ekaina 2020
Hileko artxiboa 30 artikulu
Hamarkada batzuk igaro ziren zientzialariak neutroiak zunda gisa erabiltzen hasi ziren arte materia karakterizatzeko, eta horri esker, Bertram N. Brockhouse eta Clifford G. Shull fisikariek 1994ko Fisikako Nobel Saria jaso zuten, “materia kondentsatuaren ikerketetarako neutroiak sakabanatzeko tekniken garapenari egindako ekarpen […]
Eguzkitako kremak ez dira aski. Zer hartu behar dugu kontuan eguzkitik babesteko?
María Victoria de Gálvez Eguzkitako kremez gain, eguzkitik babesteko orduan komeni da beste parametro batzuk ere kontuan hartzea, larruazalaren osasunak udan kalterik ez hartzea bermatuko badugu. Hau da: eguzkitakoak, janzteko eta bainatzeko arropa, baita elikagaiak ere. Indize ultramorea (UVI) Eguzkiaren […]
Asteon zientzia begi-bistan #308
Uxue Razkin Osasuna Hondakin urak ikertzeko bi proiektu abiatu dituzte, alde batetik UPV/EHUk eta beste aldetik, Nafarroako Gobernuaren Nilsa eta Nasertic agentziek. Euren helburua COVID-19aren trazak antzematea da. Orain arte jasotako laginen artean, “SARS-CoV-2aren arrasto gutxi batzuk” agertu direla nabarmendu […]
Ezjakintasunaren kartografia #312
Umea jaiotzean bera eraman eta norbait berezi uzten duten izakiak daudela dio kondairak. J.R. Alonsoren The changelings: fairy tales about autism? Korporazio baten aurrekontua zuzendaritzak egin beharrean, jendeak egiten badu, parte-hartuta eta bozkatuta, jendearen interesekin lerrokatuago egongo dira… Ezta? Annick […]
Umeen sinesmenak elikatzen dituzten konspirazio txikiak
Juanma Gallego Haur gehienek badakite dinosauroak existitu zirela, eta Elsa printzesa fikzioko pertsonaia dela. Baina badira beste hainbat pertsonaia muga lauso batean geratzen direnak. Helduek sustatutako erritualak omen daude horren atzean. Hortzen Maitagarria, Perez Sagutxoa edo Mari Teiletako. Bizarzuri, Errege […]
Deborah Doniach (1912-2004): gure organismoaren autosuntsiketaren bila
Uxue Razkin Gure gorputzaren autosuntsiketa baino gauza misteriotsuagorik ez dago. Hala, medikua den lagun bati gaixotasun autoimmuneei buruz galdetu egin nion; erantzunak behar nituen, istorioarekin jarraitu ahal izateko liburua argira hurbiltzen duen irakurleak bezala. Haren azalpenean, nik uler nezan arras […]
Zergatik gustatzen zaigu azukrea?
Josu Lopez-Gazpio Egunero jaten dugun azukreak mendekotasuna sortzeko ahalmen handia du. Osasunean duen eragina alkoholarenarekin pareka daiteke. Horixe esan zuten The toxic truth about sugar -azukrearen egi toxikoa- artikulua sinatu zuten Kaliforniako Unibertsitateko zientzialariek. Haien aburuz, alkohola zein azukrea kronikoki […]
Argaltasunaren genetika
Koldo Garcia Uda hasi da, eta udarekin batera, hondartza sasoia. Urtero bezala, bainujantzia probatzen dugu eta agerian gelditzen dira soberan ditugun kilo horiek. Aurten, gainera, itxialdiaren eragina gehitu behar zaio urteroko drama horri. Pisu pixka bat galtzeko, osasuntsuago eta gutxiago […]
Izotzean grabatutako historia
Juan Ignacio Pérez Iglesias Ehunka eta milaka urtean pilatutako izotzak informazio baliagarria gordetzen du bai naturaren historiari buruz, bai sortu zen uneko ingurumen baldintzei buruz. Hain zuzen, planetako izotz masa handietako edozein da historiaren gordailu paregabea. Arazoa, noski, informazio hori […]
Asteon zientzia begi-bistan #307
Uxue Razkin Osasuna Aldaera genetikoek COVID-19aren larritasunean eragina dutela baieztatu dute, Elhuyar aldizkariak jakinarazi digunez. Egindako ikerketak islatu du, adibidez, O odol-taldekoek arrisku txikiagoa dutela arnasgailuak behar izateko (%35 txikiagoa); aldiz, A taldekoek, %50 arrisku handiagoa. COVID-19aren txertoa lortze aldera […]