Archivo de Etiquetas:: osasuna

Juanma Gallego Norberaren gustuak askotarikoak izanda ere, jende gehienak onartuko du antibioerresistentzia hitza ez dela batere polita. Ez dirudi, bada, poesia bat abiatzeko modukoa. Baina terminoaren atzean dagoen paisaia are itsusiagoa da. Antibiotikoen aurrean lasai asko mantentzen diren bakterioei esaten zaie antibioerresistente, eta mundu mailako arazoa bihurtu da egun. Zifrek arazoaren tamainaren berri ematen dute. Antibioerresistentzia dela eta, mundu osoan […]

Adinean aurrera joan ahala entzefaloa txikiagotu egiten da. Tamaina aldaketa hau ez da guztiotan berdina izaten, litekeena da jaten dugunak zerikusia izatea honetan. José Ramón Alonsok azaltzen digu Mediterranean diet and brain shrinkage artikuluan. Simulazio baten bizi garela uste dutenentzat, Jesús Zamorak aurrekoa zientzia-fikziora mugatzen duen argudioa ematen die, edo ia-ia: Why we almost certainly do not live in a […]

Naiara Ozamiz, Agurtzane Ortiz, Jose Guimon eta Javier Escobar APAk, (American Psychological Association), gaixotasun mentalen diagnostiko eta estatistika bosgarren eskuliburua “Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disorders (DSM-5”) publikatu zuen 2013ko maiatzean. DSM (Diagnostic an Statistical Manual of Mental Disorders) gaixotasun mentalen sailkapena da. Mundu guztiko ikertzaile, kliniko, konpainia farmazeutiko, osasun-aseguru konpainia eta politikoek erabiltzen dute, AEBn batez ere. DSM-5eko […]

Uxue Razkin Ingurunea eta planetako izaki bizidunak txikitatik interesatu zaizkio. Beti izan du ondoan, jaio zenetik, pasio hori garatzeko material anitz eskura; natura apaletan eta aire zabalean. Felix Rodriguez de la Fuenteren El Hombre y la Tierra telesail mitikoak ere bultzada eman zion zientzia biologikoarekiko pasio hori garatzeko. Bere jaioterritik 6037.2 km-tara dago orain Myriam Gorospe; grinak eraman zuen Atlantikoa […]

Acinetobacter baumannii bakterioa da mundu osoko ospitaleetako epidemia-agerraldi askoren eragilea. Gai da kondizio gogorretan denbora luzean bizirik irauteko, lehortzearekiko erresistentzia eta antibiotiko eta desinfektatzaileekiko erresistentzia harrigarriak baititu. Bakterioa bizi den ingurunean zer portaera duen jakiteko asmoz, bakterioak ospitaleko ingurunearekin lotutako askotariko kondizioetan bizirik irauteko zer estrategia dituen aztertu du Zaloa Bravo mikrobiologoak. Ospitalean hartzen diren infekzioek osasun-arazo handiak eragiten dituzte, […]

Amaia Portugal Hirugarren eskuko kea esaten zaio tabakoak altzari edo alfonbratan uzten duen poluzio arrastoari, eta haren albo kalteak ez dituzte gehiegi ikertu orain arte. Berkeley Laborategian egin duten lan batean ondorioztatu dutenez, kutsadura mota hori jasaten duten sagu jaioberriek ohi baino pisu txikiagoa dute, eta zelulen garapenean gorabehera handiak izaten dituzte, kasu honetan txikienek zein helduagoek. Fabriketako tximinien eta […]

UPV/EHUko ikerketa batek berretsi egin du zein onuragarria den jarduera fisikoa gaixo kronikoentzat. Irantzu Ibañez Lasurtegi, UPV/EHUko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko ikertzaileak egiaztatu du jarduera fisikoak berehalako hobekuntzak eragin dizkiela ariketa fisikoko programa bati atxikitako gaixo kronikoei. Horretarako, 2000 eta 2012 bitartean Mendizorrotzako Kirol Medikuntzako Zentroan Zunzunegui doktoreak egindako ariketa-programa terapeutikoaren atzera begirako azterketa bat egin du ikertzaileak. Zunzunegui doktoreak […]

Ines Garmendia Bizimodua azkar eta sakon aldatu digute XXI. mende honen hasieran gertatzen ari diren teknologia-aurrerapenek. Horrela gertatu da herri garatuak deritzen hauetan, eta ohi ez bezalako abiadura bizian gainera. Hori guztia dela eta, nik uste dut une hau bereziki egokia dela Roseto efektuari buruz biologia eta antropologia-hausnarketak egiteko. Imanol Montoya Arroniz (Gasteiz, 1977) epidemiologia eta estatistikan ari da lanean, […]

Egun, ahoko infekzioak dira hortz-inplanteek huts egitearen eragile nagusia. Adibidez, inplanteen % 10 inguru erauzi behar izaten da osteointegrazio-arazoak edo infekzioak agertzen direlako. Arazo horiei aurre egiteko estrategiak eta medioak aztertzen eta diseinatzen ari dira ikertzaileak. Horien artean dugu UPV/EHUko Polimeroen Zientzia eta Teknologia saileko Biomaterialen taldeko Beatriz Palla ikertzailearen taldeak egindakoa. Hortz-inplanteetarako estaldura berezi batzuk sortu dituzte, hauen ezarpena […]

Amaia Portugal Ehunka haurrek epilepsia fotosentikorra jasan zuten 1997an, Pokemon telesailaren atal bat ikusi ostean. Sei segundoz pantaila bete zuten irudi argitsu eta azkarrek izan zuten errua. Gertaera horren eta antzekoen atzean dagoen mekanismoa xehatu dute ikertzaile batzuek, neuronen eredu konputazional baten bitartez. Orain ia hogei urte, zeresan handia eman zuen Pokemon telebista saioko atal batek. Lehen denboraldiko 38. atala […]