Archivo de Etiquetas:: zientziaren_historia

Javier Duoandikoetxea Urtero bezala, aurten ere Oslo galaz jantzi zen maiatzean Abel sariaren emate-ekitaldia ospatzeko. Une nagusia maiatzaren 24an izan zen, egun horretan hartu baitzuen Andrew Wiles matematikari britaniarrak 2016ko Abel saria Haakon Printzearen eskutik. Cambridge, 1993ko ekainaren 23a Andrew Wiles bere hiru hitzaldiko zikloa amaitzen ari zen egun horretan Cambridgen. Aurretik egindakoaren ondorio zen enuntziatu bat arbelean idatzi eta […]

David Brizuela Antzinako zibilizazio gehienen aburuz, denbora ziklikoa da. Mito asko aurki daitezke historian zehar munduaren amaiera iragartzen dutenak, eta amaieraren ondoren birsortuko dela aurresaten dutenak, ziklo berri bati hasiera emateko. Ziklo haiek infinituraino errepikatuko lirateke behin eta berriro. Greziar filosofo askok ideia hau muturreraino eraman zuten betiereko itzultzea proposatuz. Ikuspegi honen arabera, gizaki guztiaz behin eta berriro jaio eta […]

César Tomé López Walter Cannon fisiologoak erabili zuen homeostasi terminoa 1926an, gorputzaren barruko egoera geldikorrak mantentzen dituzten erreakzio fisiologiko koordinatuak izendatzeko. Hitz berri eta zehatz bat beharrezkoa zela uste zuen, bi hauek bereizteko: batetik, organismo bizien sistemen konplexutasuna, organo ezberdinen koordinazio integratua barne hartzen zuena; eta bestetik sistema itxiak, soil-soilik fisiko-kimikoak, non oreka mantentzen duten indarren konpentsazio bat dagoen. Cannonek […]

Koldo Garcia Genetikaren historia jorratu dugun ataletan esanda daukagu hainbat ikertzailek jaso dutela Nobel Saria, batez ere Medikuntza eta Fisiologia Saria. Izan ere, genetika da arlorik sarituena Medikuntza eta Fisiologia Nobel Sarietan, 2015 urtera arte 48 saritu baitira. Artikuluaren bukaerako taulan ikus zein diren saridunak. Hortaz, ukaezina da genetikak gure osasunaren ulermenean egin duen ekarpen handia. Mendelen legeak berraurkitu zirenean, ikertzaileak […]

César Tomé López Litekeena da funtsezko ideia zientifiko gutxik izatea termodinamikaren bigarren legeak baino formulazio gehiago. Ludwig Boltzmann-ena ez da gehiegi erabili, baina esaldi bakarrean gordetzen du muina; Josiah Willard Gibbs-en hitzak parafraseatuz, esan zuen: “Entropia ez-konpentsatuki txikitzeko ezinezkotasuna inprobabilitate hutsa baino ez dela dirudi”. Izan ere, entropiaren kontzeptua termodinamikaren eta are unibertsoaren eboluzioaren erdigunean dago. Entropiaren kontzeptuaren jatorria William […]

César Tomé López XIX. mendearen zati handienean zehar, gorputzean sartzen diren elikagaiak eta ateratzen diren deskonposizioaren produktuak konektatzen dituzten tarteko erreakzio kimikoak definitzeko ahaleginak egin ziren; alta, inplikatutako substantzien ezaugarri kimikoen ezagutzan oinarritutako usteak baino ez ziren. Stoffwechsel-aren ikerketa esperimentaletan, sabeleratutako karbohidratoen, gantzen, proteinen eta oxigenoaren neurketa kuantitatiboa egiten zen batetik, eta bestetik urea, karbono dioxido eta ur formako iraizkinen […]

César Tomé López Metabolismoa da organismo bizietan etengabe gertatzen diren aldaketa kimikoen multzoa, zeinari esker elikagaietatik energia eta molekula sinpleak lortzen diren, eta horietatik molekula konplexuak sintetizatzen. Mediku hipokratikoek “egosketa” esaten zioten elikagaiak gorputzaren humore bihurtzeari, sukaldaritzarekin analogia eginez. Analogia hori oinarria izan zen azpian zeuden prozesuak imajinatzeko, XVII. mendera arte. Anatomista greziarrak —Aristotelesetik Galenoraino— gorputzeko barne-organoak gero eta zehatzago […]

César Tomé López Antzinako Grezian aurrekariak bila badaitezke ere, zehatzagoa da esatea XVIII. mendeko bigarren zatian eztabaidatu zela lehen aldiz gaur egun biologian eboluzioa deitzen dugunaz. Nahiz eta ez izan hitz hauexek erabilita, XVIII. mendean azaldu zen lehenbizikoz izaki bizidun guztiak arbaso komun batetik datozelako ideia, eta espezieen aniztasuna ondoz ondoko belaunaldietako populazioetan heredatutako aldaketen ondorio delakoa. “Eboluzio” hitza, hala […]

César Tomé López XIX. mende hasieran urrats erabakigarriak eman ziren ondoren Gauss-ek ez-euklidear izendatuko zituen geometriak matematikoki eraikitzeko prozesuan. Hain zuzen, Carl Friedrich Gaussek berak 1813an eta Ferdinand Karl Schweikart-ek 1818an, bakoitzak bere aldetik, geometria mota horren oinarrizko ideiak garatu zituzten, non Euklidesen paraleloen postulatua ez den egiazkotzat hartzen. Bietako batek ere ez zituen bere emaitzak argitaratu. Esparru akademikoetan geometria […]

Uxune Martinez Historiak erakutsi digu, Euskal Herrian gaztelania izan zela nagusi goi-mailako produkzioaren ekoizpenean gerraurretik. Hala ere, euskaraz ere egin izan dira lanak. XVI. eta XVII. mendeetan herritar gehienak euskaldun elebakarrak ziren. Elizak ondo zekien herritarren artean doktrina zabaltzeko ezinbestekoa zela euskara erabiltzea eta horrela egin zuen, haren idatziak euskaraz plazaratuz. Ildo beretik sortu ziren zientziaren inguruko lehen lanak. Herritarrei […]