Gamifikazioa

Argitalpenak · Dibulgazioa

Gamifikazioa behin eta berriro entzuten ari garen hitza da, baina zer da zehazki? Zertarako balio du? Non eta nola aplika dezakegu?

gamificacion

Gamifikazioa ez da gauza berria eta betidanik egin izan da, funtsean jokoak sortzea da normalean jokoetatik kanpo dauden eremuetan, ohiko jardueretan, etxean edo bezeroekin ditugun harremanetan.

Gamifikazioari esker ohikoak edo aspergarriak diren hainbat eginkizun dibertigarri bihurtzeko aukera ematen zaigu. Gure eguneroko bizitzan edo lan munduan aplikatu daiteke, eta joko handia ematen du marketin arloan, bereziki marketin digitalean. Web orrialdeen osagarri bilakatu da. Gamifikazioaren helburua entretenitzea, erakartzea, bezeroak lortzea eta gehiago saltzea da. Baina marketin alorrean egiten den guztia ez da gamifikazioa, adibidez iragarkiak jartzea, bezeroentzako txartelak banatzea edo deskontuak egitea.

Liburu honetan galdera horien erantzunak aurkituko dituzu, bai maila teorikoan eta baita ere gamifikazio jokoak sortzeko adibide praktikoak. José Luis Ramírez Cogollor, liburuaren egileak oso modu didaktikoan azaltzen ditu jokoen mekanikak eta dinamikak. Arrakasta izan duten hainbat adibide tartekatzen ditu eta interesgarriak izan daitezkeen ideien proposamenak egiten ditu. Alde horretatik oso liburu praktikoa da. Zure eremuan gamifikatzen hasi nahi baduzu, liburu lagungarria izango zaizu.

Argitalpenaren fitxa


Egileaz: Arantxa Arzamendi Sesé (@arzamendisese), Filosofia eta Letretan lizentziatua da eta egun, Donostiako Liburutegi Nagusiaren arduraduna da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.