Archivo de Etiquetas:: zientzialariak

Bilduma zientifikoak ordena, sailkapen eta helburu jakin batekin bildu eta gordetzen diren objektuen bildumak dira. Arrokak, landareak, fosilak, animaliak…bilduma hauek era askotakoak izan daitezke eta bakoitzaren izaerak bilketa eta kontserbazio prozesu ezberdinak eskatzen ditu. Guzti honi buruz aritu da Iñaki Irizar Bergarako Laboratorium Museoko ikertzailea Zientzialariren azken atal honetan. Bere esanetan, bildumen helburu nagusia ondorio zientifikoen bilaketa da, hala ere, […]

Munduko Osasun Erakundeak kaleratutako informazioari men eginez, urte batzuen buruan depresioa ezgaitasunaren lehenengo kausa izango dela ohartarazi digu Koldo Callado UPV/EHUko Farmakologiako irakasle eta ikertzaileak Zientzialariren atal honetan. Zer dago, ordea, hain hedatua dagoen gaitz honen atzean? Zer da depresioa eta nola eragiten du gure garunean? Bere esanetan, populazioaren %15 inguruk bere bizitzan zehar depresioaren sintomaren bat pairatuko duela kontuan […]

Pertsona baten jaiotze datak eragin zuzena dauka etorkizunean izango duen kirol errendimenduan. Hala azaldu du Jon Torres UPV/EHUko fisioterapiako irakasleak Zientzialariren atal berri honetan. Adin kronologikoa eta adin biologikoa kontzeptuetan sakondu du eta hauen arteko aldeak sortzen duen “adin erlatiboaren ondorioa” aurkeztu. Bere ustez, ondorio honek berebiziko garrantzia dauka kirola egiterakoan, batez ere, garapen prozesuan dauden gazteetan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal […]

Endokannabinoide sistemaren eta kannabisaren artean dagoen loturaz hitz egin du Izaskun Elezgarai Natur Zientzietako ikertzaileak Zientzialariren atal berri honetan. Endokannabinoide sistema zer den eta gure gorputzean dituen funtzio fisiologikoak zeintzuk diren azaldu ditu. Bere esanetan, endokannabinoideetan oinarritutako tratamenduak oso erabilgarriak izan daitezke hainbat gaitz osatzeko eta ikerketek aurrera egin ahala, gai honen inguruan dagoen estigmatizazioa aldatzen joango da. ‘Zientzialari‘ izeneko […]

Gizakiaren genetikak kirolean duen eraginari buruz aritu da Adrian Odriozola UPV/EHUko genetikako irakaslea gaurko elkarrizketan. Dopin genetikoa bezalako kontzeptu berriak azaldu ditu. Bere esanetan, susmoa dago genetikan oinarritutako dopina burutzen ari dela gaur egun eta honi lotuta, Rioko Joko Olinpikoetan hasiko dira lehen detekzio metodoak aplikatzen. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Zer da robotika kolaboratiboa? Non aurki ditzakegu robot kolaboratiboak? Txelo Ruiz RSAIT taldeko ikertzaileak (UPV/EHU) robotek gure gizartean izan duten, duten eta izango duten eginkizunen berri eman digu. Bere esanetan, geroz eta arruntagoa izango da hauekin topo egitea eta gizarteko hainbat sektoreetan gainera. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Non eta noiz sortu zen bizia? Zeintzuk dira horri buruzko teoria nagusiak? Kepa Ruiz Mirazo UPV/EHUko ikertzaileak zientziak gai hauei buruz dakiena eta ez dakiena azaldu digu. Bere esanetan, biziaren jatorriari buruzko ikuspegia aldatu beharko genuke. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Pelagibacter ubique gure planetako izaki bizidunik ugariena da. Hala ere, itsasoan bizi den bakterio hau ezezaguna zen guretzat duela 25 urte arte. Itsasoa planetako ekosistemarik handiena da, eta birus, bakterio zein protozoo ugari bizi dira bertan, baina oraindik ez daukagu informazio gehiegirik haiei buruz. Aste honetako elkarrizketan itsasontzi batera igo gara Iñigo Azua UPV/EHUko ikertzailea eta irakaslearekin, itsasoan bizi diren […]

Azkenaldian modan jarri da glutenik gabeko dieta eta zeliakoak ez direnek ere jarraitzen dute, baina ba al du zentzurik horrek? Zer da gaixotasun zeliakoa, nola sortzen da eta zenbat jendek pairatzen du? Gaurko elkarrizketan UPV/EHUko Ainara Castellanos ikertzailearekin aritu gara gai honetaz gehiago jakiteko.  ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Zientzialari (50) – Maria Merino from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. Interneteko bilatzaile bat erabiltzen duzunean, eguraldiaren iragarpena ikusten duzunean edo Google Maps-en ibilibiderik egokiena bilatzen duzunean algoritmoak erabiltzen ari zara. Informazio batetik emaitza jakin batzuk ateratzeko jarraibide multzoa dira algoritmoak, eta geroz eta aplikazio gehiagotan erabiltzen dira. Gure gaurko gonbidatua Maria Merino da, Estatistika eta Ikerkuntza Operatiboko irakaslea eta […]