Archivo de Etiquetas:: psikologia

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Nahia Idoiaga Mondragonek Fisika ikasteko asmoz hasi zen unibertsitatean. Laster konturatu zen, ordea, hura ez zuela gustuko. “Ez zen espero nuena. Besteak beste, talde txikia ginen; exijentzia, berriz, oso handia”, azaldu du. Hala, Fisika utzi eta Psikologia ikasten hasi zen. Eta hura bai, oso gustuko izan zuen. Arlo horretan egin du, beraz, bere ibilbide akademikoa. […]

Luis Pastor Hizkuntza koloretan artikuluan erakutsi zen azkenengo urteetan mugimendu neowhorfarra berpiztu dela psikohizkuntzalaritzan. Steven Pinker (1994) ez zetorren bat ikerketa horren ondorioekin eta zentzugabekeria konbentzionaltzat jotzen zituen. Orain ordea, badirudi beste iritzi bat duela eta esaten du ez dela guztiz okerra hizkuntzak pentsamenduan eragina duelako ideia, modu asko baitaude hizkuntzak pentsamenduari eragiteko. Izan ere, jendeak joera handia du behaketa […]

Arantxa Arzamendi Gamifikazioa behin eta berriro entzuten ari garen hitza da, baina zer da zehazki? Zertarako balio du? Non eta nola aplika dezakegu? Gamifikazioa ez da gauza berria eta betidanik egin izan da, funtsean jokoak sortzea da normalean jokoetatik kanpo dauden eremuetan, ohiko jardueretan, etxean edo bezeroekin ditugun harremanetan. Gamifikazioari esker ohikoak edo aspergarriak diren hainbat eginkizun dibertigarri bihurtzeko aukera […]

Adrian Alvarez Aitor Oteiza elgoibartarrak eta Irune Martinez ermuarrak aplikazio bat garatu zuten 2014an 50 urtetik gorako pertsonen narriadura kognitiboa oztopatzeko. Bi ekintzaile gazte hauek elkar ezagutu zuten Ermuako Izarra Center-en, biek egitasmo bera partekatzen zutelako: nagusientzako aplikazio bat garatzea. Iruneren hasierako ideia paperezko joko antzerako bat garatzea zen, berak pedagogoa izanda digitalean egiteko erremintatarik ez zeukalako, baina, Aitor ezagutu […]

“Gaizki amaitzen den gauza ederra ote da maitasuna? Amodioa, sexua eta osasuna. Gipuzkoako nerabe eta gazteek maitasunari buruz dituzten ideiak” ikerketaren emaitzak aurkeztu zituzten otsailean Gipuzkoako Medicus Mundik, UPV/EHUk eta Farapi Koop. Elkarteak. Ikerketa elkarlanean egin dute eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatu dute. Azterketaren helburu nagusia Gipuzkoan 13 urtetik 18 urtera arteko nerabeek eta gazteek […]

Luis Pastor Internetetik zehar askok ikusiko zenuten hurrengo irudia, bertan zenbat kolore ikusten diren galdetzen delarik. Zuk zenbat ikusten dituzu? Batzuek esango duzue 20 kolore daudela, banaka batzuek berriz, 39 ikusiko dituzue; gainerakoek 32 kolore bereiziko dituzue. Egia esan, 39 kolore desberdin agertzen dira irudian. Kolore-froga hau neuromarketinean adituan den Diana Derval irakasleak garatu du. Haren arabera norberak begian dituen […]

Arantxa Arzamendi Udazkenean, egunerokotasunean murgiltzen garenean, denbora gehiago izaten dugu etxeko epeletan liburu bat eskuetan hartu eta goxo-goxo irakurtzen egoteko. Oraingo honetan teknologian murgilduta bizi diren haurren gurasoei zuzendutako liburu gomendagarri bat aukeratu dut. Lucy Jo Palladinoren Educar en la era de la dispersión digital. Lucy Jo Palladino, psikologo klinikoa, ikertzailea eta idazlea da. Arretaren ikerketan aditua, hainbat liburu idatzi […]

Maria José Moreno Barrea boladan dago. Krisiak berak ere ez du barrea desagerrarazi, batzuek krisialdian gorriak ikusi badituzte ere. Eta ez naiz pentsamolde baikorraz ari. Tankera horretako pentsamoldea ere boladan dago, baina ni barre algaraka haste horretaz ari naiz. Umore-senaz ari naiz, txistek, kili-kiliek, txantxek eta oro har gertukoek egindakoek eragiten digutenaz. Oso arrakastatsuak izan dira oso betidanik zentzurik gabeko […]

Amaia Portugal Aalto eta Oxfordeko unibertsitateetako zenbait ikertzailek ukimen mapak osatu dituzte. Nazionalitatearen, generoaren, ukitu gaituen pertsonarekin dugun harremanaren eta ukitu digun gorputzeko atalaren arabera, zer erreakzio izango genukeen irudikatu dute mapa horietan. Besarkada bat, bi musu, ala eskua eman, besterik gabe? Pertsona bat agurtu behar dugunean, batzuetan zer egin ez dakigula geratzen gara. Batez ere pertsona hori beste herrialde […]

Zoriontasuna intereseko gaia da hainbat arloetan, baita ere ekonomian. Maite Ansa Ezeiza UPV/EHUko ekonomia-irakasleak eta ikertzaileak ekonomiaren hazkundeak gure zoriontasun-mailan eragina ote duen aztertu du, “Zoriontasuna, ekonomia zientziarako alderdi interesgarria” ikerketa-lanean. Emaitzen arabera, ekonomiaren hazkundeak badu eragina zoriontasun-mailan baina, ez dago argi eragin hori automatikoa ote den. Hala ere, ikertzailearen ustetan, ez dago zoriontasunik gutxieneko ongizate-maila bat bermatzen ez bada. […]