Archivo de Etiquetas:: neurozientzia

Zientzialari 41 – Estibaliz Capetillo from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Galdera ugari ditugu Alzheimerren gaixotasunari buruz: posible al da gaixotasun hau pairatuko dugun ala ez aurreikustea? Badago tratatzeko modurik? Zeintzuk dira faktore babesleak bere aurrean? Estibaliz Capetillo Ikerbasque ikertzailea da Achucarro Center for Neuroscience zentroan. Aditu honekin izan gara galdera hauen erantzunak bilatzeko. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren […]

Amaia Portugal Ezin da burmuin bat gizon batena edo emakume batena den asmatu, soilik haren ezaugarri anatomikoak aztertuta. Hala ondorioztatu du nazioarteko ikerketa talde batek, 1.400 garunen eskanerrak behatu eta gero. Gizonek eta emakumeek badituzte desberdintasun fisikoak, eta batzuk oso agerikoak dira. Adibidez, txikitatik irakasten zaigu mutilek zakila dutela, eta neskek, alua. Geroxeago ikasi dugu gauzak ez direla beti beltz […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Wyssenbachek hasieratik aitortu duenez, txikitatik du gustuko biologia: “Ikastolan flipatu egiten nuen zelulekin: nolakoak diren barrutik, zer funtzio dituzten… Gure funtzioak haiek egiten dituztela ikusteak txunditzen ninduen. Gero, zalantza izan nuen medikuntza ala biologia ikasi, eta azkenean biologia eta biokimika ikasi nituen, biak batera”. Sei urtetan egin zituen biak. Hasieran, interes berezirik pizten ez zioten […]

Amaia Portugal Garuneko zonalde zehatzak aktibatuta edo indargabetuta, dastamena manipulatu daitekeela egiaztatu dute ikerketa batean. Zaporeak interpretatzeaz ez da mihia arduratzen, burmuina baizik, eta gauza gozoei eta mikatzei dagozkien neuronak kortexaren toki desberdinetan daude kokatuta. Ikusmena begietan, usaimena sudurrean… eta dastamena, mihian? Zentzumenak hala ikasten ditugu txikitan, baina errealitatea zertxobait konplexuagoa da. Berez, mihian errezeptore pertsonalizatuak ditugu: horietako batzuek jaki […]

Maria José Moreno Barrea boladan dago. Krisiak berak ere ez du barrea desagerrarazi, batzuek krisialdian gorriak ikusi badituzte ere. Eta ez naiz pentsamolde baikorraz ari. Tankera horretako pentsamoldea ere boladan dago, baina ni barre algaraka haste horretaz ari naiz. Umore-senaz ari naiz, txistek, kili-kiliek, txantxek eta oro har gertukoek egindakoek eragiten digutenaz. Oso arrakastatsuak izan dira oso betidanik zentzurik gabeko […]

Garuna oso sistema dinamiko konplexua da. Alde batetik, substantzia grisa du eta, bestalde, substantzia zuria. Substantzia grisean egoten dira neuronak, alderdi sentsorialetatik eta garuneko beste alderdi batzuetatik datorren informazioa prozesatzen. Substantziak grisak dituen alderdiak zuntzen bidez elkarrekin lotzen ditu zuriak era efizientean komunikatzeko eta zeregin kognitibo konplexuetan laguntzeko. Bitxia bada ere, zuntzen mapa hau garuneko errepideen modukoa da eta funtsezkoa […]

Maria José Moreno Enpresa ertainek eta txikiek beste ezer baino lehen publizitatea uzten dute alde batera, erosketetan behera doazenean, publizitatea izaten da bertan behera uzten duten lehenengo gauza, edo bai behintzat gehien jaisten duten jarduera. Oker dabiltza, iragarkiak ez direlako gastu bat, inbertsio bat baizik. Publizitatea alferrikakoa dela diote batzuek, eta hori entzuten dudan bakoitzean, nik hau erantzuten dut beti: […]

Adinean aurrera egin ahala oroimena galtzen goaz. Izan ere, heldu zaharren oroimena ez da heldu gazteena bezalakoa, baina hau ez da orain arte uste zen bezain txarra ere. Zaharrek gazteek baino xehetasun espezifiko gutxiago gogoratzen dituzte baina, oro har, batzuek zein besteek askoz hobeto gogoratzen dituzte bizitzako gertakizunen informazio zehatzak, abstraktuak eta orokorrak baino. Oroitzapen zaharrenak gogoratzeko ahalmenean dago edadetuen […]

Maria José Moreno Gizakiok betidanik tematu gara zoriontasuna lortzen. Hala ere, inori zoriona zer den galdetuta, norberak bere erantzun propioa eskaintzen du. Izan ere, agian batzuek pentsatzen dute zoriona sentipen bat dela, neurtezinezko emozio bat. Baina, nola ez, esparru honetan ere zientzia saiatzen ari da, zoriona zer den zehaztu nahirik. Horrela, azken urteotan hainbat zehaztapen eskaini dizkigute munduan zehar plazaratu […]

Maria José Moreno Askok dute hizkuntzak jakiteko irrika, baina gehienetan, grina amets hutsal modura gelditzen da, gauzatu gabe. Dela diru falta, dela denbora falta, dela borondate falta, gehienek alde batera uzten dute asmoa, kontuari urte berrian berriz ekiteko. Ziur aski hau gertatzen da lelo ezagun horrek eraginda “txikitan ez bada, jai duzu”. Ez da ordea erabat egiazkoa leloa, zeren eta […]