Archivo de Etiquetas:: txertoak

Amaia Portugal Frantzian, herritarren %41ak ez du uste txertoak seguruak direnik; Bangladeshen, aldiz, %1ak baino gutxiagok. Txertoekiko Konfiantzaren Proiektuak munduko 66.000 lagunen artean egin du inkesta. Gizartean segurtasunarekiko konfiantza eraikitzeko lan egin behar dute erakundeek, ikertzaileek berretsi dutenez. Zientzia Kaieran, txertoek eman egiten dutela aldarrikatu izan dugu. Txerto bidez eragotzi daitekeen gaitz batek jota hiltzeko arriskua hamar aldiz handiagoa dela […]

Maria José Moreno Esan ohi da galdu arte inork ez dakiela galdutakoak zenbat balio zuen. Hala gertatzen da batez ere bi egoera jakin batzuetan: maite dugun norbait galtzen dugunean eta gaixotzen garenean. Izan ere, osasuna oso garrantzitsua da, eta beste guztien aurretik doa “osasuna, dirua eta maitasuna” zerrenda ezagun horretan. Ez da harritzekoa herri-hurrenkera hori, zeren eta alferrik izango ditugu […]

Amaia Portugal Andrew Wakefield doktoreak 1998an argitaratu zuen artikulu batek aztoramen handia eragin zuen, haurrei eman ohi zaien txerto hirukoitz birikoa autismoarekin lotu baitzuen. Adituek laster ikusi zuten artikuluak akatsak zituela, eta hura argitaratu zuen The Lancet aldizkariak ere baztertu egin zuen azkenerako. Hori gutxi ez, eta Brian Deer kazetariak egindako ikerketa lan bati esker, Wakefieldek artikulu harekin zituen asmo […]