Ezjakintasunaren kartografia #103

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Wearable biosensorsNobleen odol urdina delako hori, hitz egiteko modu soil bat besterik ez da. Baina, egon badaude odol urdina duten animaliak. Urdin, urdina gainera. Jaime de Juanek aurkezten dizkigu The blue blood of the horseshoe crab artikuluan.

Mota askoko zelula espezializatuekin osatuta dago gorpua. Eta, galdera botako diogu geure buruari: osa dezake inurri kolonia batek gorpu bakar baten antzeko zerbait, epigenetikoki bereizten diren baina genetikoki berdinak diren kideekin (zelulak bezala)? Galderari erantzuna ematen dio José Ramón Alonsok Changing the way of the life artikuluan.

Ordenagailuek eta informazioa prozesatzen duten bestelako gailuek sortutako iraultza erdieroaletan oinarritzen da. DIPCk erdieroaleak zer diren azaltzen digu modu sinple batean: Semiconductors.

Informazioaren aroan izango dugun hurrengo iraultza, jantziko ditugun biosentsoreen eskutik etorriko da. Daniel Morenok azaltzen digu Wearable biosensors, the next level in the information age artikuluan.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.