […]