Ezjakintasunaren kartografia #105

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

TransportationMuseum_wheels_hdr-640x428

Gure portaera guztiak, gure garunak duen aktibitatearen isla omen dira. Baita aurreiritziak ere. José Vioscak azaltzen digu: The brain on prejudice.

Trenek hain energia gutxi kontsumitzen dute arrazoi berezi batengatik, errail eta gurpilen artean dagoen marruskadura eskasarengatik. Interakzio hau ondo ulertzea ezinbestekoa da trenak optimizatzeko. Carlos Casanuevak lantzen du gaia: The sweet spot of wheel-rail contact modelling.

Ezpurutasunak ez dira beti txarrak. Izan ere, erdieroaleetan harritu egiten gaituzte hauek. DIPCk kontatzen digu: Introducing impurities.

Paradoxa badirudi ere, zelulen suntsipen prozesua hauen ugalketa bezain garrantzitsua da. Izan ere, hauen autosuntsipen eza minbiziaren ezaugarrietako bat da. Raquel Salvadorrek zelulen autosuntsipen mekanismoak ikertzen ditu (apoptosia) eta haren lanak emandako azken emaitzak dakarkigu: One pore to rule them all: Bax assembles into rings and arcs in apoptotic mitochondria.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>