Archivo de Etiquetas:: zientzialariak

Peru S. Gamarra Zientzialariek, maiz, bere kasa egiten dute lan. Izan ere, askotan, zaila egiten zaigu aurrera daramaten jarduna zein den ikustea eta, are zailagoa oraindik, egiten dutena behar bezala ulertzea. Lanean ikusten ditugu, baina nekez dakigu zehazki zertan dabiltzan. Kimikari batek, adibidez, laborategian egiten du lan eta bertan egiten duena behar bezala ulertzeko zailtasunak izaten ditugu. Bera hor dago, […]

Peru S. Gamarra Mendian gaude, gau garbi eta eder baten erdian. Ez dago inolako lainorik ezta soinurik ere ez. Bakardadea da sumatzen dena. Manta baten gainean etzanda, zerura begiratzen dugu. Gure gainean izarrak eta planetak ikusi daitezke eta, halako batean, arnasa lasai hartu eta galdera bat etortzen zaigu burura: bakarrik al gaude unibertso zabal honetan? Gu al gara bizidun bakarrak? […]

Peru S Gamarra Ikertzaile eta zientzialariak askotan atera behar izaten dira gure mugetatik. Hainbeste arrazoi izan ditzakete honetarako: lan aukera berriak bilatzea, lan egiteko beste modu batzuk ezagutzea, esperientzia ezberdinak bizitzea… Kontua da, eta hau gehienek onartzen dute, atzerrira joateak inolako kalterik egiten ez duela eta oso aberasgarria izan daitekeela. Etxetik joateak beldurra eman dezake hasiera batean. Egia da. Beste […]

Peru S. Gamarra Bizitzan badira momentu batzuk non, gustatu edo ez, erabakiak hartu behar diren. Ez gabiltza ile kolorea aldatzeaz edota kotxe berri bat erosteaz ari. Erabaki garrantzitsuez mintzo gara. Bizitza betiko markatuta utzi dezaketen erabakiez, hain zuzen ere. Hauetako bat da, zalantzarik gabe, ikasketen aukeraketa. Hori bai lan zaila! Asko pentsatutakoan, batzuek fisika ikastea erabakiko dute, besteek, berriz, filosofia. […]

Peru S. Gamarra Euskal Herrian baditugu ere punta puntako zientzialariak. Izan ere, ez dugu gure mugetatik atera behar lehen mailako kimikari, matematikari edota fisikariak aurkitzeko. Hauetako batzuek gurean egiten dute lan eta beste batzuek, ordea, kilometro asko egin behar izan dituzte gustuko duten horretan jarduteko. Ez dago tokirik guztientzat eta, askotan, beharrezkoa egiten da kanpoan esperientzia bat izatea. Asko aberasten […]

Peru S. Gamarra C. P Snow fisikariak bete betean asmatu zuen duela 50 urte: garai hartan humanitateak lantzen zituzten pertsonen eta zientzia aurrera eramaten zuten zientzialarien artean zegoen tartea izugarri handia zen. Amildegi bat bien artean. Hau guztia azaltzeko konparaketa bat egitea erabaki zuen. Bere ikerketekin konturatu zen bazirela ikasiak ziren pertsona asko –idazleak, musikariak, margolariak, pentsalariak…- zientziaren gainean ideiarik […]

Peru S. Gamarra Gure gizarteak konfiantza handia du zientzian. Hori da, behintzat, urtero egiten diren inkestek erakusten dutena. Gogoko dugu zientzia eta gogoko ditugu zientzialariak ere. Horixe baietz! Izan ere, oso lanpostu gutxi daude zientzialariena baino maitatuagoak direnak. Kuriosoa da, baina errealitatea honelakoa da. Arrazoi asko egon daitezke honetarako, baina bada bat besteen gainetik dagoena: zientziari esker hobeto bizi gara. […]

Peru S. Gamarra Gosarian marmeladarik gabe geratu eta herriko supermerkatura hurbildu gara erosketak egitera. Buelta batzuk eman ostean apalategi erraldoi batekin egiten dugu topo. Burua altxatu eta hara non aurkitzen ditugun marrubizko marmeladek, melokotoizkoak, masusta osoak dituztenak… kolore guztietako potoak. Zaporea aukeratu eta antzekoak diruditen bi hartzen ditugu esku artean. Lehenengoan zera irakurri dezakegu: “Gehigarririk gabeko marmelada!”. Handian dago idatzita. […]