Archivo de Etiquetas:: paleontologia

Amaia Portugal Duela 170 milioi urte bizi izan zen itsas narrasti baten fosila aurkeztu dute aste honetan; oso ondo kontserbatutako lau metroko eskeletoa. Duela mende erdi aurkitu zuten Eskoziako Skye irlan, baina sedimentu artean harrapatuta zegoen, eta Eskoziako Museo Nazionalean gordeta izan dute orain gutxi arte. Aski ezaguna da Nessie munstroaren kondaira. Eskoziako Ness lakua bisitatzera doazen turistak hor ibiltzen […]

Uxue Razkin Lyme Regisen (Ingalaterra) jaio zen Mary Anning. Bere aita, Richard, arotza zen. Gainera, itsas aztarnategietan aurkitutako fosilak saltzen zituen eta horrela lortzen zituen irabaziak baina familia txiroa zen. Joseph eta Mary izan ziren heriotzatik libratu ziren seme-alaba bakarrak.Hauek aitari itsasertzean fosilak bilatzen laguntzen zioten. Anningek, beraz, txikitatik edan zuen aitaren zaletasun horretatik. Aitak afizio zuen alorra, berak bokazio […]

Amaia Portugal Behe Kretazeo garaiko hamarnaka landare loredunen haziak aztertu ahal izan dituzte ikerketa lan batean, oso ondo kontserbatutako fosil batzuei esker. Hazi horietan aurkitu dituzten enbrioi arrastoek 0,3 milimetroko tamaina baino ez dute. Duela 125 milioi urte, gaur egun ezagutzen ditugun bost kontinenteak forma hartzen ari ziren, batez besteko urteko tenperatura orain baino bost gradu epelagoa zen, eta dinosauroak […]

Noiz eta non sortu zen erleen inguruko interesa? Orain arte inork ez zekien zuzenean noiz eta non sortu zen erleen eta erle produktuen inguruan dugun interesa. Nazioarteko talde batek UPV/EHUko ikertzaileek parte hartzen duen ikerketa-talde batek erantzuna eman dio galderari eta Nature aldizkarian eman dute honen berri. “Widespread Exploitation of the Honeybee by Early Neolithic Farmers” artikuluan argitaratu berri dute […]

César Tomé López XVII. mendearen bigarren zatian eztabaidatu zen lehen aldiz fosil gisa topatutako espezie batzuk aspaldi denboraren poderioz suntsituriko espezieak ote diren. Garai horretan, gaur egun fosil deitzen ditugunak objektu bizigabeez eta bizidun izandakoez osatutako objektu-sailkapen zabalenetik bereizten hasi ziren. Hala ere, espezie-suntsipenaren kontzeptua ez zetorren bat sakon errotutako naturaren osotasunaren ideia filosofikoarekin, ez eta sorreraren perfekzioaren ideia erlijiosoarekin […]

Hiru erregistro paleoklimatiko garrantzitsu uztartuz, ornodun txikiak, itsasoko mikrofauna eta belarjaleen isotopo egonkorrak, UPV/EHUko diziplina askoko talde batek iraganeko inguruneak berregin ditu, sekula lortu gabeko bereizmen handienarekin. Azterlana Britainia Handiko Nature taldeko Scientific Reports aldizkarian argitaratu dute. Juan Rofes, Parisko Muséum National d’Histoire Naturelleko CNRS unitateko ikertzailea izan da lan honen zuzendaria. Aurreneko aldiz, arkeologoz, paleontologoz, geologoz, geokimikariz eta paleozeanografoz […]

Muxar txikia (Muscardinus avellanarius) karraskarien taldean sailkatutako ugaztuna da. Burutik uzkira 6-9 cm neur ditzake eta haren buztanak 5-7 cm-koa izan daiteke. 16 eta 20 gramo bitarteko pisua du, urte sasoiaren arabera. Izan ere, urritik apirila bitartean, hibernatzen duenean pisua irabazten du, gutxi gorabehera 30-40 gramo bitartean. Ilaje gorrixka du eta begi handiak eta ilunak. Batez ere, gabez dihardute eta zuhaitzen […]

Mariajo Moreno Zientzia ezinbestekoa da gizarteak aurrera egin dezan. Izan ere, “zientziaren aurrerapenak” esan ohi da behin eta berriz, baina batzuetan, aurrera egin ahal izateko, atzera egin behar da apur batean, aurkikuntza berriak ez baitira beti informazio berriek sortuak. Urrunera joan gabe, Mendelek ez zuen jakin inoiz genetikaren aita izan zela. Berak 1886an argitaratu zuen lana, ez zen garai hartan […]

Antonio Cantó Egun, ez dago Antartida baino toki estralurtarragorik: Europa baino zabalagoa den izotz-azal erraldoi bat, tartean harri batzuk eta su pixka bat duena; populazioa, 1000-5000 gizaki, estazio zientifiko batzuetan pilatuta. Izan ere horrelakoetan bakarrik bizi gaitezke gizakiok Antartidan. Bestalde, Antartidako bizia, itsaso ondoko zonalde estu batzuetan pilatuta dago. Zonalde hori Hego Amerikarantz eta inguruko itsasoetarantz hedatua dago. Horrela bizia […]

Amaia Portugal Duela 45.000 urte Siberian bizitako gizonezko baten genoma sekuentziatu dute Eboluzioaren Antropologiarako Max Planck Institutuan. Bere DNAn neandertalen arrastoak topatu dituzte, eta emaitzek iradokitzen dute norbanako hau bizi baino 7.000-13.000 urte lehenago gertatu zela gurutzaketa beste espeziearekin. ‘Ust-Ishim-eko gizona’ da jarri dioten izena, mendebaldeko Siberiako herri horretan aurkitu baitzituzten bere arrastoak. Zehazki, ia osorik topatu zuten bere izterrezur […]