Archivo de Etiquetas:: optika

Mendeetan zehar, zientzialariek uste izan dute argia ezin zela enfokatu bere uhin luzera (metroaren milioirenaren ordenakoa) baino neurri txikiagoetan. Baina, Donostiako Materialen Fisika Zentroko (CSIC-UPV/EHU) eta Donostia International Physics Centerreko (DIPCko) zenbait ikertzailek, Cambridgeko Unibertsitatearekin elkarlanean, munduko lenterik txikiena eraiki dute, argia metroa baina mila milioi aldiz txikiagoak diren neurrietan harrapatzeko gai den lentea, atomo bakarraren neurrian hain zuzen ere. […]

Amaia Portugal Marka guztiak gainditu ditu Tokioko Unibertsitatean eraiki duten erloju baten zehaztasunak: 16.000 milioi urte luzean behin segundo bakarreko gorabehera du, eta Lurrak iraungo duena baino gehiago da hori. Sare optiko batean oinarritutako denbora neurgailu eredu berri bat da. Ordulari arruntek orduak, minutuak eta segundoak adierazten dituzte, eta hori aski da egunerokoan denbora neurtzeko erabiltzen ditugun balioetarako. Trenik ez […]