Archivo de Etiquetas:: polimeroak

Molekula sinple bat etengabe errepikatuz eratzen den makromolekulari polimeroa deritzo. Eguneroko bizitzan edonon aurki ditzakegu, hala nola, janzten ditugun arropetan, automobilgintzan, medikuntzako tresnerian…Gure gizartean, polimeroez ari garenean laborategietan sintetizatutakoak diren sustantziez hitz egiten da gehienbat, hala ere, ugariak dira baita era naturalean sortutakoak, karbohidratoak edota proteinak esaterako. Guzti honi buruz aritu da Marian Iriarte, Polymat taldeko ikertzailea, Zientzialariren atal berri […]

Lignina zuraren osagaietako bat da eta, horrez gain, lurrean dagoen konposatu aromatiko ugariena ere bada. Lignina zaila da degradatzen eta zelulosa zuntzak loturik edukitzen ditu. Hori dela eta, adibidez, papera egiterako orduan kendu egiten da produktua ilundu eta gogortzen duelako. UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza Saileko ikerketa batek egiaztatu du, lignina zura babesteko produktuak ekoizteko lehengai […]

Jone Uranga, Alaitz Etxabide, Pedro Guerrero eta Koro de la Caba Elikagaiak baldintza egokietan mantentzea oso garrantzitsua da. Hauek ingurunetik bereiziak egon behar dute bezeroen eskuetara iritsi eta kontsumituak izan arte. Hori horrela izanik, elikagaiak ontziratzeko material berriztagarriak eta biodegradagarriak sortzea oso ikerketa-ildo interesgarria da. Gaur egun merkatuan dauden ontzien propietateak lortzeko, bio-oinarrituriko materialen propietateak hobetu behar dira eta hauxe […]

PlasticsEurope elkartearen 2015eko lanaren arabera, Europak 47,8 milioi tona plastiko eskatu zuen 2014an, eta tona horien % 90ek iturri berriztaezinetan zuten jatorria. Gainera, 25,8 milioi tona plastiko zaborretara bota ziren, eta horietatik % 30,8k zabortegietan bukatu zuten bizi zikloa, oraindik ere hori baita EBko herrialde askotan hondakinak kudeatzeko lehen aukera. Kudeaketa horren alternatiba ekonomia zirkularrean oinarritzen da: ekonomia zirkularrak, ekonomia […]

UPV/EHUko Farmazia eta Elikagaien Zientziak Saileko ikertzaileek krustazeoetatik eratorritako oligokitosanoak hautatu dituzte gene-terapian erabiltzeko. Mireia Agirre ikertzaileak egiaztatu du oligokitosano partikulak erabiliz DNA-molekula handiak zein txikiak garraia daitezkeela zelula barnera, eta, hala, tumore-zeluletan eragiteko osagai biologikoa sintetiza eta nerbio-sistema zentraleko gaixotasunak tratatzeko erabili daitekeela ere. Gene akastunek eragiten dituzten gaitzak konpontzeko material genetikoa zelulan sartzea oinarri duen estrategia terapeutikoa da […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Itxasne Azpitarte Iraculisek oso gaztetik zekien zer egin nahi zuen: ikertzaile izan nahi zuen. “Batxilergoan nengoenetik nekien ikerketan aritu nahiko nuela. Oso argi nuen; eta, enpresa batzuetan ikertzen bada ere, ikertzaile izateko doktore-tesia egitea da normalena. Beraz, bide hori hartu nuen”, aitortu du. Eta nanoGunen dago orain, Nanomaterialen ikerketa-taldean, tesia egiten. Pausoz pauso egin du […]

Ainara Sangroniz, Agustin Etxeberria eta Marian Iriarte Azken urteotan, kutsadura murrizteko neurri asko hartu dira, natura eta natur baliabideak zaintzeko dagoen ardura dela eta. Azpimarratzekoa da polimeroek zeregin honetan betetzen duten funtzioa. Izan ere, polimeroen hondakinek ikuste-inpaktu handia eragiten dute. Arazo hau konpondu nahian hainbat bide aztertzen ari dira eta horietariko bat da hain zuzen polimero biodegradagarrien erabilera. Azkenaldian bolo-bolo […]

Ainara Sangroniz, Marian Iriarte eta Agustin Etxeberria Materialen zientziaren alorrean polimeroek iraultza nabarmena eragin zuten duela 80-90 urte. Polimeroak molekula oso luzez osaturiko materialak dira, eta hain luzeak izateak propietate bereziak ematen dizkie. Propietate bereizgarri horien artean baten bat aipatzekotan, behar bada garrantzitsuena bere moldagarritasuna litzateke. Hau da, antzeko egitura kimikoa izanda ere, beharretara egokitutako materiala erraz lor daiteke hainbat […]

Nork ez du etxean, elikagaiak bildu eta mantentzeko erabiltzen dugun ezinbesteko material hori, plastikozko film-biribilkia? Ahalik eta luzaroen irauteko eta mikrobioetatik babesteko, besteak beste, estali ohi dira jakiak plastikozko filmez. Hori dela eta, gure sukaldeetan ohikoa dugu plastiko hau baina ohikoa da ere beste hainbat lekuetan aurkitzea. Izan ere, itsasoak eta ibai-bazterrak plastikoz beterik daude, arrain askok plastiko-zatiak irensten dituzte, […]

Ikerketa batek “errezeta” bat aplikatu du polimeroetan karbonozko nanohodiak behar bezala sakabanatzeko Polimeroz inguratuta bizi gara, eta, gaur egun, aplikazio berriak lortzeko, polimero horiek eraldatzeko joera dago, polimero berriak lortu ordez. UPV/EHUko Polimeroen Teknologia taldeak emaitza bikainak lortu ditu ikerketa batean, karbonozko nanohodien erabilerari esker, poli(eter imida) polimeroaren propietate mekanikoak eta eroankortasunarenak hobetzeari dagokionez. Polimero hori, besteak beste, hegazkinetako piezak […]