Archivo de Etiquetas:: minbizia

Amaia Portugal Zenbait faktore genetikok areagotu egiten dute azaleko minbizia izateko arriskua. Esaterako, gizonengan inpaktu handiagoa du emakumeengan baino, oro har, pigmentazio argiagoa eta eguzkiarekiko sentikortasun handiagoa dutelako. MC1R ilegorrien geneak gaitzarekin duen lotura ere zehaztu dute berriki ikerketa batean. Maite dugu eguzkia, baina errespetu gehixeago izan beharko genioke, batez ere uda partean. Gurekin bereziki eskuzabal dagoen urtaro honetan, orduak […]

Nerea Fontecha, Miren Basaras, Jose C. Quilez, Silvia Hernáez, Daniel Andía eta Ramon Cisterna Giza papilomabirusaren (HPV-Human papillomavirus) transmisioa kutsatutako azalen arteko kontaktu zuzenaren ondorioz ematen da. Papilomabirusak eragindako infekzio genitala munduan sexu bidez transmitituriko infekzio (STI) ohikoena kontsideratzen da, zeina urtero 250.000 emakume baino gehiagoren heriotza sortzen duen [1], [2]. Giza papilomabirusa birus onkogenikoa da, beraz, giza zelulak infektatzen […]

Amaia Portugal Punta-puntako presio sentsore txiki, garden eta oso malgua garatu dute Tokioko Unibertsitatean. Hari esker, litekeena da etorkizunean ukimena aski izatea bularreko tumoreak detektatzeko, mamografien beharrik gabe. Gaur egun, mamografia da bularreko minbiziaren kontrako prebentzioan baliatzen den metodo nagusia. Teknika eraginkorra da, jakina, baina ezin esan atsegina denik: deserosoa da emakume gehienentzat, bai eta mingarria ere, kasu askotan. Bada, […]

Zientzialari 43 – Arkaitz Carracedo from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Nola sortzen da minbizia? Zeintzuk dira tumore bat garatzeko arrisku faktoreak? Zeintzuk dira esparru honetan azkenaldian egin diren aurkikuntzarik azpimarragarrienak? Arkaitz Carracedo CIC bioGUNEko Ikerbasque ikerlariak galdera hauen erantzuna eman digu gaurko bideoan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Amaia Portugal Zelula gaiztoak fluoreszente bihurtzen dituen likido bat sortu dute, ehun osasuntsuetatik askoz nabarmenago bereizteko, eta hartara, tumorea erauzi behar duen zirujauaren lana errazteko. Minbizia egoskorra da. Behin harrapatuta, ez gaitu berehalakoan uzten, eta ederki dakite hori zirujau onkologoek. Batzuetan, ebakuntza egin, tumorea eta inguruko ehuna erauztea lortu, eta hala ere, atzera berragertu egiten da gero. Izan ere, nahi […]

Amaia Portugal Guztira 188 herrialdetako datuak bilduta, azken hogei urteotan minbiziek munduan zer bilakaera izan duten aztertu dute ikertzaile batzuek. Gaitz honek duen inpaktua gero eta handiagoa da, herrialde garatuetan zein garabidean daudenetan. 2013an, biriketako minbiziak eragin zituen kasu berri gehien. Munduko Bankuaren aginduz, 1990ean Gaitzaren Zama Globala (GBD, Global Burden of Disease) izeneko ikerketa jarri zen abian, gure planetako […]

Amaia Portugal Kalamutik eratorritako zenbait substantziak minbizia duten gaixoen mina arintzeko balio dute, hori gauza jakina da. Baina azken urteotako ikerketa batzuek iradokitzen dute gaitzari berari erasotzeko ahalmena ere badutela kannabinoideek. Leire Uriguen EHUko Farmakologia Saileko kideak gaiari buruz hitz egin du Uda Ikastaroetan. 1975ean Antineoplastic activity of cannabinoids izeneko artikulu bat argitaratu zuten AEBtako Minbiziaren Institutuaren aldizkarian. Kalamutik eratorritako […]

Gastroenterologiako Espainiako Elkarteak duela gutxi saritu dituen bi lanetan parte hartu du UPV/EHUko Medikuntzako irakasle eta Biodonostia Institutuko Luis Bujanda ikertzailearen ikerketa taldeak. ‘Ezkutuko odolaren test immunologikoaren ziurtasun diagnostikoa urdail-hesteetako klinika duten pazienteentzat’ izenburuko ikerlanak ahozko komunikazio kliniko onenaren saria jaso du, eta ‘GSK3aren inhibitzaileak TRAILarekin konbinatuta, pankreako minbizian apoptosia eragiteko estrategia gisa’ izenburukoari ahozko komunikazio oinarrizko onenaren saria eman […]

Komunikabideetan etengabe entzuten ditugu giza genetikarekin zerikusia duten berriak. Baina, zer topatu da genetikaren ikerketan azkenaldian? Nolako tratamenduak garatuko dira ezagupen berri horiekin? Minbiziaren kontra borrokatzeko erabilgarriak izango dira, adibidez? Ana Zubiaga UPV/EHUko Genetikako katedradunarekin egon gara gai hauetaz solasean. Ikus honako bideoan zer erantzun digun: Zientzialari 03 – Ana Zubiaga from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.

UPV/EHUn garatutako diagnostiko-metodo batek aukera emango du melanoma goiz detektatzeko; garrantzi handikoa da hori, pazienteen biziraupenerako UPV/EHUko ikertzaile batzuek azaleko melanomaren, heriotza-tasa handiena duen azaleko minbizi-motaren, diagnostikoa eta pronostikoa egiteko metodo bat garatu eta patentatu dute. Metodo horri esker, batetik, minbizi-mota horren detekzio goiztiarra modu eraginkorragoan egin ahal izango da, eta, bestetik, tratamendu pertsonalizatuagoak garatu ahal izango dira. Melanoma tumore […]