Archivo de Etiquetas:: neurozientzia

Adinean aurrera joan ahala entzefaloa txikiagotu egiten da. Tamaina aldaketa hau ez da guztiotan berdina izaten, litekeena da jaten dugunak zerikusia izatea honetan. José Ramón Alonsok azaltzen digu Mediterranean diet and brain shrinkage artikuluan. Simulazio baten bizi garela uste dutenentzat, Jesús Zamorak aurrekoa zientzia-fikziora mugatzen duen argudioa ematen die, edo ia-ia: Why we almost certainly do not live in a […]

Amaia Portugal Garunaren berezko opioideek zerikusi handia dute musikak eragiten duen gozamenean, Quebeceko ikerketa batean egiaztatu dutenez. Horixe bera gertatzen da sexuarekin, drogekin eta janariarekin ere. Opioide horiek blokeatzen dituen botika bat baliatuta, gustuko musika entzun eta hala ere ezer ez sentitzea lortu dute. Sexua, drogak eta rock-and-rolla: maiz elkarri lotuta agertzen den hitz hirukotea. 1977an Ian Duryk argitaratutako kantu […]

Amaia Portugal Ehunka haurrek epilepsia fotosentikorra jasan zuten 1997an, Pokemon telesailaren atal bat ikusi ostean. Sei segundoz pantaila bete zuten irudi argitsu eta azkarrek izan zuten errua. Gertaera horren eta antzekoen atzean dagoen mekanismoa xehatu dute ikertzaile batzuek, neuronen eredu konputazional baten bitartez. Orain ia hogei urte, zeresan handia eman zuen Pokemon telebista saioko atal batek. Lehen denboraldiko 38. atala […]

Amaia Portugal Eskuineko hanka mugitzerik ez zuen tximino batek natural ibiltzea lortu du, Suitzan egindako interfaze bati esker. Teknologia honen bitartez, garunaren eta bizkarrezur muinaren arteko komunikazioa berreskuratu dute, paralisia eragiten duen lesioaren gainetik by-pass moduko bat eraikiz. Duela bi urte, paralisia zuen arratoi bat mugiaraztea lortu zuten Lausanako Eskola Politeknikoak gidatutako proiektu batean. Estimulazio elektriko kontrolatua aplikatu zioten haren […]

Amaia Portugal Lehenbizikoz ziria sartzen dugunean, burmuineko amigdalak sentipen negatiboak eragiten dizkigu, baina erreakzio hori ahuldu egiten da gezurretan jarraitu ahala. Orduan eta erosoago gaude iruzurrarekin, eta orduan eta handiagoak eta ugariagoak izan daitezke gure gezurrak. Hala ondorioztatu dute, Londresko University Collegen egindako esperimentu batean. Endredozko komedia askoren haria da, eta, egiari zor, guri geuri ere tarteka gertatzen zaigu: gezur […]

Amaia Portugal Esperimentu batean egiaztatu dutenez, konfiantza bezalako sentipen subjektiboek kalkulu objektiboetan daukate funtsa. Bestela esanda, giza garunak egiten dituen estatistika lanen emaitza da konfiantza, eta ordenagailuen antzera gauzatzen ditu ebazpen horiek. Demagun autoan goazela, eta GPSa jarri dugula, helmugara iritsi ahal izateko. Hara non, eskuinera egiteko esan digun gailuak, baina ezustean, kalea itxita dagoen. Guk aurrera egin, baina GPSa […]

Zientzialari 41 – Estibaliz Capetillo from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Galdera ugari ditugu Alzheimerren gaixotasunari buruz: posible al da gaixotasun hau pairatuko dugun ala ez aurreikustea? Badago tratatzeko modurik? Zeintzuk dira faktore babesleak bere aurrean? Estibaliz Capetillo Ikerbasque ikertzailea da Achucarro Center for Neuroscience zentroan. Aditu honekin izan gara galdera hauen erantzunak bilatzeko. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren […]

Amaia Portugal Ezin da burmuin bat gizon batena edo emakume batena den asmatu, soilik haren ezaugarri anatomikoak aztertuta. Hala ondorioztatu du nazioarteko ikerketa talde batek, 1.400 garunen eskanerrak behatu eta gero. Gizonek eta emakumeek badituzte desberdintasun fisikoak, eta batzuk oso agerikoak dira. Adibidez, txikitatik irakasten zaigu mutilek zakila dutela, eta neskek, alua. Geroxeago ikasi dugu gauzak ez direla beti beltz […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Wyssenbachek hasieratik aitortu duenez, txikitatik du gustuko biologia: “Ikastolan flipatu egiten nuen zelulekin: nolakoak diren barrutik, zer funtzio dituzten… Gure funtzioak haiek egiten dituztela ikusteak txunditzen ninduen. Gero, zalantza izan nuen medikuntza ala biologia ikasi, eta azkenean biologia eta biokimika ikasi nituen, biak batera”. Sei urtetan egin zituen biak. Hasieran, interes berezirik pizten ez zioten […]

Amaia Portugal Garuneko zonalde zehatzak aktibatuta edo indargabetuta, dastamena manipulatu daitekeela egiaztatu dute ikerketa batean. Zaporeak interpretatzeaz ez da mihia arduratzen, burmuina baizik, eta gauza gozoei eta mikatzei dagozkien neuronak kortexaren toki desberdinetan daude kokatuta. Ikusmena begietan, usaimena sudurrean… eta dastamena, mihian? Zentzumenak hala ikasten ditugu txikitan, baina errealitatea zertxobait konplexuagoa da. Berez, mihian errezeptore pertsonalizatuak ditugu: horietako batzuek jaki […]